Fant 19K Aura Garrido antzezleari emongo deutso Fantrobia Saria

Bizkaie! 2013-03-18 13:45   Barriak

23 urte baino ez dituan arren, Aura Garridok ibilbide luzea daroa zineman eta telebistan. Telesail arrakastatsuetan hartu dau parte, Física y química, La pecera de Eva, Ángel o demonio, Crematorio edo Imperium, besteak beste. Zineman sei film luzetan hartu dau parte 2010etik, eta azkenekoa Oriol Pauloren El cuerpo, genero fantastikoaren barruan sartzen da, datozen hileotan estreinauko diran Stockholm (2012) eta Viral (2012) lanak bezela.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdiak, Fant 19k, fantasiazko generoan gero eta indar gehiago dauen persona edo taldea saritzen dauen Fantrobia Saria emongo deutso Aura Garrido antzezleari. Datorren maiatzaren 10ean, Bilboko Kale Nagusian dagoan BBK Aretoan, egingo dan Zinemaldiaren amaiera ekitaldian jasoko dau saria.

Aura Garrido antzezlea artista familia bateko kidea da; bere aita, Tomás Garrido, konposatzailea eta orkestra zuzendaria da, eta ama, Pilar Sánchez, margolaria. Amaren aldeko amama eta izeko opera abeslariak izan ziran, eta bere osabea be abeslari lirikoa da. Lau urte zituala, Aura Garrido pianoa ikasten hasi zan, eta urtebete geroago balleta.

Institutua amaitzean Testu Antzezpen ikasketak hasi zituan Resad-en, baina ikasketak itxi behar izan zituan Planes para mañana pelikulearen filmazinoan parte hartzeko. Halan da be, ez dau prestakuntzea alde batera itxi, Lorena García de las Bayonasegaz batez be. Horrezaz gan, denporea dauenean, Antropologia karrerea ikasten dago UNED-en.

23 urte baino ez dituan arren, Aura Garridok ibilbide luzea daroa zineman eta telebistan. Holan, telebistan, telesail arrakastatsuetan hartu dau parte, Física y química, La pecera de Eva, Ángel o demonio, Crematorio edo Imperium, besteak beste. Zineman sei film luzetan hartu dau parte 2010etik, eta azkenekoa Oriol Pauloren El cuerpo, genero fantastikoaren barruan sartzen da, datozen hileotan estreinauko diran Stockholm (2012) eta Viral (2012) lanak bezela.


Fant 2013

Joan dan barikuan, martiaren 15ean, zarratu zan 2013ko edizino honetan lehiaketara aurkeztu daitekezan filmak aurkezteko epea. Fanteko edizino honek 482 film jaso ditu –2012an baino 50 gehiago–, mundu osoko 37 herrialdetatik bialdutakoak, horreen artean Egipto, Indonesia, Irak, Arabiar Emirerriak, Norvegia, Kroazia, Ukraina, Estonia, Errumania, Taiwan, Hego Korea, Filipinak, Argentina, Brasil, Mexiko, Uruguay, Txile, AEB, Kanada edo Australia.

Zinemaldiko antolakuntzeak, Sekzio Ofizialean film luze moduan programau ahal izango diranak eta Fant laburrean izeneko sekzinoan lehiatuko diran film laburrak aukeratuko ditu. Lan horreek sari bi irabazi ahal izango ditue, epaimahaiaren eretxiz eta jaialdiko ikus-entzuleen eretxiz film labur onenei emoten jakezan sari biak, bakotxa 3.000 eurokoa. Horrezaz gan, aurten be bere saioa izango dauen Euskal Film Labur Onenari emongo jakon Epaimahaiaren Saria 2.000 eurokoa izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu