James Bond-en 23. filma 2012ko zemendian ikusiko dogu
2011-01-13 10:16 BarriakPelikulearen filmazinoa aurtengo amaieran hasiko da, eta Sam Mendes (American Beauty) izango da zuzendaria. Daniel Craig-ek hirugarren aldiz egingo dau James Bonden rola, Casino Royale (2006) eta Quantum of Solace (2008) protagonizau ondoren. Istorioaren egileak Neal Purvis, Robert Waden -sagaren ohiko gidoigileak- eta John Logan (Gladiator) izango dira.
2010eko Kimuak katalogoko bi film labur Clermont-Ferrand eta Rotterdameko zinemaldietan hautatu ditue
2011-01-12 16:22 BarriakClermont-Ferrandko zinemaldian, film laburren munduko jaialdi garrantzitsuenean, Kote Camacho gipuzkoarrak zuzendutako eta Donostiako Txintxua Films enpreseak produzidutako La gran carrera film laburra lehiatuko da.
Rotterdameko zinemaldiak, barriz, Ámár film laburra hautatu dau, Isabel Herguera donostiarrak zuzendu eta produzidutakoa.
Euskerazko webgune bisitatuenen zerrendea egiten dauen gunea sortu dabe
2011-01-12 14:07Euskeraz Interneten gehien ikusten diran webguneak zeintzuk diran ezagutzeko proiektua jarri dabe martxan Mikoleta euskera alkarteak eta Bitarlan enpreseak: www.ebizi.net.
Darren Price DJ eta produktore britainiarrak edegiko dau Guggenheimeko 2011ko Art After Dark egitaraua
2011-01-12 11:44 MusikeaDarren Price 2011ko lehen Art After Dark saioko izarra izango da urtarrilaren 14ko gauean (barikua) Guggenheim Bilbao Museoan. Price izen handikoa da nazinoartean, izan be, Underworld musika elektroniko taldearen disko ugari nahastau ditu, Sony Playstation etxearen bideojokoetarako musikea sortu dau eta Japoniako Tomoyasu Hotei-ren abestiak produzidu ditu, besteak beste.
Barakaldoko Txistularien Bandeak boleroaren bertsino barria ezagutzera emongo dau Euskalduna Jauregian
2011-01-12 10:51 MusikeaOraingo honetan, bilbotarrei Maurice Ravel-en Bolero ezaguna euskal musika tradizionaleko musika-tresna honeekaz interpretauta zelan entzuten dan erakutsiko deutse Barakaldoko Udal Txistularien Bandeak. Zitea gaur, eguaztena, urtarrilak 12 da, 20:00etan, Euskalduna Jauregiko A3 aretoan, doban.
Juan Bidegainen azkenengo lan biak ikusteko aukerea Markina-Xemeinen
2011-01-11 16:59 BarriakDatorren domekan, hilaren 16an, arratsaldeko 19:00etan, Juan Bidegain ondarrutarraren azkenengo lan biak ikusteko aukerea egongo da Markina-Xemeingo Uhagon Kultur Gunean: Etxeko bandan eta 0.39. Biak film laburrak dira eta egileak ohi dauen moduan, itsasoagaz eta arrantzaleakaz zerikusia dabe.
Zineguneak ekimena abian da
2011-01-11 14:50 BarriakEuskadiko Filmategiak herritarrei zuzendutako proposamen barri bategaz aurre egingo deutso 2011 urteari: Zineguneak izeneko ekimena abian jarrita. Izan be, 'gure erakundeak euskal zinemagileen eta ikus-entzuleen arteko topagunea bultzatzeko erabagia hartu dau, urtean zehar estreinauko diran euskal filmen urteera komertziala sustatzeko helburuagaz'.
Alex de la Iglesiaren 'Balada triste de trompeta' filmak 15 izentapen lortu ditu Goya sarietarako
2011-01-11 14:41 BarriakZinematografia Arte eta Zientzien Akademiak gaur goizean, urtarrilak 11, emon dau ezagutzera XXV. edizinoaren hautagaien zerrendea. Bertan, Balada triste de trompeta pelikuleak 15 izentapen jaso ditu, tartean Pelikula Onena, Zuzendaritza Onena eta Gidoi Onena sarietarakoak.
'Literaturaren zubitegia' datu-basea barriztau dau Armiarma atariak
2011-01-11 14:10Euskal idazleei eta euren lanei buruzko informazino zabala eskaintzen dauen www.armiarma.com atariak 'Literaturaren zubitegia' gunea barriztau dau. Atal hori euskal literaturearen entziklopedia txiki baten modukoa da.
AlhondigaBilbao zentroak 15 prestakuntza-tailer antolatu ditu datozan hileotarako
2011-01-11 11:01 kulturbizAlhondigaBilbao zentroak 15 prestakuntza-tailer antolatu ditu 2011. urteko lehenengo hiruhilekorako. Ikasiz programako tailerrak dira, eta urian dagoan prestakuntza-eskaintzea osotu gura dabe. Era berean, herritarrak animau gura ditu arlo desbardinetara hurreratzeko. Tailerrak hainbat arlotakoak izango dira, besteak beste, literaturea, zinemea, zientzia, xakea, Internet, kazetaritzea edota argazkigintzea.
Azken agurra jaso dau bart Juan Orbegozo Alkorta pandero-jotzaileak
2011-01-11 10:33 MusikeaJuan Orbegozo Alkorta, Alegiko Juan ezizenez ezagutu izan dan pandero-jotzailea, hil egin da 82 urtegaz, Euskal Herriko Trikitixa Alkarteko iturriek jakinarazo dabenez.
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak eta Itsasplanet Alkarteak Euskal Kostaldeko Itsas Turismoaren Azokea sortuko dabe
2011-01-10 13:48 KultureaBilboko Itsasadarra Itsas Museoa Fundazinoak eta Itsasplanet Alkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dabe Bilbon Itsasaldia Euskal Itsasoen Jaialdia egiteko eta, horren barruan, Euskal Kostaldeko Itsas Turismoaren I. Azokea antolatzeko. Itsasplanet irabazi asmorik bako alkartea da, eta euskal eta munduko itsas kultureagaz loturiko balioak defendidutea eta sustatzea da bere helburua.
'Norabide guztiak-Todas las direcciones' dokumentalaren estreinaldia hilaren 14an izango da
2011-01-10 12:02 BarriakGetxoko Udal Gazteria Zerbitzuak antolatutako Wanted 2009 ideien lehiaketea irabazi eban Norabide guztiak-Todas las direcciones proiektua datorren barikuan, urtarrilaren 14an, 19:30ean, estreinauko da azkenik, Andres Isasi Musika Eskolan, Areetan. Proiekzinorako sarrerea dobakoa izango da.
Pearl Jam taldeak dokumental bat egingo dau bere 20. urteurrena ospatzeko
2011-01-10 11:57 MusikeaPearl Jam taldeak 20 urte beteko ditu 2011. urtean eta hainbat ekintza berezi preparau ditu urteurrena ospatzeko. Deigarriena Pearl Jam Twenty pelikula-dokumentala izango da, Cameron Crowe zinemagileak zuzenduta. Ganera, liburu bat eta soinu-banda bat gehituko jakoz filmari.
Elliot Murphyk Andoainen, Mungian eta Bilbon joko dau datorren astean
2011-01-05 14:53 MusikeaElliot Murphy musikariak hiru kontzertuko birea egingo dau Euskal Herrian urtarril honetan, eta Andoaineko Bastero kulturgunean, Mungiako Olalde aretoan eta Bilboko BBK Aretoan joko dau, urtarrilaren 14, 15 eta 16an, hurranez hurran. Bilboko kontzerturako sarrerak agortuta dagoz, Producciones Serrano enpresako iturriek jakinarazo dabenez.
Arabako Mintza Eguna ospatuko da Gasteizen urtarrilaren 15ean
2011-01-05 14:40 Euskerea berbagaiArabako Mintza Eguna egingo da Gasteizen urtarrilaren 15ean, Topagunea euskera alkarteen federazinoak eta Gasteizko GEU alkarteak koordinauta. Lehenengo aldia izango da Araba mailako jaiegun hau antolatzen dana, eta horretarako arrazoia azken bizpahiru urteetan Mintzalaguna lako egitasmoek herrialdean hartu daben indarra izan da.
Hesian bueltan da
2011-01-05 13:42 MusikeaUrte barriagaz batera, Hesian taldea albiste barriakaz dator: batetik, denporaldi barria zabaltzeko kontzertuz beteriko agenda bategaz datoz, eta bestetik, 2010 urteko azken egunetan grabautako Bihotzetik mundura kanta barriagaz eta honen making off-aren bideoagaz.
Arriaga Antzokiko produzino lirikoek sari bi lortu ditue Campoamor Sari Liriko ospetsuetan
2011-01-05 10:52 sariak-autortzakBilboko Arriaga Antzokiak bere produkzino lirikoentzako sariak jasota hasi dau urte barria, Campoamor Sari Liriko ospetsuen epaimahai adituak antzoki bilbotarraren Chateau Margaux eta La Viejecita zarzuela-produzino bikotxa saritu baitau eta banatzen dituan hamar sarietatik bi emon deutsoz.
Bilbotar gazteek eskuragai daukie 2011ko 'Kultura 18' txartela
2011-01-04 14:04 kulturbizBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak gazteak antzerkia, jantzea, operea, musika sinfonikoa edo jazza lako arte adierazpenetara hurreratzeko ekimena jarri dau martxan beste urte batez. Bere izenak dinoan legez, 2011n 18 urte beteten dituen gazteei zuzendutako 'Kultura 18' txartela da. Aurtengo kanpainan, igaz erabilitako Ikuskizuna hastera doa goiburuari eutsiko jako.
OLBEren 'Jostailuen kutxa' obreak emongo deutso hasierea Arriaga Antzokiko 2011ko egitarauari
2011-01-04 10:43 kulturbizUmeei zuzendutako ikuskizunak hasierea emon deutso 2011ri Bilboko Arriaga Antzokian: Jostailuen kutxa obrea, OLBEren eskutik jatorkuna eta aktore eta txontxongiloak protagonista dituana. Etcétera izeneko konpainiak produziduta, egurrezko soldaduren, trapuzko panpinaren eta Polichinelaren arteko amodiozko istorioa dau berbagai antzezlanak. Urtarrilaren 3tik 5era bitartean izango da ikusgai.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...