Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoak Ipar Irlandatik datorren erakusketa interesgarria zabalduko dau
2013-03-22 10:45 KultureaIpar Irlandan eta Ipar Irlandaren gaineko gatazkeari buruzko ikuspuntu eta esperientzia ugari batu ditue. Erakusketa honek istorio desbardinak erakusten deuskuz zenbait objekturen argazkien bidez. Argazkiek objektu bakotxari jagokon azalpen etiketa bat izango dau, objektuaren jaubeak idatzitako azalpena erakutsiz.
Gurean orain arte ikusi ez dan Gatazkak eraldatutako eguneroko bizitzako objektuak erakusketeak eguneroko bizitzaren objetuak, gatazka baten zelan eralda daitekezan ezagutzera emongo deusku martiaren 23tik irailaren erdialdera arte.
Ipar Irlandan eta Ipar Irlandaren gaineko gatazkeari buruzko ikuspuntu eta esperientzia ugari batu ditue. Erakusketa honek istorio desbardinak erakusten deuskuz zenbait objekturen argazkien bidez. Argazkiek objektu bakotxari jagokon azalpen etiketa bat izango dau, objektuaren jaubeak idatzitako azalpena erakutsiz.
Erakusketearen helburua ez da historiako bersino bakarra emotea, eskarmentu desbardinetako personek eurek bizi izandakoaz berba egitea baino. Gune abertzaleetan abisuetarako erreminta lez erabilten eben zabor-edukiontzi bateko estalkia, segurtasun indarrek erabilitako balen kontrako papel-eusgailua edota unionisten lema ezaguna dan 'Ulsterrek ezetz dio' inprimiduta dauen pospolu-kaxa hau erakusketa honetarako mailegatu dituen objektu anitzen argazkien adibide sinplea baino ez dira.
Objektu horreen atzean dagozan istorioek persona, komunidade eta erakundeen eguneroko bizitza eta oroitzapenen ikuspegia eskaintzeaz gan, gatazka honen izaera, zergaitiak eta efektuak aztertzen laguntzen deutsee bisitariei.
Healing Through Remembering (HTR)
Erakusketa honen antolatzailea dan Healing Through Remembering, komunidade desbardinen arteko erakunde zabala da. Erakunde hau, Ipar Irlandan eta Ipar Irlandaren ganeko gatazkeari buruzko ikuspuntu politiko desbardinak dituen kideek osotzen dabe. Danen helburua da Ipar Irlandan eta Ipar Irlandaren ganeko gatazkeak itxi dauen ondareagaz zelan bizi aztertzea.
Healing Through Rememberingek Queens’s University Belfastegaz alkarlanean 2008an egin eban inbentarioan dauka jatorria erakusketa honek. Objetuen inbentario honek, Ipar Irlandan eta Ipar Irlandaren ganeko gatazkan sortutako kultura materiala zerrendatzen ditu. Inbentario honi esker, HTR-ek objetuen datu-basea sortu eban eta interneten dago ikusgai. Erakusketa honetako objektuen argazki gehienak inbentario horretatik ataratakoak dira. Erakusketako beste ekarpenak HTR-ek oraintsu identifikautako bildumetakoak dira eta ekarpen horreek erakusketan agiri diran ikuspuntu anitzak zabaltzen lagundu dabe.
Proiektuak hainbat itxaropen eta asmo zituan: Objektuak maileguan emonez, bildumakanako jakin-nahia suspertu; bildumen arteko komunikazino-sarea sortu; Living Memorial Museumagaz sortutako eztabaida edegiari buruzko informazinoa emon eta iragana aztertu; eta gatazkeari buruzko esperientzia eta ahots desbardinak entzuteko plataforma bat zabaldu.
Informazino gehiago eta argazkien deskarga bi web orrialdetatik egin daiteke:
www.eoexhibition.com
www.flickr.com/photos/healingthroughremembering/
Gernikako Bakearen Museoa Aste Santu eta Pazko astean
Gernikako Bakearen Museoak ekintza desbardinak antolatu ditu Aste santu eta Pazko aste bietarako. Alde batetik aldi baterako erakusketa barria, eta bestetik, museoak dauen ordutegi zabalean (martitzenetik domekara 10:00etatik 19:00etara (Aste Santuko domekan be bai) dobaneko bisita gidatuak eskainiko dira 13:00ean. Umeentzako be egonaldiak antolatuko dira apirilaren 2tik 5era goizez (10:30-13:30).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!