Bilboko Alondigeak Arrazakeria eta Xenofobiaren Kontrako Nazinoarteko Eguna ospatzeko umeentzako jarduera bereziak antolatu ditu

Bizkaie! 2013-03-20 12:50

Martiak 21, Arrazakeria eta Xenofobiaren Kontrako Nazinoarteko eguna modu ludiko eta gozagarrian ospatu nahi dau Bilboko Alondigako Mediateka BBK-k. Horretarako umeek eta familiek kulturaniztasuna egoera positibo eta aberasgarri lez ulertzea helburu daben jolas eta tailerrak antolatu ditue.

Arrazakeria eta Xenofobiaren Kontrako Nazinoarteko eguna modu ludiko eta gozagarrian ospatu nahi dau Bilboko Alondigako Mediateka BBK-k. Horretarako umeek eta familiek kulturaniztasuna egoera positibo eta aberasgarri lez ulertzea helburu daben jolas eta tailerrak antolatu ditue. Horreek Txikiland eremuan izango dira martiaren 21an, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Ekintzok Gotzon Barandiaran idazlearen Satorzuloetatik ipuina izango dabe hari eta ardatz. Bertan kulturartekotasuna eta giza eskubideak lantzen dira.

Norberarena ez dan kultureagazko aurreretxiak eta esterotipoak alboratu eta alkarbizitza sustatuko dira jardueran zehar.


Munduko mahai-jolasak eta eskulanak

Umeek munduko hainbat herrialdeetako (Afrika, Asia, etab.) mahai-jokoakaz jolasteko aukerea izango dabe. Mankala, Mikado, Tic Tac Toe edo Tangram izango dira entretenimendu horreetako batzuk eta parte-hartzaileek joko horreen jatorria ezagutuko dabe.

Bestalde, Mediateka BBKra hurreratzen diran umeek eta gaztetxuek munduko beste herrialdeetako eskulanak egiten ikasiko dabe: kariokak, inauterietako maskarak, piñatak, etb. Umeek tailerra egiten daben bitartean, dinamizatzaileek jostailu horreen jatorriari buruzko informazioa helarazoko dabe, beti be, zeharka, eta modu ludikoan.

Ondoren, ume guztien laguntzinoagaz, mural kooperatiboa osotuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu