Jakinbai.eu Lanbide Heziketearen webgunea barriztau dabe

Bizkaie! 2013-03-20 11:26

Laneki Lanbide Heziketa sustatu eta hobetzeko alkarteak Jakinbai webgunearen diseinu barria eta edukiak aurkeztu ditu. Euskerazko materiala sortu eta Internet bidez zabaltzea da gunearen helburu nagusia.

Laneki Lanbide Heziketa sustatu eta hobetzeko alkarteak Jakinbai webgunearen diseinu barria eta edukiak aurkeztu ditu. Euskerazko materiala sortu eta Internet bidez zabaltzea da gunearen helburu nagusia.

Jakinbai webgunearen barrikuntza handiena Komunitatea izeneko atal barria da, horri esker Lanbide Heziketako irakasleek eurek euskeraz sortutako materiala gunera igon eta partekatzeko aukerea daukie. Holan oso sinergia interesgarriak sortzen ditue, material hori edozein erabiltzaileren eskura dago eta, libre eta doban, dinoe guneko arduradunek. Aurrerantzean, erabiltzaileen parte hartzeari emongo deutso lehentasuna atariak. Ezaugarri horreekaz, Jakinbai.eu web 2.0 bihurtu da. Webgune barriztuak harrera ona izan dau, lau egunean 400 lagunek bisitau dabe. Igaz, Jakinbaik 20.952 bisita izan zituan.

2001ean sortu zan Jakinbai. Urteotan 8.400 kontzeptu inguru batu ditu, eta terminoei jagokienez, euskerazko 8.700 eta gaztelaniazko 8.200 jasoten ditu. Termino horreekaz lotutako Lanbide Heziketako arlo guztietako 129.359 testu ditu guneak, berbarako Arrantza eta Itsasoko Jarduerak, Eraikuntza eta Obra Zibila, Irudi Personala, Osasuna eta Kimikari buruzkoak. Lanbide Heziketaren hiztegia Elhuyarren Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa inplementatuta aberastu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu