Durangaldea eta Ipar Uribe aurrez aurre Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketako finalean

Bizkaie! 2013-03-21 16:28   Bertsolaritzea

Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketearen finala barikuan, martiaren 22an, egingo da eta Durangaldeko eta Ipar Uribeko taldeak aurrez-aurre izango ditu, biek gainditu baititue sailkatze frogak eta finalaurrekoak. Finala iluntzeko 19:00etan egingo da Bilboko Kafe Antzokian eta sarrerea doban izango da.

Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketearen finala barikuan, martiaren 22an, egingo da eta Durangaldeko eta Ipar Uribeko taldeak aurrez-aurre izango ditu, biek gainditu baititue sailkatze frogak eta finalaurrekoak. Finala iluntzeko 19:00etan egingo da Bilboko Kafe Antzokian eta sarrerea doban izango da.

Epaimahaiari jagokonez, Arkaitz Estiballesek, gaur egun Bizkaiko bertsolarien txapeldunak, Juanjo Respaldizak, Bizkaiko Ikastolen Alkarteko bertsolaritza arduradunak, eta Gorka Intxaurbek, filologian eta bertsolaritzan adituak, osotuko dabe. Gai jartzaile lana Bernardo Mandalunizek egingo dau.

Talde finalistak, ohikoa danez, bi adin-mailatan zatituko dira eta honako bertsolari gazteok osotuko ditue: Durangaldekoa Garoa Angiozarrek, Iruri Altzerrekak, Txaber Altubek, Aitor Bizkarrak, Ander Gerrikaetxebarriak eta Ane Alegriak. Ipar Uribekoan, barriz, Unai Mendiburu, Aitzol Muruaga, Paule Loizaga, Inazio Vidal, Peru Vidal eta Imanol Uria lehiatuko dira.
Bi talde finalisten artean 2.000 eurotik gora banatuko dira saritan, eta txapeldunak 1.260 euroko lehen saria jasoko dau. Bigarren sarituak 900 euro jasoko ditu eta 140 euroko saria izango dau bizkaiera egokiena erabilten dauen bertsolari gazteak.

BBK-k, Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz eta Bizkaiko Ikastolen Alkarteagaz alkarlanean antolatzen dau lehiaketa hau. Lehen sailkatze probak ezin izan zituen gainditu Busturialdeak, Enkarterrik eta Lea Artibaik. Finalaurrekoak, barriz, Durango eta Algortako institutuetan egin ziran, ehunka ikusle gazte zaratatsuren aurrean. Arratia eta Bilboaldea finalaren atarian gelditu ziran.


Bertsolarien harrobi ona

Zazpi talde desbardinetan, Bizkaiko beste hainbeste eskualdetako 45 bertsolari gaztek esku-hartu dabe BBK Sariketearen XXI. edizinoan. Azpimarratzekoa izan da hamalau bertsolari lehen aldiz igon dirala oholtzara era honetako lehiaketa batean parte hartzeko. Datu honek erakusten dau harrobi indartsua dagoala Bizkaiko bertsolari gazteen artean. Izan be, finalera heldu diran bi eskualdeek, Durangaldeak eta Ipar Uribek, bertsolaritzan ibilbide oparoa egin dabe dagoeneko, neurri handi batean beren bertso-eskolek emondako bultzada garrantzitsuari esker. Eskola horreetan hazi eta hezitakoak dira, besteak beste, Igor Elortza, Unai Iturriaga edo Miren Amuriza bertsolariak, Durangaldeari jagokonez. Algortako bertso eskolan, barriz, Fredy eta Xabi Paya, Jone Uria edota Arrate Illaro dira ezagunenetakoak.

Hain zuzen, Durangaldea eta Ipar Uribe dira lehiaketa honen finalera urte gehienetan heldu diran taldeetako bi. Durangaldeak hiru alditan irabazi dau BBK txapela eta sei bider Ipar Uribek, Lea Artibaiko taldeak beste.


Aurreko urteetako irabazleen zerrendea

Urtea

Irabazlea

Bigarrena

Bizkaiera egokiena

Finalistarik gazteena

1993

Lea Artibai

Durangaldea

Haritz Lopategi

Joseba Goienola

1994

Busturialdea

Durangaldea

Haritz Lopategi

Onintza Enbeita

1995

Busturialdea

Durangaldea

Asier Legarreta

Anartz Aranguena

1996

Lea Artibai

Busturialdea

Xabier Enbeita

Gorka Ostolaza

1997

Lea Artibai

Bilboaldea

Urtzi Urrrutikoetxea

Xabier Paya

1998

Lea Artibai

Bilboaldea

Ibon Ajuriagoieskoa

Xabier Paya

1999

Ipar Uribe

Bilboaldea

Ander Ibarra

Oihana Bartra

2000

Busturialdea

Lea Artibai

Eñaut Intxaurraga

Amaia Jauregizar

2001

Lea Artibai

Ipar Uribe

Jon Rementeria

Miren Ibarluzea

2002

Ipar Uribe

Busturaildea

Iñaki Iturriotz

Ander Elortegi

2003

Arratia

Busturialdea

Miren Amuriza

Jurek Zienkiewic

2004

Ipar Uribe

Arratia

Oihana Bartra

Jurek Zienkiewic

2005

Durangaldea

Arratia

Oihana Bartra

Miren Amuriza

2006

Durangaldea

Ipar Uribe

Miren Amuriza

Jone Uria

2007

Ipar Uribe

Busturialdea

Eñaut Uruburu

Imanol Uria

2008

Bilboaldea

Ipar Uribe

Amaia Uribe

Imanol Uria

2009

Ipar Uribe

Lea Artibai

Xabier Iturraspe

Josune Aramendi

2010

Lea Artibai

Ipar Uribe

Aitor Arrutia

Josune Aramendi

2011

Ipar Uribe

Lea Artibai

Illart Gumuzio

Aissa Intxausti

2012

Durangaldea

Lea Artibai

Naroa Loiola

Txaber Altube

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu