'Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak' bere lehenengo liburua argitaratu dau Goiatz Labandibarrek

Bizkaie! 2013-03-21 10:11   Kulturea

Igaz Igartza Saria irabazi eban Goiatz Labandibarrek, urtebetean irabazle izandako proiektua amaitu eta argitaratu barri dau Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak (Elkar). Europako makina bat uritan jazotako istorioek osotzen dabe liburua.

Igaz Igartza Saria irabazi eban Goiatz Labandibarrek, urtebetean irabazle izandako proiektua amaitu eta argitaratu barri dau Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak (Elkar). Europako makina bat uritan jazotako istorioek osotzen dabe liburua.

Hendaia, Marseilla, Geneva, Venezia, Trieste, Ljubljana, Zagreb, Pula, Genoa eta Niza dira liburuko kontakizunetako agertokiak, eta uri horreetako tren geltokiek leku esanguratsua daukie istorioetan, ganera. Izan be, uri batetik edo ipuin batetik besterako bidaia egitea proposatzen danean, geltokiak beti dira ipuin baten abiapuntu edo helmugea.

Liburuan agiri dira diran uriok 2008an ezagutu zituan Labandibarrek, lagun bategaz trenez egindako bidaian. Batzuetan nabarmenago, besteetan gitxiago, uri horreetan ikusi, bizi edo sentidutakoak be badagoz istorioetan. Leku bakoitzean jazoten danak hor jazo behar dau. Liburuan lez, eurak be Hendaian hasi eta amaitu eben bidaia.

Tren geltokiok dira hamaika ipuinen loturea, bestela sano desbardinak dira eta. Gaiak, istorioak eta narratzeko moduak be aldatzen dira batetik bestera. Batzuk hirugarren personan kontetan dira, beste batzuk lehenengoan, eta alkarrizketa moduan bere. Gaiak be anetarikoak dira -azaltzen dau egileak- lagun mina hil ostean egin dauenaren arrazoiak emoten dituan hiltzailea; jaioterrira itzuli nahi ez dauen baten bueltako bidaia; errutinak harrapautako bikote heldu baten bizimodua; bere burua topetan dauen ikasle baten kontuak; gaztetako maitasun bategaz barriz topo egin dauen adineko emakume bat; aske izateari bildurra…

Goiatz Labandibar Arbelaitz (Oiartzun, 1985) kazetaria da ikasketaz eta ogibidez; Oarsoaldeko Hitza-n ibili da eta gaur egun Oiartzungo Udaleko komunikazino arloan dihardu. Gazte mailan hainbat literatura-sari irabazi ostea, hauxe dau lehenengo liburua.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu