Polonia, Danimarka eta Txekiar Errepublikako bandak izango dira Getxoko Jazzaldiaren Talde Lehiaketako finalean

Bizkaie! 2013-03-18 17:42   Musikea

Getxoko Jazzaldiaren 37. edizinoko Talde Lehiaketako finalean parte hartuko daben taldeak dagoeneko hautatu ditue. Aurten, 56 taldek parte hartu dabe lehenengo fasean eta, horreen artean, honako lau honeek hautatu ditu epaimahaiak: Michal Szkil Quintet (Polonia), Artur Tuznik Trio (Danimarka), Jan Feco Quartet (Txekiar Errepublika) eta Freeway Quintet (Polonia).

Getxoko Jazzaldiaren 37. edizinoko Talde Lehiaketako finalean parte hartuko daben taldeak dagoeneko hautatu ditue. Aurten, 56 taldek parte hartu dabe lehenengo fasean eta, horreen artean, honako lau honeek hautatu ditu epaimahaiak: Michal Szkil Quintet (Polonia), Artur Tuznik Trio (Danimarka), Jan Feco Quartet (Txekiar Errepublika) eta Freeway Quintet (Polonia). Aukeratutako taldeek garagarrilaren 3tik 6ra joko dabe Getxon lehiaketako lehen saria eskuratzeko asmoz. Igaz Tobias Meinhart Quintet taldeak irabazi eban lehiaketea.

Antolatzaileek adierazo dabenez, aurten, 15 herrialdetako taldeek parte hartu dabe lehiaketan. Alemaniak, Espainiak, Poloniak eta Holandak aurkeztu dabe talde kopururik handiena, Suitzaren, Suediaren, Danimarkaren eta Txekiar Errepublikearen aurretik, besteak beste. Ohikoa danez, hautatutako lau finalistek esku-dirua jasoko dabe, 1.000 eta 2.000 euro artekoa, kontzeptu guztiak barruan (bidaia, egile-eskubideak...); egonaldia be antolakuntzearen esku egongo da.

Finalistek jaialdiaren lehenengo lau egunetan parte hartuko dabe, hurranez hurran, eta irabazleak barriro joko dau azken egunean. Sariei jagokenez, 3.750 euro jasoko ditue irabazleek eta disko bat grabauko jake zuzenean. Bigarren sariari 1.500 euro jagokoz eta, azkenik, bakarlaririk onenak 750 euro irabaziko ditu. Sariez gan, irabazleek Hoeilaarteko (Belgika) eta Ibizako jazzaldietan parte hartuko dabe, Getxo Jazzek jaialdi horreekaz dauen akordioari esker.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu