Mikel Tabernak 60ko hamarkadako giroa jaso dau 'Alkasoroko benta' bere lehenengo nobelan
2013-03-22 10:14 Kulturea60ko eta 70eko hamarkadan bizitakoak jaso ditu Mikel Tabernak bere lehenengo nobelan, Alkasoroko benta-n (Susa). Gaztaroan bete-betean ezagututako aldaketa giroa dau ardatz liburuak.
60ko eta 70eko hamarkadan bizitakoak jaso ditu Mikel Tabernak bere lehenengo nobelan, Alkasoroko benta-n (Susa). Gaztaroan bete-betean ezagututako aldaketa giroa dau ardatz liburuak.
Poema liburu bat eta narrazino liburu bi kaleratu ostean, ailegau da Alkasoroko benta. Hain zuzen be, 2004an argitaratutako Txokolatezko dinamita kontakizun bilduman agiri da lehenengoz Alkasoro izeneko asmautako herria. Nafarroako Bortzirietan dago Alkasoro, Lesaka eta Bera artean.
Hamar kapitulu ditu liburuak, eta narratzaileak lehenengo personan kontatean deuskuz bere bizipenak. Fikzinoa sortu dau Tabernak, baina istorioan egileak berak gaztaroan sentidu eta bizitakoak batu ditu. Gizarte baten erretratua egin gura izan dauela azaldu eban aurkezpenean, berak sentidutako besteei sentiduarazoteko.
Aldaketa handiak izan ziran sasoi hareetan Euskal Herrian, baserri-giroaren ganetik industria zabaldu zan. Mundu baten amaierea eta beste baten hasierea bizi izan eban Tabernan. Gauza asko hasi ziran aldatzen, egilearen esanetan, komunikabideak ugaldu ziran, telebisinoa hedatu zan, emakumeek espazio barrietan sartu ziran eta abar.
Mutil gazte bat da nobelako protagonistea, Alkasoroko bentako semea da. Herritik urira joatea erabagiten dau, Alkasorotik Iruñera. Han ikusi eta bizitakoak kontetan ditu, begi zorrotzez.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!