'Ludi honen bestaldez', Lauaxetaren olerkiak gaur egungo idazkeran irakurgai
2013-03-22 12:10 KultureaLudi honen bestaldez Estepan Urkiaga Lauxeta-ren poema bildumea argitaratu dau Labayru Ikastegiak. Laukizko olerkariaren testuak gaurko idazkerara ekarri ditue Adolfo Arejita, Sebastian Gartzia, Antton Mari Aldekoa, Xabier Boveda eta Alberto Errazti ikertzaileek.
Ludi honen bestaldez Estepan Urkiaga Lauxeta-ren poema bildumea argitaratu dau Labayru Ikastegiak. Laukizko olerkariaren testuak gaurko idazkerara ekarri ditue Adolfo Arejita, Sebastian Gartzia, Antton Mari Aldekoa, Xabier Boveda eta Alberto Errazti ikertzaileek.
Bide barriak eta Arrats beheran beharreko testuez aparte, Espetxekoak izenburupean batutako bildumeak osotzen dau Ludi honen bestaldez lana. Lauaxetaren poesia ulertzeko gatxa dala onartu eben egileek aurkezpenean, izan be lekuan lekuko fonetismoak eta neologismoak sarri-sari erabilten zituan, euskera kultua eregitea zan-eta bere asmoa.
Lauaxetaren testuak gaur egungo idaztankeraz emoteagaz batera, hiztegi bat gehitu dabe, ulermena errazteko. Argibide ugari ditue ganera olerkiek. Idazkiak eta egilea bera bere kokatzeko ahalegina egin dabe. Jon Kortazar kritikariak eta Sebastian Gartzia euskaltzain urgazleak atondu dabe Lauaxetaren testuingurua azaltzeko sarrerea, noiz eta zelan izan eban lehenengo hartu-emona literatureagaz eta Resurrección Maria Azkue eta Sabino Aranak proposautako ereduen arteko aukeraketea, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!