Iparraldea Bertan zikloa martxan da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean
2013-04-03 12:53 jardunaldiakMusikea izango da nagusi Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatutako Iparraldea Bertan zikloaren hamabigarren edizinoan. Apirilaren 3an hasita, egueztenero, izango dira emonaldiak.
Bilboko Errekalde auzoak Umorezko I. Antzerki Erakustaldia jasoko dau apirilean
2013-04-03 11:18 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren lehen edizinoa inaugurauko dau bariku honetan. Erakustaldia apirileko bariku guztietan egingo da, Errekaldeko Udaltegian.
Leioako Umore Azokan hiru ikuskizunetik bat estreinaldia izango da
2013-04-02 18:52 KultureaEuskal konpainiek eskainiko ditue nobedade gehien, guztira erabateko zortzi estreinaldi iragarrita dagoz, hain zuzen, Al Di Là, Bapatean Zirko, Cachaba Teatro, Deabru Beltzak, Ertza, Gaupasa/Nacho Vilar Producciones, Ipso Facto eta Trapu Zaharra konpainiak eskainiko dituenak.
Literaldia'13: Euskal literatura freskoena Bartzelonan apirilaren 3tik 27ra
2013-04-02 18:16 jardunaldiakApirilaren 3tik 27ra Bartzelona euskal literaturearen erakusleiho eta uriburu bilakatuko da. Eta beti legez, ekitaldi gehienak jente guztiaren eskura egongo dira, dobakoak izango baitira, Euskal Etxeak murriztu beharrean, kulturearen alde egiten dauen apustua indartuz eta jarraituz.
Web orriak euskeraz sortzeko lehen liburu digitala argitaratu dau Jaurlaritzeak
2013-04-02 15:42Herri Arduralaritzearen Euskal Erakundeak (HAEE) Komunikazio elektronikoa. IVAPen gomendioak web orriak idazteko dobako eskuliburu digitala argitaratu dau lehen aldiz. Web orriak eta web edukiak euskeraz sortu nahi dituen erabiltzaileentzako lehen on line liburua da.
Euskal Literatur Aldizkariak webgunea sortu dau M. A. Elkoroberezibarrek
2013-04-02 14:581975etik 1999era bitarteko literatur aldizkarien ganeko informazinoa batu dau Migel Angel Elkoroberezibar irakasle eta ikertzaileak Euskal Literatur Aldizkariak webgunean. Danetara, 25 agerkariren ganeko argibideak batu ditu.
Artedrama antzerki topaketak Aulestin
2013-04-02 12:26 KultureaArtedrama topaketen zortzigarren edizinoa abian da Aulestin. Apirilaren 2tik 6ra sei lan eskainiko ditue herrian, antzerkia, musikea eta bakarrizketak.
Ume Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dabe gaur Euskal Herriko hainbat liburutegitan
2013-04-02 11:07 KultureaApirilaren 2an Ume Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatzen da mundu osoan, Hans Christian Andersenen jaiotzea gogoratzeko. Urtero lez, IBBY ume liburua bultzatzen dauen alkarteak mezua eta kartela argitaratu ditu, aurten Ashley Bryan eta Pat Mora izan dira egileak. Galtzagorri alkarteak zabaldu dau mezua Euskal Herrian.
Sarako Idazleen Biltzarrak 130 idazle batuko ditu astelehenean
2013-03-27 14:44 jardunaldiakEuskal kulturearen bizitasunaren lekuko zuzen izaten jarraitzen dau Sarako hitzorduak eta aurten 130 idazle, 28 alkarte eta argitaletxe eta aldizkari bik baieztatua dabe bertan izango dirala. Euskaltzaindia be urtero joaten da Sarara, eta hor bere azken argitalpenak erakusten ditu.
Break On Stage kaleko kulturen erakustokia Bilbon, apirilaren 20an
2013-03-27 13:17 KultureaEuropako kaleko kulturen Break On Stage jaialdia badator. Apirilaren 20an, Bilbao Arena Kirol guneak hamabigarren edizinoa hartuko dau. Breakdance, popping, BMX, arte urbanoa, mapping 3D eta beste makina bat alorretako espezialistak batuko dira Bilbon.
Durangok martiaren 31ko bonbardaketea gogoratuko dau domekan
2013-03-27 11:47Domekan, martiak 31, Italiako Aviazione Legionariak Durangoko uria bonbardau ebela 76 urte beteko dira. 336 lagun hil ziran, eta ehunka zauritu. Aurten be orduan jazotakoa gogoratuko dabe Durangon hainbat ekitaldigaz, domekan hasi eta apirilaren 12ra arte.
Zabalik da XXV. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarira lanak aurkezteko epea
2013-03-26 16:47 sariak-autortzakEuskerazko kazetaritzearen kalidadea, bikaintasuna eta barrikuntzea bultzatu eta saritzea helburu dauen Rikado Arregi Kazetaritza Sariaren XXV. edizinora lanak aurkezteko epea zabaldu dabe martitzen honetan, martiaren 26an. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 13an amaituko da.
Bilbok bat egingo dau Antzerkiaren Mundu Egunagaz
2013-03-26 14:47 KultureaBilbok Antzerkiaren Mundu Egunagaz bat egingo dau martiaren 27an eta 28an, Vamos a contar mentiras toda la vida komediaren estreinaldiagaz eta Pabilioi 6 aretoko eszenatokian (Erribera Kalea, 47) egingo dan antzezpen inprobisazino match berezi bategaz, guztia be, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren laguntzinoagaz.
'Galde' aldizkari politiko-kultural barria martxan da
2013-03-26 10:29 kulturbizGalde aldizkaria abiatu barri dabe, argitalpen politiko-kultural edegia, askea, inolako lotura politikorik edo instituzionalik bakoa. Papelezko aldizkaria da, baina edizino digitala be badauka. Euskadiko errealidade berezian sustraitutako aldizkaria izan arren, mundura zabalduko ditue artikuluak, alkarrizketak eta albisteak.
Iban Nikolai didgeridoo-jotzaileak 'Organika' diskoa kaleratu dau
2013-03-25 17:19 MusikeaBakarkako laugarren diskoa argitaratu dau Iban Nikolaik, Organika. Zortzi kanta barri sortu ditu didgeridoo-jotzaile gipuzkoarrak. Apirilaren 5ean Berako Xuga tabernan aurkeztuko dau zuzenean, 23:00etan.
Euskal zinemearen inguruko Ikusgaiak aldizkaria abiarazo dabe
2013-03-25 16:46Ikusgaiak aldizkariak orain arte egindakoari jarraipena emoteaz gan, Euskal Herriko ikus-entzunezko sortze-lanaren inguruko pentsamolde kritikoa birsortzeko nahia dauen aro barri bat abiarazoko dau. Holan, euskal zinema eta euskal ikus-entzunezkoen produkzinoaren inguruan gune akademikoaren erreferentzia-puntua izan nahi dau nazinoarte mailan be.
Al Di Meola eta Gonzalo Rubalcaba, Getxoko 37. Nazinoarteko Jazzaldian
2013-03-25 14:48 MusikeaAl Di Meola gitarra-jotzaile estatubatuarra eta Gonzalo Rubalcaba pianista kubatarra Getxoko 37. Nazinoarteko Jazzaldiko kontzertu nagusien eskaintzeari gehitu jako. Horrrezaz gan, Wynton Marsalis eta Jazz At Lincoln Center Ochestra, Ignacio Berroa eta Stacey Kent musikariek joko dabe Algortako Biotz Alai plazan garagarrilaren 3tik 7ra.
Euskaltzaleak aktibau eta antolatzeko apustua berretsi dau Euskaltzaleen Topaguneak
2013-03-25 11:20 Euskerea berbagaiGizarte mobimentu modura egituratzen jarraitzeko kohesinoan eta gizarte eraginean lehentasunak jartea erabagi dabe Topaguneko kideek astegoienean, Durangon, egindako Batzar Nagusian.
Eusko Jaurlaritzearen irrati lizentzia lehiaketearen inguruko eskandalua, irregulartasunak eta euskalgintzari babes eskaerea
2013-03-25 10:38Komunikabideak, euskerearen normalizazinoaren bidean, berebiziko garrantzia daben tresnak dira. Ezin dogu onartu hurrengo 26 urteetan ia erabat espainolez izango dan diala. Legala izango dan benetazko presentzia behar dau euskereak.
Xabier Silveira zazpigarrenez Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazle
2013-03-25 10:18 BertsolaritzeaXabier Silveirak irabazi dau Nafarroako Bertsolari Txapelketea, buruz burukorik jokatu barik, Julio Soto bigarrenari hogei puntuko alde atera eutson eta. Silveira eta Sotogaz batera, Erika Lagoma eta Eneko Fernandez zuzenean sailkatu dira Bertsolari Txapelketa Nagusirako.
























Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...