Break On Stage kaleko kulturen erakustokia Bilbon, apirilaren 20an

Bizkaie! 2013-03-27 13:17   Kulturea

Europako kaleko kulturen Break On Stage jaialdia badator. Apirilaren 20an, Bilbao Arena Kirol guneak hamabigarren edizinoa hartuko dau. Breakdance, popping, BMX, arte urbanoa, mapping 3D eta beste makina bat alorretako espezialistak batuko dira Bilbon.

Europako kaleko kulturen Break On Stage jaialdia badator. Apirilaren 20an, Bilbao Arena Kirol guneak hamabigarren edizinoa hartuko dau. Breakdance, popping, BMX, arte urbanoa, mapping 3D eta beste makina bat alorretako espezialistak batuko dira Bilbon.

Igazko jaialdia arrakastatsua izan zan, 4.000 lagun izan ziran, eta aurten be kopuru horretara ailegetako asmoa dabe antolatzaileek. Frantzia, Errusia, Italia, Espainia eta Kataluniako talderik onenak izango dira lehian. Etxeko taldeak be egongo dira, Bilbo, Donostia eta Iruñekoak, hain zuzen be. Agertoki bakarrean kaleko kulturen hainbat arlo ikusteko aukerea eskaintzen dau Break On Stagek.

Momentuan momentuko barritasunik interesgarrienak eta ikusgarrienak batuko dira Miribillan, tartean, break dance, street dance, popping, BMX (bizikleteagaz akrobazioak), arte urbanoa, mapping 3D, bideo-jockeyak eta abar.

Break On Stage hip hop kultureagaz lotutako adierazpenen erakuslehio izateko sortu zan Elorrioko Arriola antzokian, 400 ikusleren aurrean. Bigarren edizinotik aurrera Bilboko areto eszeniko garrantzitsuenak bete ditu, eta gaur egun, adin guztietako hamaikatxu ikusle hurreratzen dira. Europako kultura urbanoen jaialdi garrantzitsuenetakoa bihurtu da.

Finala 21:50ean jokatuko da, Breakdance Battle. Ostean, Madrilgo CPV El Club de los Poetas Violentos talde ezagunak joko dau. Siempre lan barria aurkeztuko dabe.

Daborduko sarrerak salgai dagoz, aurretiz, 10 euroan, eta bertan egunean, 12 euroan. Argibide gehiago, hemen.

BreakOnStage 2013 Egitaraua
Apirilak 20 Bilbao Arena

20:00 1VS1 Bboying Battle Finala
20:15 Dj Lorena & DJ Put
20:30 BreakOnStage 2013, Hasiera
20:30 Deabru Beltzak, Breakdance eszenikoa
20:35 Mc Shintoma, Bideoklip barriaren estreinaldia
20:40 Legión Urbana, Street Dance ikuskizuna
20:45 Fusion Rockers, Breakdance eszenikoa
20:50 Brodas BR2, Ligth Urban Dance 1. Ikuskizuna
20:55 Team rockers, Breakdance eszenikoa
21:00 Mottion Graffiti, Mapping & Graffiti show
21:05 Fusion`s Noise, Street Dance ikuskizuna
21:10 Unreals, Breakdance eszenikoa
21:15 Funklanders, BMX ikuskizuna
21:20 Brodas BR2, Ligth Urban Dance 2. Ikuskizuna
21:25 De Klan, Breakdance eszenikoa
21:30 Niki Tsappos, Hip Hop & Dancehall jantzea
21:35 2Vs2 Freestyle Girl Battle Finala
21:40 Vento, Cyr Wheel ikuskizuna
21:45 Duo Phorm, Dantza Urbanoa
21:50 Breakdance Battle finala
21:55 Sari banaketea
22:00 Kontzertua CPV, El Club de los Poetas Violentos
23:30 Amaiarea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu