'Euskara? Bai, nahi dut!' lelopean hasi dau AEK-k 2010-2011 ikasturtea

Bizkaie! 2010-09-09 12:28   Euskerea berbagai

AEK-k 2010-2011 ikasturterako preparau dauen mezu hori ekitaldi berezi baten bitartez aurkeztu dabe AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak: Asier Amondo, Helios del Santo, Oskar Elizburu, Fernan Landaburu eta Mertxe Mugika, AEKren koordinatzaile nagusia.

BBKren Poesia Egunak Bilbon, irailaren 13tik 16ra

Bizkaie! 2010-09-09 12:06   jardunaldiak

BBK Fundazinoak lehenengoz antolatu ditu Poesia Egunak Bilbon. Emonaldiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira BBK-k Kale Nagusian oraintsu zabaldu dauen aretoan. Helburua nahikoa baztertua dagoan generoa apurka-apurka edertuz joatea da.

Hiznet: 10 urte soziolinguistikaz

Bizkaie! 2010-09-09 10:45   Euskerea berbagai

Izen-emotea urriaren 8ra arte zabalik

Ikastaroan izena emoteko epea zabalik dago eta ikastaroaren nondik norako guztiak ondoko webgunean topa daitekez: (http://hiznet.asmoz.org/).

Mikel Zarate Sariak argia ikusi dau

Bizkaie! 2010-09-08 18:40   Kulturea

Gazteen gustuko gai bat ikuspegi ironikoz lantzen dauen eleberri honi esker irabazi dau Asier Mendozak I. Mikel Zarate Haur Literaturako Saria, epaimahaia osotu eben Julen Gabiria, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenen erabagiz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gizarte batuaren alde lan egitea da Getxo Folkaren barruan jarritako kultura arteko karpearen helburua

Bizkaie! 2010-09-08 17:55   kulturbiz

Beste herri askoren errealidadea ezagutzeko herritarrentzako konbidapena da eta asmoak gure udalerrian bizi diran etorkinei eskura dagozan harrera programen barri eskaintzea, herritarrak kultura arteko bizikidetzaz kontzientziatzea eta partaidetza aktiboa bultzatzea dira.

Flamenkoa Bilbon iraillaren 11tik urriaren 2ra V. 'Una Ria con Duende' topaketen barruan

Bizkaie! 2010-09-08 15:40   kulturbiz

Bilboko Berreginen Museoak Una ría con duende programako aurtengo edizinoko emonaldi garrantzitsuenetakoa jasoko dau irailaren 23an, 19:30ean, musika flamenkoaren barruan benetako erreferentzia dan José María Molero gitarrista eta musikagilearen eskutik.

Elhuyar Sinonimoen Kutxa hiztegiaren hirugarren argitalpena, kalean

Bizkaie! 2010-09-08 13:57   Euskerea berbagai

Euskerazko sinonimo eta antonimoez gan, honako eduki honeek be jasoten ditu Elhuyar Sinonimoen Kutxak: Iparraldean eta hegoaldean, hainbat euskalkitan erabilten diran formak alkarren ondoan jarrita eta sinonimoak eta antonimoak zenbait oharrez horniduta.

'Tocala otra vez, Sam' antzezlanaren estreinaldia, Bilbon

Bizkaie! 2010-09-08 12:03   Kulturea

Bilboko Euskalduna Jauregian 'Tocala otra vez, Sam' antzezlanaren erabateko estreinaldia eskainiko dabe gaur, hilak 8. Irailaren 19ra arte egongo da lana ikusgai Bilbon.

Herritarrak euskera ikastaroetan izena emotera animau ditue Bilboko Udalak eta uriko euskaltegiak

Bizkaie! 2010-09-08 10:15   Euskerea berbagai

Ana de Castro Bilboko Udaleko Euskara arloko zinegotziak eta Elkarlan, AEK Bilbo eta Ulibarri euskaltegietako ordezkariek bilbotarrak animau ditue 2010-2011 ikasturteko euskera ikastaroetan izena emon daien. Matrikulazinoa iraileko bigarren hamabostaldian hasiko da.

Kimuakeko film laburrek sariak irabazi ditue Serbian eta Asturiasen

Bizkaie! 2010-09-07 15:47   Barriak

Koldo Almandoz zuzendariaren 'Ahate pasa' film laburrak bi sari irabazi ditu egunotan: bigarren saria Errusiako Kansk-eko Nazinoarteko Bideo Jaialdian eta Epaimahaiaren Sari Berezia, barriz, Serbiako FreeNetWorld Jaialdian.

Bilboko Barrea© Asteak bidaiak ardatz dituan umorezko mikroipuin lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2010-09-07 14:17   jardunaldiak

Mikroipuinek umore giroa izan behar dabe eta bidaiak izango ditue berbagai. Gehienez ehun berba izan daitekez (izenburua gogoan hartu barik) eta datorren eguaztenera arte, hilaren 15era arte, bialdu daitekez posta elektroniko honetara: juanbas@arrakis.es.

Lau euskal zinema zuzendari ezagunen lanak izango dira ikusgai Bogotan

Bizkaie! 2010-09-07 12:10   Euskaldunak munduan

Kolonbiako euskal komunidadeak lau euskal zinema zuzendariren lanak ikusteko aukerea izango dau Bogotako euskal etxean, irailaren 11 bitartean, Kolonbiako Euskal Astearen egitarauan antolatutako ekimenari esker.

MUk hasierea emon deutso ikasturteari, enpresakaz lankidetzan ikerkuntza eta transferentzia eredua sustatzeko apustu sendoagaz

Bizkaie! 2010-09-07 11:08

Iosu Zabala erretorearen eretxiz, Mondragon Unibersidadearen helburua da 'Enpresa-sareak eta erakundeek etorkizunean beharko dituen ikerkuntza-lerroak aurreikusi eta, askotan, horreen alde apustu egitea'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hizkuntza eskubideakaz lotutako 210 kexa inguru jaso ditu Elebidek

Bizkaie! 2010-09-07 10:39   Euskerea berbagai

Elebitasuna lortzeko bidean aurrera egiteko, zemendiaren 14ra arte publizidade kanpaina bat abiarazoko dau Elebidek. 'Elebiden zure hizkuntza eskubideak babesten ditugu' leloagaz iragarkiak izango dira prentsan, Interneten, irratietan eta urietako autobus aterpeetan.

Hiru euskal antzerki-talde izango dira Tarregako azokan

Bizkaie! 2010-09-06 15:57   Kulturea

Hamabost mila biztanle inguruko Tárrega herriak lau bider jente gehiago erakarriko dau irailaren 9tik 12ra bitartean egingo dan Fira Tárrega kaleko antzerkiaren 30. edizinoan. Bertan, 800 profesional inguruk -horreetatik 180 atzerritarrak dira- 60 ikuskizun eskainiko ditue. Azokan parte hartuko daben antzerki-taldeen artean, hiru euskaldunak izango dira: Gaitzerdi, En la Lona eta Trapu Zaharrak.

Polanskik jasoko dau Fipresci saria Donostiako Zinemaldian

Bizkaie! 2010-09-03 16:45   Barriak

Sail Ofizialeko 18 filmetatik, 11 Europakoak dira eta, Olazireguiren ustez, Zinemaldiaren izaera europazaleagaz bat dator, kontinente zaharreko erreferente bihurtu nahi dabelako jaialdia.

Mundu osoko 20.000 bisitari baino gehiago erakarten ditu urtero surfak Euskadira

Bizkaie! 2010-09-03 14:26

Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bidez abiarazotako ‘Surfing Euskadi’ produktu barria aurkeztu dau Zarautzen.

Kolonbiako VII. Euskal Astea irailaren 5etik 11ra

Bizkaie! 2010-09-03 14:06   Euskaldunak munduan

Kolonbian dagoan bitartean, Julian Celaya Medellineko (Antioquia) Euskal Etxearen zuzendaritza batzordeko kideakaz eta Gaztemundu programan parte hartzen daben kolonbiar gazteakaz batuko da.

Txotxongilo Eguna Sestaon, hilaren 10etik 12ra

Bizkaie! 2010-09-03 12:29   jardunaldiak

Euskal Herriko Unima alkarteak antolatuta, ume, gazte zein helduentzako makinatxu bat ikuskizun aurkeztuko ditue Sestaon irailaren 10etik 12ra Txotxongilo Eguna jaialdiaren barruan.

Irailaren 27an amaituko da ikus-entzunezkoak sortzeko Benito Ansola Bekea eskatzeko epea

Bizkaie! 2010-09-03 10:29   Barriak

Bekak sortzaile gazteei zuzenduta dagoz, eta euskerazko ikus-entzunezkoak sortzea lagundu nahi dabe. Horretarako, 4.000 euroko bi beka emongo dira gehienez, iraupen laburreko ikus-entzunezko lanak produziduteko.

»» Ikusi argazki guztiak (1)