Urriaren 9tik zemendiaren 20ra bitartean, Nazinoarteko XXXI. Antzerki Jaialdia egingo da Santurtzin
2010-09-21 15:24 KultureaAntzerkia, jantza, operea eta bestelako arloak batzen dituan programa zabala izango da eskura eta, danetara, 18 ikuskizun izango dira ikusgai. Umeek be izango dabe euren lekua jaialdian. Holan, eurentzako berenberegi eskainitako hiru ikuskizun taularatuko dira: bi antzezlan eta jantza-ikuskizun bat.
Nino Bravo zanaren kantak Campos Antzokian
2010-09-21 14:55 Musikea Urriaren 1etik 3ra, 'Nino Bravo, el musikal' ikuskizuna izango da BilbonIkuskizuna handia eta ikusgarria da, Elite Producciones taldearen ordezkarien esanetan. Hogei musikari, kantari eta jantzari baino gehiagok osotutako talde artistikoa ez ezik, Nino Bravoren irudia eta ahotsa be agertuko dira eszenatokian, baita bere bizitzako irudi argitatubakoak, bere lankideen lekukotasuna eta bere legendaren sustatzaileak be.
Badatoz XXII. Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketan parte hartzeko aukeratutako taldeen kontzertuak
2010-09-21 12:48 MusikeaAurten, 818 taldek bete ditue Bilbao Hiria Lehiaketan parte hartzeko baldintzak. Lehiaketearen kategoria bakotxak parte-hartzearen ohiko indizeak gorde ditu: % 68,7 pop-rock estilokoak dira (562 talde); % 24,1 metalekoak (197 talde) eta % 7,2 joera barrien bariante desbardinetakoak dira, hain zuzen be 59 talde.
'Ikasi euskara, eskertuko dizute' leloa aukeratu dau Kontseiluak spot barrirako
2010-09-21 12:09 Euskerea berbagaiEuskerearen etorkizuna gure esku dago eta euskeraz bizi nahi dogula etenbarik adierazoz egingo deutsagu geure hizkuntzeari behar dauen lekua. Euskeraz edonon eta edonoiz egin ahal izateko ez dakitenek, ikasi beharra dabe, euskeraz bizi nahi dogunontzat traba izan ez daitezen, gaztelaniaz edo frantsesez egitera behartu ez gaiezan, hain zuzen.
Odei Barroso urruñarra nagusi Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarreko Bertsulari Xapelketako lehenengo saioan
2010-09-20 17:18 BertsolaritzeaOdei Barrosok eta Patxi Iriartek zuzenean eskuratu dabe finalerdietan parte hartzeko txartela; ganerako lau bertsulariek puntuen zain egon beharko dabe sailkatzen diran ala ez jakiteko.
Edurne Pasaban eta Alberto Iñurrategi Eusko Jaurlaritzak antolatutako Ekintzailetzaren Lehen Foro Nazionalean
2010-09-20 15:33'Emprende 2010' foroaren helburu nagusia ekintzailetza-topagune bat sortzea da, jarduera ekintzailea bultzatzearen aldeko erreferentzia eta eredua izateko.
'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenak, gastronomiaren eta literaturearen inguruko topaketea jasoko dau
2010-09-20 14:58 KultureaIrailaren 21ean, 19:30etan da hitzordua Bilboko Bidebarrietako Liburutegian eta Hasier Etxeberria idazle, gastronomo eta kazetaria eta Andoni Luis Aduriz sukaldaria izango dira protagonista.
Julia Roberts aktoreak gaur jasoko dau Donostia Saria
2010-09-20 12:22 BarriakJulia Roberts eta bere barrea, 'Amerikaren neskalaguna', Donostian dagoz. 'Jan, Errezau, Maitatu' filma aurkeztuko dau gaur bertan (filma Sail Ofizialean ikusiko da baina lehiaketatik kanpo dago), eta 21:00etan Donostia saria emongo deutse, ohiko ekitaldian.
Agur eta ohore, Jose Antonio Labordeta
2010-09-20 11:57 kulturbizJose Antonio Labordeta bart hil da, 75 urte zituala, prostatako minbizi baten ondorioz. Azken egunetan Zaragozako Miguel Servet Ospitalean ingresauta egoan eta bertan hil da.
Nola dagozen txakurrak direnak erbitarako edo oilogorretarako deitzen direnak erbitxakur edo oilogortxakur halaxe berdintsu txakurrak direnak zaintzeko ardiak dira arditxakurrak baina ez artzain txakurrak nahiz-eta arditxakurren erabiltzaileak diren artzainak.
Erantzuna | Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketea domekan jokatuko da Atxondon
Txinaurriak, Mikel Laboari Ikasitako Kantuak
2010-09-17 16:43 MusikeaOndoko taldeek parte hartu dabe: Akauzazte Danok, Ama Say, Amodio, Anari, Atom Rhumba, Audience, Berri Txarrak, Borrokan, Dilistak, Gabon Caligula, Gora Japon, Hotel + Miren Iza, Inoren Ero Ni, Lisabö, Mursego + Eten, Ruper Ordorika, Willis Drummond, Xabier Montoia eta Zura.
Euskerea eta naturea buztartuz, Oinez Basoa irailaren 18an zabalduko dabe
2010-09-17 15:29 Euskerea berbagaiOinez Basoko arbolak babestuz helburu bikotxa lortuko da: batetik, euskerea bultzatzea eta, bestetik, Ingurumenaren aldeko konpromisoa hartzea. Euskerearentzako ekarpena Atarrabiako Paz de Ziganda ikastoleari lagunduz gauzatuko da, eta ingurumenarentzakoa, barriz, 'Oinez Basoa' sortuz.
'La Codorniz' aldizkariaren erakusketea ikusgai Bilbon, urriaren 5era arte
2010-09-17 15:20 KultureaErakusketea aldizkari originalen sailkapen bategaz osotuta dago eta goizez (10:00etatik 14:00etara) eta arratsaldez (16:30etatik 21:00etara) bisitau ahal izango da urriaren 3an izan ezik, zarratuta egongo baita eta urriaren 5ean, ezta azken egunean, 14:00etan zarratuko baitabe.
63.000tik gora sarrera salduta, 'Chicogrande' filmagaz hasiko da gaur Donostiako Zinemaldia
2010-09-17 12:58 BarriakDonostiako 58. Zinemaldia gaur, hilak 17, gaueko 21:00etan Kursaal Jauregian egingo dan gala bereziagaz hasiko da; hilaren 25era arte, 18 zinta izango dira lehian Sail Ofizialean, horreetatik 11 Europakoak dira eta danetara, 119 film emongo ditue, horreetako 28 erabateko estreinaldiak.
Tximinoi-pintxoak eta txakolina protagonista Lekeitioko IV. Tximinoi Jardunaldietan
2010-09-17 11:55 Jan edanakLekeitioko Udalak itsasoa, arrantza eta itsasoko bizimoduagaz dituan hartu-emon berezien omenaldi moduan antolatu ditu irailaren 17tik 26ra egingo diran jardunaldiak.
EHUk 'Enologia Berritzaileko Unibertsitate Masterra' eskainiko dau
2010-09-17 11:53 Jan edanakGraduondoko ikasketa ofizial honeek balioa izango dabe Europan, eta ANECA (Kalidadearen eta Akreditazinoaren Agentzia Nazionala) dalakoaren onespena daukie.
Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketea domekan jokatuko da Atxondon
2010-09-17 11:07Laugarren urtez jarraian egingo da Atxondon txapelketea, Axpe auzoko Eleizaburu landan egingo da, Anbotoren magalean eta paraje ezin ikusgarriagoan, Atxondoko Udalaren laguntzinoagaz.
Luis Arangurenen 'Memorias de un exiliado vasco' liburua berrargitaratu dau Bilboko Udalak
2010-09-17 10:54Liburuak 500 orrialde baino gehiago ditu, eta Luis de Aranguren Gallastegui industrialari bilbotarraren gogoetak eta bizipenak jasoten ditu.
Idatz & Mintz literatur aldizkariaren 49. zenbakia kalean honezkero
2010-09-16 18:33 KultureaAldizkariaren helburua da idazle barriei agerlekua eskaini eta literaturea ikuspegi zabaletik lantzea.
Miragarria !!!!!!!
Erantzuna | Juan Carlos Perez: 'ganbera-musikea lantzen eta konposizinoan oso gustora nabil'