Francisco Escudero gogoratuko dabe Gipuzkoan 50 jarduera baino gehiagogaz
2012-04-17 12:47 MusikeaFrancisco Escudero oinarrizko konpositorea da euskal musikan. Concierto vasco para piano y orquesta, Illeta, Zigor! eta Gernika (operak azken bi honeek) lako obren egile, lan handia egin eban euskal gaien inguruko eta euskal testuetan oinarritutako musika sorkuntzan.
Umore-bineten 'Dagokizu, dagokigu' erakusketea ikusgai Zelaieta zentroan
2012-04-17 12:05 KultureaGurutze Gorriaren Dagokizu, dagokigu izeneko umore bineten erakusketea dago ikusgai apirilaren 29ra bitartean Zelaieta zentroan, Amorebieta-Etxanoko Udaleko bardintasun arloak antolatuta. Umorearen eta ironiaren bidez, gaur egungo gizarteak aurrez aurre daukazan erronketako bat hurrerazotea da erakusketearen helburua: bizitza personala, familiarra eta profesionala bateratzeko arazoak.
Elhuyarrek 'Zientzia haurrentzat segundo gutxian' esperimentu bildumea argitaratu dau
2012-04-17 11:48 kulturbizElhuyarrek gaztetxuentzako zientzia-esperimentuak jasoten dituan Zientzia haurrentzat segundo gutxian. Hamar minutuan edo gutxiagoan egin ditzakezun 100 esperimentu baino gehiago liburua kaleratu barri dau. Jean Potterrek preparautako esperimentu eta jardueren bitartez zientziaren magia biziteko aukerea daukie irakurleek.
Leioako Umore Azokeak 'Gnosia', 'Motel Matrioska' eta 'Orsai' antzezlanen produkzinoan parte hartuko dau
2012-04-16 18:01 Kulturea
Leioako XIII. Umore Azoka-Kaleko Artisten Azokeak hiru antzezlanen produkzinoan parte hartuko dau, hain zuzen be Atx Teatroaren Gnosia lanean, Malas Compañías Zirko Taldearen Orsai-n eta Matrioska Motel Matrioska-n. Umore Azokeak aurten be ikuskizun barrien sorkuntzeagaz daukan konpromisoa berretsiko dau, nabarmendu dabe antolatzaileek.
Jardunaldiak Bilbon Gerardo Diegoren heriotzearen 25. urteurrena ospatzeko
2012-04-16 14:29 jardunaldiakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Gerardo Diegoren (1896-1987), 27ko belaunaldiko kide garrantzitsuaren, heriotzearen 25. urteurrena ospatuko dau, Juan Larrea (1895-1980) poeta bilbotarragaz izan eban literatura eta adiskidetasun lotura estua aztertuko daben bi jardunaldigaz. Topaketak hilaren 19an eta 20an izango dira Bidebarrietako Liburutegian.
I. Artekale Eguna egingo dabe Otxandion, apirilaren 29an
2012-04-16 11:09 jardunaldiakLehenengo Artekale Eguna antolatuko dabe apirilaren 29an Otxandioko Udalak eta Artekale Kaleko Arteen Euskadiko Topaketa Profesionalak alkarteak. Ekimenaren helburu nagusia kaleko arteetan lanean dabilzan konpainia eta artistak lagun artean eta jai giroan batzea da.
Basque Culinary Centerrek ikasleen praktiketarako nazinoarteko jatetxe-sarea osotu dau
2012-04-13 16:29 Jan edanakBasque Culinary Centerreko ikasleek, graduatzen direnean, mundu zabaleko jatetxeetan profesional onenekaz urtebeteko kanpo-praktikak eginak izango ditue. 65 jatetetxeko sarea osotu dabe, eta laster 250 izango dira, ikasleek mailaz maila aurrera egin ahala, zentroko arduradunek azaldu dabenez.
Badator Animabasauri-Animabasque jaialdiaren 8. edizinoa
2012-04-13 15:33 BarriakBasauriko VIII. Animabasauri-Animabasque zinemaldia maiatzaren 26tik 31ra bitartean egingo dala jakinarazo dabe antolatzaileek. Aurton be, animazinozko pelikulez gan, tailerrak, berbaldiak eta erakusketak atondu ditue.
Bizkaiko Foru Aldundiak 445.000 euro bideratuko ditu artisautzearen sektorea sustatzeko
2012-04-13 13:55Bizkaiko Foru Aldundiak artisautzearen sektorea dinamizetako 445.000 euroko laguntza-programea ipini dau martxan. Artisautzearen arloan behar egiten daben profesionalek jasoko dabe laguntzinoa, eta sektorea sustatzeko ekintzak egiten dituen tokiko erakundeek eta artisautzako alkarteek bere bai.
'Gazta zati bat' dokumentala estreinauko dabe Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian
2012-04-13 13:11 BarriakNazinoen Mundua herri-ekimenak Gazta zati bat dokumentala estreinauko dau Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldian. Goierriko herri-mobimentuaren barri eta Euskal Herriko azkenaldiko jazoerak batu ditue filman, Jon Maia bertsolariaren gidaritzapean. Jaialdia apirilaren 20tik 17ra bitartean egingo da.
Amorebieta-Etxanoko manganime jaialdiaren hurrengo edizinorako kartela sare sozialen bidez aukeratu dabe herritarrek
2012-04-13 12:12 kulturbizAurten, urriaren 12tik 14ra izango dan Mangamoreren 2012ko edizinoak, Amorebieta-Etxanon manganime eta Japoniako kultureari buruz egiten diran jardunaldiak, badauka kartela. Marta Salmonsek egindako lan grafikoak irabazi dau Udalak, Gazte Informazio Bulegoaren bidez, antolatutako herriko manganime jaialdiaren hurrengo edizinoaren irudia izango dan kartela aukeratzeko lehiaketea.
'Elbis Rever 5 years of pop' erakusketearen inaugurazinoa, Enbidia proiektuaren barruan
2012-04-13 11:09 KultureaGaur, apirilak 13, arratsaldeko 20:00etan, La Brotxa galeria izandakoan (Conde Mirasol 1, Bilbo), Elbis Rever musika taldeko kideak diran Natalia Vegasek eta Alba Burgosek Elbis Rever 5 years of pop erakusketea inaugurauko dabe, konbidautako artista legez Enbidia ziklo kolektiboaren barruan.
The Mars Volta, Twisted Sister, M.Ward eta Rich Robinson be Azkena Rock jaialdian izango dira
2012-04-12 15:53 MusikeaAzkena Rock jaialdiako kartelean hainbat izen barri ipini ditue, besteak beste, The Mars Volta, Twisted Sister, M.Ward eta Rich Robinson. Festibala Gasteizeko Mendizabalan izango da, bagilaren 14tik 16ra bitartean. Oraindino, beste talde bi falta dira dira konfirmetako, astegoinean jakinarazoko ditue
Euskerazko karrera amaierako proiekturik onena sarituko dau bigarren urtez Mondragon Unibersidadeak
2012-04-12 15:19 Euskerea berbagaiMondragon Unibersidadeak Euskerazko karrera amaierako proiekturik onena sariaren bigarren edizinoa antolatu barri dau, Mondragon Korporazinoagaz batera. Epaimahaiak, proiektuaren kalidadeaz aparte, euskerearen kalidadea be balorauko dau.
Udaleku teknologikoak antolatuko ditue bagilean eta garagarrilean Zamudion
2012-04-12 14:29Teknologia-udalekuak antolatuko ditue aurten be Zamudioko Parke Teknologikoan, 8 eta 14 urte bitarteko gaztetxuentzat. Igaz egin ziran udalekuak lehenengo aldiz, arrakasta handiagaz. Udalekuak bagilaren 25ean hasi, eta garagarrilaren 27an amaituko dira.
Harkaitz Canoren 'Twist' nobelea, 2011ko Beterriko Liburu
2012-04-12 13:01 sariak-autortzakTwist nobelea da 2011ko Beterriko Liburua sariaren irabazlea, 111 Akademiak jakinarazo barri dauenez. Aurten inoiz baino lehenago erabagi da, izan be Harkaitz Canoren liburuak ez dau hirugarren bozketa-txandarik behar izan boto kopuru nahikoa lortzeko.
Pabilioi 6-k 'Tabernas fantásticas' egitasmoa aurkeztuko dau
2012-04-12 12:05 kulturbizBilboko Pabilioi 6 aretoak Tabernas fantásticas ekimena aurkeztuko dau hilaren 12an, 19:00etan. Ramon Bareak azalduko ditu egitarauko ekitaldiak, eta beragaz batera David Giménez editorea izango da. El Gran Bob, Aragaoiko Casetas herriko Vinos Chueca taberna fantastikoaren arduradunak, be hartuko dau parte aurkezpenean.
Xabier Amuriza
2012-04-12 10:55Xabier Amuriza Etxanoko bertsolariak Bizkaie! agerkariaren 10. urteurrenean botatako bertsoak
Hamen da VI. 'Ospatu eta oroitu euskaraz' kanpainea
2012-04-11 18:28 Euskerea berbagaiGetxoko Udalak seigarren urtez jarraian Ospatu eta oroitu euskaraz ekimena jarri dau martxan, ospakizunetarako egokiak diran testuak euskeraz egiten laguntzeko helburuagaz.
Hamabost konpainia izango dira Arrigorriagan Nazinoarteko XVII. Clown eta Pailazoen Jaialdian
2012-04-11 15:57 jardunaldiakHamabost konpainia izango dira maiatzaren 11tik 13ra bitartean Arrigorriagan izango dan XVII. Nazinoarteko Clown eta Pailazoen Jaialdian. Bertan gaur egungo artista eta konpainien proposamen barrienak egongo dira, guztien ardatz nagusia umorea dala
















Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...