Zapatuan hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketea Laudion

Bizkaie! 2011-02-07 14:52   Bertsolaritzea

Aurten 30 bertsolarik parte hartuko dabe eta inoizko txapelketarik luzeena izango dala iragarri eben arduradunek.

Bidebarrieta Kulturguneak Darwinen Eguna ospatuko dau

Bizkaie! 2011-02-07 14:41   jardunaldiak

Bidebarrietako Liburutegiak hiru berbaldi eta mahainguru bat jasoko ditu datorren eguaztenean, zezeilaren 9an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, udal liburutegiko ekitaldi aretoan, orain dala 202 urte Charles Darwin jaio zan egunagaz bat etorriz mundu osoan ospatzen dan Darwinen Egunaren ospakizunaren barruan.

XII. Umore Azokeak laurehunetik gora proposamen jaso ditu

Bizkaie! 2011-02-07 14:06   Kulturea

Leioako Umore Azoka-Kaleko Artisten Azokeak 2011ko maiatzaren 12tik 15era arte ospatuko dau Leioako kale, enparantza eta espazio publikoetan bere hamabigarren edizinoa.

Euskadiko Liburutegi Publikoen Sareko irakurleen kopurua bikoiztu egin da 2004an abiatu zanetik

Bizkaie! 2011-02-04 15:38

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak kudeatzen dau Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarea; EAEko 172 liburutegik osotzen dabe Sarea, 217 zerbitzu-tokitan eta 224 sukurtsaletan banaturik.

2011ko Bilboko Aratusteetako sei lan finalistak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2011-02-04 14:00

Leonella, Txikiteros Carnavaleros, Como niño con zapatos nuevos, Buruz, Txapela Marx eta Bajo la triste luz de una farola kartelak dira Aratusteetako Kartel Lehiaketearen finalistak, Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak gaur goizean ezagutzera emon dauenez.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Jesus Egigurenen 'Kindly Symphony' estreinauko dau

Bizkaie! 2011-02-04 10:04   Musikea

Partitura hau, EOSek euskal konpositoreen produkzinoaren sorkuntzea eta zabalkuntzea bultzatzeko politikearen barruan eskatutako obren katalogoari batzen jako. Bonu-programa barri honi jagokozan kontzertuak zezeilaren 5ean Gasteizko Principal Antzokian, 7an eta 10ean Donostiako Kursaal Auditoriumean, 8an Iruñeko Baluarten eta 9an Bilboko Euskaldunan izango dira.

Berbertan: alkarrizketatzaile zorrotzak eta zeresan handiko alkarrizketatuak bertatik bertara berbetan

Bizkaie! 2011-02-03 17:53   jardunaldiak

Berbertan Durangoko Plateruena Kafe Antzokiaren proposamen barria da, azken aspaldian euskerazko herri-kulturgintzea sustatzeko martxan dogun ildoan kokatua. Urtero negu partean egiteko bokazinoz sortu da alkarrizketa zikloa.

Badator X. Break On Stage 2011

Bizkaie! 2011-02-03 17:18   Musikea

Break On Stage jaialdiak 10 urte bete ditu eta urteurren hori ospatzeko, Jinjo Crew munduko breakdance talderik onena ekarriko dabe Bilbora. Apirilaren 9an, Bilboko Kasilla Kirol Gunean egingo da X. Break On Stage jaialdia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Erramun Gerrikagoitia 2011-02-03 15:09

Nik \"estropezua\" egin dut irakurri dudanean hori titulua \"Gernika-Lumoko kultura-talde eta alkarteek kultura-albisteak eta agenda jakiteko webgune bat sortu dabe \". Zeren (zerren) behar izan dut irakurri berriro ulertzeko dioena. Nire ustez hobeto, eta hobeto informativoki legoke kambiatuz apur bat -botarik aurrera verbua-, honela \"Gernika-Lumoko kultura-talde eta alkarteek sortu dabe kultura-albisteak eta agenda jakiteko webgune bat\".

Erantzuna | Gernika-Lumoko kultura-talde eta alkarteek webgune bat sortu dabe kultura-albisteak eta agendako kontuak jasoteko

Kepa Muruagaz eta Jose Fernandez de la Sotagaz abiatuko da San Blas egunean Bizkaiko Foru Liburutegiko 2011ko kultura egitaraua

Bizkaie! 2011-02-03 13:39   jardunaldiak

Gogoetarako eta sormena sustatzeko gunea dan Liburutegia zabalik dago aurten be interesdun guztientzako. 'Igaz 163.621 lagun pasau ziran Foru Liburutegitik eta Irakurketa Txokoak, Letrak eta Futbola eta erakusketek izan eben erantzuna ikusirik eta erabiltzaileen euren eskabideei erantzunez, aurten be egitarauan agiri dira bestelako barrikuntza batzukaz batera'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gernika-Lumoko kultura-talde eta alkarteek webgune bat sortu dabe kultura-albisteak eta agendako kontuak jasoteko

Bizkaie! 2011-02-03 10:17

Gernika-Lumoko kultura-talde eta alkarteek www.kulturagernikan.net webgunea jarri dabe martxan. Herriko albiste-kulturalak eta agenda osoa bertan sartu eta klik batgaz herritarren esku ixteko asmoagaz sortu da webgune barria.

Pariseko Expolangues azokan izango da Azkue Fundazinoa

Bizkaie! 2011-02-02 17:48   Kulturea

Zezeilaren 2tik 5era izango da Parisen 29. Expolangues azokea arabiar hizkuntzea ohorezko konbidatua dalarik. Azoka hau hizkuntzak ikasi eta irakasteko eta kultura zein hezkuntzeagaz lotutako zenbait erakunde, zerbitzu eta produktu aurkezteko plataformea da.

U2 taldeak maiatzean argitaratuko dau disko barria

Bizkaie! 2011-02-02 17:24   Musikea

Taldeko managerrak zehaztu dau lan barriaren produktorea Danger Mouse dala, eta seguruenik ez dala Songs of Ascent deituko, zurrumurru askotan izenburu hori agertu arren.

ESKENA, Euskadiko Produkzino Eszenikoen Enpresa Alkartuak, bere jarduerearen lehen 15 urteak ospatuko ditu

Bizkaie! 2011-02-02 14:15   Kulturea

Danetara, 24 antzerki konpainia eta produktore batzen ditu Eskenak, bere zeregin nagusia ikuskizunen mundua egituratu eta agertokiko sorkuntzea garatzeko baldintzarik onenak bilatzea izanik alkartearen oinarria.

Maite Idirin abeslariak jasoko dau Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Saria

Bizkaie! 2011-02-02 11:13   sariak-autortzak

Bi erakundeek 2000. urtetik antolatzen dabe Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Saria. Beren jarduera edo produkzinoagaitik Ipar Euskal Herrian euskal kultura edo zientziaren alde lan egin daben personak goratu edo ohoratzen ditu sariak.

Igaztik artea zenbat hazi dan neurtuko dabe San Balentinetan Zeanuriko Eleizondon

Bizkaie! 2011-02-01 16:27

Pedro Lejarza, aurtengo maiordomoaren arabera, Piedadearen aurrean dagoan artea, lehenago leku berean egoan beste baten ordezkoa da; 1958 urtean landatu eben gure aurrekoek. Hurrengo urteetan, San Balentin egunean edota San Balentin eguna ospatzen zan domekan, jai giroan, bolanderak botaz, bertsoak abestuz..., artea neurtu egiten eben.

Eusko Jaurlaritzeak eta Euskararen Erakunde Publikoak euskerearen inguruko lankidetza hitzarmena izenpetu dabe

Bizkaie! 2011-02-01 10:10   Euskerea berbagai

Helburua da euskerearen transmisinoa bermatzeko neurriak hartzea eta holan, azken urteetan Iparraldean euskereak izan dauen norabidea aldatzea. Era berean, euskerearen presentzia garatu nahi da bizitza sozial publiko zein pribatuaren alor guztietan. Hori guztia, hizkuntzearen kalidadea zainduz. Azken nahia da, euskerearen aldeko jarrerea bultzatzea eta gizartearen atxikimendua azkartzea

Arriaga Antzokiak SMS bidezko dobako informazino-zerbitzua abiatu dau

Bizkaie! 2011-01-31 16:20

Zerbitzuan izena emoteko, www.teatroarriaga.com webgunera joan eta norberaren eskuko telefonoaren zenbakia sms atalean sartu, besterik ez da egin behar.

Bizkaiko 43 udalerrik parte hartu dabe 2011-2012ko aurrematrikulazino kanpainan

Bizkaie! 2011-01-31 14:25   Euskerea berbagai

Umeak eskolan lehen aldiz matrikuletan dituen gurasoei D ereduari buruzko informazinoa emotea eta eredu hori aukeratzeko arrazoiak azpimarratzea dira kanpainearen helburu nagusiak.

Todorovicen 'Sasa' eta Haymannen 'I Shot My Love' filmak nagusi aurtengo Zinegoak Jaialdian

Bizkaie! 2011-01-31 11:32   Barriak

Publikoak honako lanak saritu ditu: Elige Siempre Cara, Alfonso Cortes eta Juanjo Lopez (España, 2010). Lan horrek Fikzinozko edo Dokumental Laburmetrai Onenaren saria irabazi dau. Horrezaz gan, Bilboko Udalak emon dauen Lesbianismo eta Genero saria Difficult Love (Peter Goldsmid & Zanele Muholi) lanak jaso dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)