'Hizkuntza-ekologia eta lurralde euskaldunak' UEMAren ibilbidea eta erronkak jorratzeko topaketea

Bizkaie! 2011-04-13 12:49   Euskerea berbagai

Udalerri Euskaldunen Mankomunidadearen ibilbidea eta hizkuntza ekologia lotuko dituan topaketea antolatu dau UEMAk. Topaketea Azpeitiko Sanagustin aretoan egingo da apirilaren 14an, goizez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Emakunde Saria jasoko dau Teresa del Valle Murga katedradunak

Bizkaie! 2011-04-13 11:34

Emakundek azken urtean egindako lana eta aurrera begirako erronkak errepasauko ditu gaur, hilak 13, arratsaldeko 19:00etatik aurrera AlhondigaBilbao zentroan ospatuko dan Emakunde Gaua ekitaldian.

Euskadi Literatura Sarien deialdia egin dau Eusko Jaurlaritzak

Bizkaie! 2011-04-13 11:19   sariak-autortzak

Euskadi Literatura Sariak arautu eta deialdia egiten dauen agindua onartu dau Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak. Modalidade bakotxean sariak 18.000 euro gordinekoak izango dira. Saritutako idazleek lehiaketarako berariaz Jose Ibarrola Bellidok egindako Liburu Nabigatzaile izeneko eskulturea jasoko dabe.

Bertsolari Gazteen XIX. BBK Sariketearen finala Bilbon jokatuko da

Bizkaie! 2011-04-12 17:41   Bertsolaritzea

Bertsolari Gazteen XIX. BBK Sariketeari finala baino ez jako geratzen eta gaur, eguena, hilak 14, arratsaldeko 19:00etan jokatuko da, Bilboko Kafe Antzokian, Lea Artibai eta Ipar Uribe taldeen artean. Sarrerea dobakoa izango da.

Liburuaren Eguna gaur, hilak 15, Bilbon

Bizkaie! 2011-04-12 17:23   Kulturea

Astebete lehenago zabaldu ditu ateak Liburuaren Eguneko azokeak Bilbon. Berastegi kalean 30 stand edo salmahai egongo dira gaur edegita, gaueko bederatziak arte. Liburuak % 10eko beherepenagaz erosi ahal izango dira. Liburuaren Nazinoarteko Eguna apirilaren 23an ospatzen da, baina aurten Aste Santu barruan danez, azokea aurreratzea erabagi eban Bizkaiko Liburu Saltzaileen Elkarteak.

Isaac Fernándezen 'galego-éuscaro euskara-galiziera' hiztegia argitaratu dabe

Bizkaie! 2011-04-12 15:57   Euskerea berbagai

Isaac Fernándezek, Irlandako Corck-eko Unibertsitateko irakurleak Galego-éuscaro euskara-galiziera hiztegia kaleratu dau; era horretako lehenengo argitalpena da eta bi hizkuntzetako 5.000 berba baino gehiago batu ditu.

Queens Of Stone Age talde kaliforniarrak Azkena Rock jaialdian joko dau

Bizkaie! 2011-04-12 15:01   Musikea

Azkena Rock jaialdiako arduradunek jakinarazo dabenez, Queens Of Stone Age taldeak Mendizabalan joko dau bagilaren 24an. Ganera, Kaliforniako (AEB) taldea ikusteko aukera bakarra izango da gure inguruan. Beste banda batzuen emonaldiak be baieztatu ditu Last Tour International kontzertu sustatzaileak: Danzig, The Knockouts eta Rival Sons.

Bagilera arte atzeratu dabe XXVIII. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketearen epaia partaide kopurua asko hazi dalako

Bizkaie! 2011-04-12 13:43   Kulturea

Edizino honetan 67 ipuin jaso dira euskeraz eta 1.247 gaztelaniaz; igaz, barriz, euskerazko 55 eta gaztelaniazko 517 jaso ziran. Kontuak kontu, antolatzaileen aurreikuspenak txiki geratu dira, lehiaketearen historia osoko partaidetzearen marka guztiak gainditu baitira.

Elorrioko auzuneak ezagutzeko ibilaldi gidatuak antolatu ditue

Bizkaie! 2011-04-12 13:29   kulturbiz

Elorrioko Udalak herriko auzuneen ondarea ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu apirilaren 23an, 24an, 30ean eta maiatzaren 1ean, 7an, 8an. Bisitetan parte hartzeko beharrezkoa da erreserba egitea.

Hainbat ekitaldigaz ospatuko da Gazte Informazinoaren Europako Eguna Bizkaian

Bizkaie! 2011-04-12 11:32   kulturbiz

Apirilaren 17a, domekea, Gazte Informazinoaren Europako Eguna da; hori dala eta, Euskal Herriko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta EHUko Ikasleen Kontseiluak egitarau berezia atondu dabe gazteen artean gazteentzako eurentzako informazino-zerbitzuak sustatzeko.

Félix Beristainen horma-irudi bat barriro ipini dabe Likona Torretxearen inguruko plazan

Bizkaie! 2011-04-12 10:57   kulturbiz

Margolari lanakaitik ezaguna, Beristain Ondarroan jaio zan 1937ko garagarrilaren 16an. Bere lan oparoan olio-pinturaz egindako horma-irudiak dira ezagun, berak egindako porlanezko erliebeetan margoztutakoak.

Axun 2011-04-11 23:34

Ze ondo! Pozgarrixa benetan! Zorioneko gaude guztiok, baina zorion beroenak gure bi emakume idazle puxka honeiri! Aupa zuek! Bejoindeizuela!

Erantzuna | Miren Agur Meabek eta Arantxa Urretabizkaiak irabazi ditue Espainiako Kritikaren Sariak

Blas de Otero-Bilboko Hiria Poesia Sariaren hirugarren edizinoa antolatu dabe

Bizkaie! 2011-04-11 18:32   Kulturea

Blas de Otero-Bilboko Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren hirugarren edizinoa antolatu dabe Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Blas de Otero Fundazioak. Lehiaketak 6.600 euroko sari bi ditu; bata euskerazko lan onenarentzat, eta bestea, gaztelaniazkoarentzat.

'Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection' erakusketea aurkeztu dabe Guggenheim Museoan

Bizkaie! 2011-04-11 15:56   Kulturea

Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection erakusketa aurkeztu dabe goizean Bilboko Guggenhmeim Museoa. D.Daskalopoulos Collection arte garaikideko munduko bilduma pribadurik garrantzitsuenetako da. Hainbat muetako 30 artista ingururen 60 bat lan egongo dira ikusgai Bilbon irailaren 11ra arte.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

4.000 lagunetik gora batu dira egunotan Gutun Zuria Letren Jaialdian

Bizkaie! 2011-04-11 15:19   jardunaldiak

Bilboko Alondigeak antolatutako Gutun Zuria IV. Letren Nazinoarteko Jaialdia atzo amaitu zan, eta arduradunek jakinarazo dabenez, arrakasta handiz ganera.

Nanozientzia eta nanoteknologia berbagai dira egunotan BECen

Bizkaie! 2011-04-11 14:10   jardunaldiak

CIC nanoGUNE erakundeak ImagineNano topaketea antolatu dau apirilaren 11tik 14ra bitartean BECen. Egunotan nanozientzia eta nanoteknologiari buruzko mintegi eta berbaldiak egingo ditue Barakaldon. Nazinoarteko aditu ugari batuko dira asteon.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Alex Sardui

Bizkaie! 2011-04-11 12:42

Alex Sardui: Bizkaie!-ren laguna

Miren Agur Meabek eta Arantxa Urretabizkaiak irabazi ditue Espainiako Kritikaren Sariak

Bizkaie! 2011-04-11 11:57   sariak-autortzak

Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan (Susa) eta Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak (Erein) liburuek irabazi ditue Espainiako Kritikaren Sariak; lehenengoak euskerazko poesiaeren arloan, eta bigarrenak, narratibarenean. Espainiako Literatur Kritikarien Alkarteak emoten ditu sariak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

BFAk eta Azkue Fundazinoak 'BandaBeat' sortu dabe, musikan be euskerazko eduki digitalak sustatzeko

Bizkaie! 2011-04-11 11:29

Banda Beat (www.bandabeat.com) sare sozial barria da, besteak ez bezelakoa, eta euskera eta kultura-edukiak modu barritzailean sustatzeko asmoz sortu da, betibe musikea ardatz hartuta.

Julio Sotok irabazi dau bigarren aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2011-04-11 11:07   Bertsolaritzea

Julio Sotok irabazi eban Nafarroako Bertsolari Txapelketea zapatuan Iruñean egindako finalean. Saio ederra egin eben zortzi bertsolariek Labriten, 1.300 zaleturen aurrean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)