EAEko zinema-aretoek 300.000 euroko laguntzak jaso zituen igaz

Bizkaie! 2011-03-17 14:54   Barriak

Joan dan urtean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 297.044 euro emon eutsezan zinema-aretoei Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak alokatzeko. 2010eko balantzea eta 2011ko planaren aurrerapena eskaini ditu gaur goizean Mikel Toralek, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak.

'Euskararen auzia: Darwin ala Babel' Hermes aldizkariaren zenbaki barria

Bizkaie! 2011-03-17 14:48

Gure asmoa zen, euskararen munduak/ek edota mundutik/etatik egindako euskararen gaineko gogoetak gaztelaniadunen unibertsora ere iristea. Horrexegatik egin dugu. Badakigu irtenbidea ez dela itzulpenean oinarritutako elebitasuna; agian, mezu espezifikoak –eta ez itzulpenak– beharko dira hizkuntza-unibertso bakoitzarentzat; seguruenez, etorkizuna elebitasun asimetrikoaren baldintzetan idatziko da.

Xabier Lete omenduko dabe Bilbon Nazinoarteko Poesiaren Egunean

Bizkaie! 2011-03-17 14:26   jardunaldiak

Astelehenean, hilaren 21ean, Xabier Lete (1944-2010) poeteari omenaldia egingo deutse Bilbon, Xabier Lete, Ahots bizian izenburuko poesia eta musika errezitaldiaren bitartez. Ekitaldia Bidebarrieta Kulturgunean izango da, 19:30etik aurrera.

Bertsoa.com, bertsolaritzearen eremuko zabalkunde eta komunikazino proiektu bateratua abian

Bizkaie! 2011-03-17 13:43   Bertsolaritzea

Bertsoa.com-ek bertsolaritzearen zabalkunde egitea dau helburu, sorkuntzearen zein informazinoaren alorrean, zuzenean zein diferiduan.

600 lagunetik gora batuko dira astegoienean V. Gipuzkoa Encounter jaialdian

Bizkaie! 2011-03-17 13:15

Informatikearen eta bideojokoen inguruan makina bat zale alkartuko dira barikutik aurrera, hilak 18, V. Gipuzkoa Encounter jaialdian. Tolosako Usabal kiroldegian 600 lagunetik gora batuko dira euren esperientziak alkarbanatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskadiko Biodibersidade Zentroak hainbat ekintza antolatu ditu Uraren Nazinoarteko Egunaren inguruan

Bizkaie! 2011-03-17 11:21

Martiaren 22ko Uraren Nazinoarteko Egunagaz bat eginik antolatutako jardueretarako leku mugatuak dagoz eta ezinbestekoa izango da aurretik izena emotea 946870402 telefonora deituz. Informazino gehiago behar izan ezkero, ondoko helbidera jo: www.torremadariaga.org.

Kenny Larkin da martiko Art After Dark egitarauko protagonista

Bizkaie! 2011-03-17 10:07   Musikea

Kenny Larkin Detroit (AEB) uriko produktore eta DJak emonaldia eskainiko dau barikuan, hilaren 18an, Guggenheim Bilbao Museoaren Art After Dark egitarauaren barruan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Picassoren 70 grabadu ikusgai Bilboko BBK Aretoan

Bizkaie! 2011-03-16 16:54   Kulturea

BBK Fundazinoak Pablo Picassoren hainbat irudi eta grabadu batu ditu Bilboko BBK Aretoan (Kale Nagusia 19-21). Picasso grabatzaile erakusketea apirilaren 30era arte egongo da edegita. Danetara, artista espainiarraren 70 lan dagoz ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bilboko Udalak Aitor Zuberogoitiaren 'Surf' aurkeztu dau, euskerazko XI. Miguel de Unamuno Saiakera saria irabazi dauen lana

Bizkaie! 2011-03-16 14:15   Kulturea

Miguel de Unamuno Saiakera Saria 1999an antolatu eban Bilboko Udalak, Bilboko filosofoaren eta idazlearen omenez. Mundu osoko egileak aurkez daitekez, eta euskerazko edo gaztelaniazko lan argitaratu bakoak aurkeztu behar ditue.

Kaixo.com-ek euskal 60 herrietako Interneteko atariak sortu ditu

Bizkaie! 2011-03-16 12:59

Kaixo!-k erabiltzaileei euren herria, enpresea edo alkartea eta bertan egiten diran ekintzak ezagutarazoteko aukerea emoten dau. Horretarako, argitaratze sistema baten bidez erabiltzaileak protagonista izan daitekez eta euren herria administrau leikie. Horrezaz gan, Facebook edo Twitter lako sare sozialakaz integrauta dago.

Bilboko Udaleko telefonozko aldi bereko itzulpen zerbitzuak 5.000 minutu kudeatu ditu hizkuntza-bitartekaritzan

Bizkaie! 2011-03-16 11:20   Euskerea berbagai

Aldi bereko dobako itzulpen zerbitzu hau telefono-terminal baten bidez egiten da. 2007ko amaieran abian ipini zan Bilboko Udalaren barruti-zentro guztietan, hasieran 32 hizkuntza erabiliz, eta gaur egun 50 baino gehiago.

Bertsozale Elkarteak bertso-udalekuetan izena emoteko epea zabaldu dau

Bizkaie! 2011-03-16 10:26   Bertsolaritzea

Aurten be Bertsozale Elkarteak uda parterako gaztetxuek bertsolaritzeaz eta aisialdiaz gozetako bertso-udalekuak antolatu ditu. Izena emoteko epea zabaldu barri da, eta azkenengo eguna maiatzaren 5a izango da.

Leire Salaberria andoaindarrak irabazi dau 2010eko Etxepare Saria

Bizkaie! 2011-03-15 16:45   Kulturea

Leire Salaberria ilustratzaile andoaindarraren Euria ari duenean albumak irabazi dau 2010eko Etxepare lehiaketea. Salaberriak 6.000 euroko saria jasoko dau eta udagoienean Pamiela argitaletxeak bere liburua kaleratuko dau.

www.aritu.eu, euskeraz egin nahi dauenarentzako webgunea

Bizkaie! 2011-03-15 14:20

Artez Euskara Zerbitzuak garatu dauen webgunean hainbat esparrutan eta egoeratan euskerea sarriago erabilteko tresna lagungarri batzuk topauko ditu erabiltzaileak.

BilbaoEszenak barriro ekingo deutso Show Gela egitarauari

Bizkaie! 2011-03-15 12:27   jardunaldiak

Bilbaoeszenak, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak, barriro be ekin deutso Show Gela egitarauari. Hitzorduak eguenetan izango dira, BilbaoEszenan bertan, 20:00etatik 23:00etara bitartean. Ekimenaren helburua ikus-entzuleak hainbat arte alorretako sormen prozesuetara hurreratzea da.

Korrika Bartzelonan

Bizkaie! 2011-03-15 10:48   Euskerea berbagai

Hilaren 16an helduko da Korrika 2011 Bartzelonara, hamaika ekitaldi kulturalegaz batera. Egitarau ederra antolatu dau Bartzelonako Euskal Etxeak: kontzertuak, berbaldiak, jaiak eta abar.

EKA-k Prezioen Behatokia eta Kontsumitzaileen Kontsulta-Kontseilua eratzea eskatzen dau

Bizkaie! 2011-03-15 10:23

Gaur, martiak 15, Kontsumitzailearen Eskubideen Nazinoarteko Eguna ospatuko da. EKA-OCUV, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak eskubide horreek zeintzuk diran gogorarazo deusku.

Punto y Raya jaialdiko lanik onenak ikusgai gaur Guggenheim Bilbao Museoan

Bizkaie! 2011-03-15 10:05   Barriak

2009ko Punto y Raya jaialdian irabazle eta finalista izan ziran hamasei ikus-entzunezkoak eskainiko ditue gaur Bilboko Guggenheim Museoan. Emonaldia Museoko Zero Espazioan izango da, 18:45ean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Etxepare Institutuak bere espiritua eta filosofia erakutsiko ditu Bilbon, 'At!' ikuskizunaren bitartez

Bizkaie! 2011-03-14 16:45   Euskerea berbagai

Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga and.ak esan dau bihar Arriagan protagonismoa sortzaileek izango dabela, Etxepare Euskal Institutua Euskal Herrian egiten dan lana munduari erakusteko bitartekoa baita. Era berean, kulturearen inguruan eta guztiona dan helburu baten inguruan ahots desbardinak alkartzeko ahalegina azpimarratu dau.