SPRIk bulego bat zabaldu dau Beijinen

Bizkaie! 2011-04-26 14:35   Euskaldunak munduan

Momentu honetan, automozino, energia, makina-erreminta zein bestelako sektoretako 120tik gora euskal enpresak ezarpen iraunkorrak ditue Txinan.

Asteon 'No tengas miedo' pelikula barria estreinauko dau Montxo Armendarizek

Bizkaie! 2011-04-26 13:01   Barriak

Montxo Armendariz zinema zuzendariak No tengas miedo pelikulea estreinauko dau barikuan, hilaren 29an. Adinbakoek sufriduten dituen sexu-gehiegikerien ingurukoa da zinegile nafarraren film barria. Michelle Jenner, Belén Rueda eta Lluís Homar aktoreak dira protagonista nagusiak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Egun batzuk besterik ez Bilboko Aste Nagusiko Bertoko Taldeen Pop-Rock Erakustaldian izena emoteko

Bizkaie! 2011-04-26 12:09   Musikea

2011ko Aste Nagusirako antolaketa lanak abian dagoz eta horregaz batera baita Aste Nagusiko Bertoko Taldeen Pop-Rock Erakustaldia be. Erakustaldian parte hartu gura izan ezkero, izena emoteko epea apirilaren 28an amaituko da.

Aitzol Aramaio zinema zuzendari ondarrutarra hil da

Bizkaie! 2011-04-26 11:24   Barriak

Aitzol Aramaio (1971, Ondarroa) zinema zuzendaria hilda topau eben zapatuan bere etxean. Antza danez, lo egoala bihotzekoak jota hil zan. 2003an Terminal film laburrari esker sari ugari irabazi zituan. Luzemetraia bakarra egin eban, Unai Elorriagaren SPrako tranbia nobelan oinarritutako Txokolalate apur bat.

Mikel Urdangarinen zuzeneko diskoaren masterizazinoa amaitzen dabil Mikel F. Krutzaga

Bizkaie! 2011-04-20 16:44   Musikea

Mikel F. Krutzaga produktore eta soinu-teknikaria Mikel Urdangarin musikariaren zuzeneko disko barriaren nahasketak amaitzen dabil Musikart estudioetan.

Ikasle nerabeek telebista edo Internet behar bezela erabilten ikasi behar dabela dino EHUko katedra batek

Bizkaie! 2011-04-20 15:53

Hauxe da gure hipotesia: landu daiguzan telebistak transmitiduten dituan edukiak, deskodetu daiguzan. Zer ari da gertatzen hor? Normala al da sexu-harremanak izatea irakasleen eta ikasleen artean? Normala al da gazteek darabilten hizkerea? Zergaitik dago ondo? Zergaitik txarto?

Zortzi proiektu aukeratu dira Jet Lag Ideiak 11 lehiaketan

Bizkaie! 2011-04-20 12:59   jardunaldiak

Ideia irabazleak hurrengoak dira: 100% fragmentados, Mercedes Alvarezena; Retromáquina, Mariangela Arteserena; Kalemonsters, Raul Lopezena; Miradas urbanas, Maitane Galarragarena; Oasis floracústicos, Jonathan Garciarena; Txalabilbote, Laura Silesena; Bilbao photowalk (Bilbao PW), Jon Egurrolarena; eta Urban knitting Bilbao, Ana Gonzalezena.

Kimuak 2011 programarako deialdia egin barri dabe

Bizkaie! 2011-04-19 18:44   Barriak

Kimuak 2011 azken urtean film laburren bat egin daben euskal zinemagileei zuzendutako programarako deialdia argitaratu barri dabe Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak. Epea garagarrilaren 8an amaituko da.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Sarako Idazleen XXVIII. Biltzarra Pazko Astelehenean egingo da Saran

Bizkaie! 2011-04-19 18:15   kulturbiz

Sarako Idazleen 28. Biltzarraren harian, Joxe Migel Barandiaranek Sararen gainean egin eban liburua euskerara eta frantsesera itzulia izan da eta liburua Biltzarrean eskuratu ahal izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XVII. edizinoaren zehetasunak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2011-04-19 15:57   Barriak

Maiatzaren 2tik 8ra bitartean egingo da FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XVII. edizinoa, eta sekzino ofizialean Australiako, Hego Koreako, Txinako, Frantziako eta Alemaniako sei luzemetraia izango dira lehian.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Euskadiko Kutxak Larramendiren Hiztegi Hirukoitzaren ale bat laga deutso Euskaltzaindiari

Bizkaie! 2011-04-19 15:34   Euskerea berbagai

Euskadiko Kutxak 10 urterako itxi deutso Euskaltzaindiari Hiztegi Hirukoitza. Bi liburu dira, eta 800 orritik gora, eta hemendik aurrera, beraz, ikertzaileen esku egongo da lan hau. Konsultak errazago egin ahal izateko, Kutxak 200 faksimil egin ditu, horreetako batzuk, jatorrizko obreagaz batera.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Korrika 17: kohesinoaren Korrika

Bizkaie! 2011-04-19 14:42   Euskerea berbagai

Kohesinoaren Korrika izan da aurtengoa, pentsaera, jatorri eta ideologia ezbardinak bat egin dabe, euskereak batu egiten gaituelako adierazo dau Brouard and.ak. Ganera, kohesinoaren harian, galderea luzatu deutse herri honetako eragileei: zergaitik ez beste arlo askotan?

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Leioako XI. Pop Rock Lehiaketeak baditu finalistak

Bizkaie! 2011-04-19 12:00   Musikea

Danetara, 119 talde aurkeztu dira eta horreetatik ondokoak izan dira aukeratutakoak: QUAOAR (Leioa), AVERNO (Leioa) eta ERO (Galdakao) Metal Sailean.

Pop Rock Sailean, barriz, BACKFLIP (Iruñea), LOVE DIVISION (Madril) eta LAST FAIR DEAL (Leioa) Pop Rock Sailean.

Brandford Marsalis, Chucho Valdes eta Dave Holland protagonista Getxoko 35. Jazzaldian

Bizkaie! 2011-04-19 11:40   Musikea

Garagarrilaren 1etik 5era jaialdi bizkaitarrak hasiko dau Euskal Herriko jazz denporaldia artista handien eskutik, eta holan, aurten Branford Marsalis saxofoi-jotzailea eta Chucho Valdes pianistea eta The Afro Cuban Meessengers taldea izango dira aurtengo izar nagusiak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko Artelan Berreginen Museoak ordutegia zabalduko dau Aste Santuan

Bizkaie! 2011-04-18 18:25   Kulturea

Bilboko Artelan Berreginen Museoa zabalik egongo da Aste Santuko jaiegun guztietan, astelehenean bere bai, egun horretan normalean museoa zarratuta egoten dan arren.

Trenbidearen Euskal Museoak lurrunezko 20 trenen zirkulazinoa eskainiko dau Aste Santuan

Bizkaie! 2011-04-18 18:19

Azpeitian (Gipuzkoa) dagoan museoaren instalazinoen eta Lasao arteko zirkulazino horreekaz, noranzko bietan, Lurrunezko Trenen 2011ko denporaldia hasiko da.

Gernikako Bakearen Museoak hainbat jarduera eskainiko ditu Aste Santuan

Bizkaie! 2011-04-18 17:52   kulturbiz

Gernika-Lumoko Bakearen Museoak ez dau aterik itxiko Aste Santuko eta Pazko Asteko oporretan, eta ganera, ekintza ugari atondu ditue bertan. Sarrerea dobakoa izango da apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketearen 74. urteurrena dala eta.

Ken Zazpi taldeak Irlandan eta Ingalaterran bira txikia egingo dau datozen egunotan

Bizkaie! 2011-04-18 17:48   Musikea

Ken Zazpi talde bizkaitarrak hilaren 19an ekingo deutso Irlandan eta Ingalaterran egingo dauen lehenengo bireari. Danetara, hiru kontzertu izango dira Irlandan, eta beste bat Londresen, Producciones Serrano konpainiak adierazo dauenez.

Topaguneak 'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' ekimena abiatuko dau zapatuan

Bizkaie! 2011-04-18 15:53   kulturbiz

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren bosgarren edizinoa aurkeztu dau Donostian. Irakurketea sustatzea dau helburu eta Hego Euskal Herriko 12 herritan egingo da. Liburuaren Nazinoarteko Egunean, apirilaren 23an, abiatuko da ekimena.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kaleszenaren eskutik, 12 konpainia eta taldek animauko dasbe Bilboko Aste Santua

Bizkaie! 2011-04-18 15:52   jardunaldiak

Kaleszenako ikuskizun azpimarragarriena Deabru Beltzak euskal konpainiaren azken muntaia izango da The Wolves izenekoa. Maiatzean Ingalaterran estreinauko dabe Norwicheko Kale Antzerki Jaialdian. Proiektuan Bilboko Udalak be hartu dau parte, eta Hamelingo Flautistearen alegian oinarritzen da.

»» Ikusi argazki guztiak (8)