Iratxe Jaiok 'Ultimas palabras' ikus-entzunezkoa estreinauko dau Buenos Airesen

Bizkaie! 2013-07-19 15:07   Euskaldunak munduan

Iratxe Jaio artista markinarrak eta Klaas Van Gorkum holandarrak Ultimas palabras izenburuko ikus-entzunezko lana estreinauko dabe Argentinan, Buenos Airesen zapatu honetan, garagarrilaren 20an.

Iratxe Jaio artista markinarrak eta Klaas Van Gorkum holandarrak Ultimas palabras izenburuko ikus-entzunezko lana estreinauko dabe Argentinan, Buenos Airesen zapatu honetan, garagarrilaren 20an, Abuelas Plaza de Mayo auditoriumean, arratsaldeko 19:00etan.

Bi artistak 2011tik dabilz alkarregaz beharrean eta Mondriaan Fund Bekea eskuratu eben Buenos Airesko LiPac Kultur Zentroa Ricardo Rojas gunean ikerketa egitasmo bat gauzatu ahal izateko, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.

Egitasmo horren emoitzea Ultimas palabras ikus-entzunezkoa izan da: oratoriaren artearen eta Hannah Arendtek nabarmendu eban gaiztakeriaren hutsalkeriaren arteko hartu-emonak aztertzen dituan lana.

Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuendaria Buenos Airesen izan da oraintsu eta, besteak beste, Iratxe Jaioren egitasmoa ezagutzeko aukerea izan dau, Sara Pagola Euskadik Argentinan dauen ordezkariagaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu