'iBilbao' aplikazinoak uriari buruzko informazinoa eskura izateko aukerea eskaintzen dau
2010-12-02 14:44Bilboko Udalak 'iBilbao' dalako aplikazioaren edukiak barriztau ditu, barrikuntzeak eta teknologia barriek herritarrei emondako informazino eskaintza zabalean 'ikuspegi barria' edegiten dabela kontuan hartuta. Doban, iPhone 3GS edo G4 smarthphone telefonoa edo Android V1.6 sistema eragilea daroan eskuko telefonoa deukien guztiek 'iBilbao' aplikazinoa deskargau ahal izango dabe.
Sabino Arana Fundazinoak lau lan barri aurkeztuko ditu Durangoko Azokan
2010-12-02 14:24 kulturbizGontzal Mendibil musikariak eta Iñaki Goiogana historialariak Sabino Arana Fundazinoak paratutako azken argitalpena aurkeztuko dabe, hau da, Agirre lehendakariaren zin egitearen eta lehenengo Eusko Jaurlaritzearen eraketearen antzezpena jasoten duten liburua eta DVDa.
Orhipean parke tematikoa Bilboko Erripa Kaian egingo da abenduaren 3tik 8ra
2010-12-02 11:58 Euskerea berbagaiEuskerearen Nazinoarteko Egunaren harian, feria honen helburua da euskerea eta euskal kulturea eta nortasuna bultzatzea, modu ludikoan eta persona guztientzat. Parkeak artisautzearen eta nekazaritzako elikagaien merkatu baten egiturea izango dau.
Chillida-Leku zarratuko dabe
2010-12-02 11:13 kulturbizChillida-Leku museoko iturriek Enplegu Erregulazino Espedientea eta museoaren ateak 2011ko urtarrilaren 1ean zarratuko dituela iragarri dabe. Halanda be, Chillida-Leku museoan behar-beharrezkoak ikusten dituen baldintzak beteten dituan akordio batera ailegetako lanean jarraituko ei dabe, Eduardo Chillida eta Pilar Belzunce museoaren sortzaileek iragarri dabenez, 'definitidutako baldintzakaz, jarraikortasuna lortzeko'.
UPV/EHUk Mikel Laboari omenaldia lehiaketearen lehen edizinoko sariak banatu ditu
2010-12-02 10:11 sariak-autortzakLehen edizino honetan, 76 lan aurkeztu dira hiru modalidadetan banatuta: 48 irudia modalidadean (34 arte plastikoetan eta 14 ikus-entzunezkoetan), 18 musikan eta 10 idazketan.
Euskerazko blogen II. Bilblogari Lehiaketeak baditu irabazleak
2010-12-02 09:19• Blog pertsonalik onena: Sentitu, pentsatu, ekin! Ane Elorduirena: http://aneelordi.blogspot.com/
• Blog kolektiborik onena: Tendentziak Maria eta Ixone Landetarena: http://ixonemerimoda.blogspot.com/
• Blog tematikorik onena: Zientziaz Adrian Hugo Llorenterena:
http://zientziaz.wordpress.com/
• Blogik originalena: Bizitza 'solo' da Iban Calzado-rena:
http://oinetako.wordpress.com
Eskuragarri dago honezkero 'Txinaurriak, Mikel Laboari Ikasitako Kantuak' diskoa
2010-12-01 16:36 MusikeaTxinaurriak, Mikel Laboari ikasitako kantuak disko bikotxa da eta bertan 19 euskal talde eta musikari batu dira Mikel Laboaren kantutegitik aukeratutako kantu bana egiteko.
Mintzola Fundazinoaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2010-12-01 16:22 Euskerea berbagaiHitzarmen horrek Mintzola Fundazinoaren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlanean sakontzea dau helburu, batez be, euskerea, euskal kulturea eta, oro har, ahozko-ondarearen egoerea ikertu, irakatsi eta zabaltzeko.
11.000 lagunek parte hartu dabe 52. Zinebiko atal ofizialeko eta ziklo paraleloetako emonaldietan
2010-12-01 13:37 BarriakIkus-entzule gehien izan eban hitzorduetako bat euskal zinearen topaketea izan zan, FAS Zine Klubak antolatua. Bertan 80 Egunean film luzea aurkeztu zan, eta filmaren zuzendariek, Jon Garañok eta José Mª Goenagak hartu eben parte. Oso partaidetza altua izan zan, baita urtean zehar Zine Eskolek egindako lanari eskainitako egunean eta ZinebiExpress-en, 48 ordutan errodautako laburmetraien lehiaketan be.
Barrikoteak eta gaztainak emongo ditu Sagardoetxea Museoak uzta barriaren etorrerea ospatzeko
2010-12-01 11:37 Jan edanakAbenduko zubian zehar, Sagardoetxea Museoa egunero egongo da zabalik, 11:00etatik 13:30ak arte goizez, eta 15:30etatik 19:00ak arte arratsaldez.
Idiazabal gaztaia munduko onenen artean barriro be
2010-11-30 17:30 Jan edanakIdiazabal Gaztaiak nazinoartean dauen arrakasta ikaragarriaren lekuko dira World Cheese Awards sari entzutetsuetan irabazitako 2 super urrezko domina, urrezko 12, zilarrezko 8 eta brontzezko 19.
'Zuzenean bizitzeko gogoa', Gatibu indartsuenaren argazkia CD-DVD formatoan
2010-11-30 14:41 MusikeaGatibu taldearen bolada onenean, 2009an Durangon, Donostian, Gernikan eta Bilbon zuzenekoetan grabautako kantuak gehi hiru kantu barri batu ditue lan barri honetara, gernikarren laugarren diskora.
'Arratia inguruko Hiztegia' Arratiako euskerearen altxorra plazaratu dabe Angel Larreak eta Juan Rekaldek
2010-11-30 14:20 Euskerea berbagaiLan honegaz egileek nahi izan dabena da: arratierearen oparotasuna jaso eta, bide batez, euskera batuaren eraginez galtzear dagozan berbak promozionau, hor dagoan altxorra, biziteko modua jaso eta zabaldu. Arratierazko testu bat hartzen dauen edozeinek izan leikezan dudak argitzeko balio dauen tresna be bada hiztegia da, ahozko testua zein idatzizkoa denean.
'Denbora Vs Kantuak ' diskoa argitaratu dau Keu Agirretxeak
2010-11-30 13:20 MusikeaKeu letra larriz idatzitako gitarra-jotzailea da, baina horrezaz ganera, pop-aren melodia borobilak honezkero berezkoak ditu eta ahotsagaz lanketa sakona egin dau. Ez da harritzekoa, beraz, kanta txiki-handi ederrak sortu izana.
Laura Lapeyrak jasoko dau Getxoko I. Euskera Saria, euskerearen erabilerea sustatzearen aldeko lanagaitik
2010-11-30 10:55 Euskerea berbagaiLaura Lapeyra Lasak jasoko dau Getxoko Udalak lehenengo aldiz emongo dauen Euskera Saria, euskerearen erabilerearen alde azken urteotan Juan Bautista Zabala herri ikastetxeko Gurasoen Alkartetik egindako lanari esker ona adierazoteko.
'Arima baino ederragoa' ikuskizuna eskainiko dabe Garik eta Kirmen Uribek Euskerearen Egunean
2010-11-30 10:54 Euskerea berbagaiEuskerearen Nazinoarteko Egunaren harian, abenduaren 3an Gari kantariak ahotsez eta erritmoz jantziko ditu Bilboko BBK Aretoan Kirmen Uribe idazleak sortutako zenbait idatzigaz. Ganera, poeta ondarrutarrak berak testu batzuk irakurriko ditu, Gariren gitarreak lagunduta. Emonaldiak Arima baino ederragoa izenburua dauka.
Patxo Telleriaren ‘Dibertimenduak’ trilogia eta Oier Guillanen 'Herio heroi' eta 'Arra. Arraroa’ argitaratu ditue
2010-11-30 10:08 KultureaLiburu bi horreek, Artezblai Testu Bildumea osotzen daben beste hogei bat titulugaz batera Durangoko Liburu eta Disko Azokan aurkeztuko dira Euskal Herriko Antzerki Zaleen Alkarteak izango dauen standean.
XXII. BIlbao Hiria Lehiaketeak baditu irabazleak
2010-11-29 16:37 MusikeaPop-Rock modalidadeko lehenengo saria Bilboko The Riff Truckers taldeak irabazi dau; Metalekoa Gipuzkoako Gamora taldeak irabazi dau; eta Beste Joera Batzuen kategoriako lehen saria Holandako Okkernoot taldearentzat izan da.
Getxoko IX. Komiki eta Manga Azokeak 20.000 bisitari erakarri ditu
2010-11-29 14:35 KultureaPasa dan barikutik, komikizaleek bederatzigarren arteaz gozetako aukerea izan dabe jarduera ugaritan eta 80 salmenta-postuetan Areetako Geltokia plazako karpan, antolatzaileek adierazo dabenez. Urtero legez, ospe handiko egileak egon dira berbaldietan eta aurkezpenetan eta hain arrakastatsuak diran sinatze ekitaldietan.
Aurtengo Zinebi sari nagusiak bi irabazle izan ditu
2010-11-29 13:56 BarriakSari nagusia pelikula biren artean banatzea erabagi dau aurten Zinebiko epaimahaiak: garaikurra Banu Akseki belgikarraren Thermes fikzino-lanari eta Jurgis Krasons letoniarraren Norit Krupi animazino-lanari emon deutse, ex aequo.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...