Iruñea-Bilbo I. Zeharkaldia egingo dabe irailaren 21ean
2013-09-09 15:50Nafarroa Kirol Elkarteak eta Club Deportivo Bilbaok Iruñea-Bilbo I. Zeharkaldia atondu dabe. Irailaren 21ean egingo dabe ibilbidea, goizeko zazpiretan hasita. 168 kilometro eta 6.000 metro positiboko desnibela dauka zeharkaldiak.

Nafarroa Kirol Elkarteak eta Club Deportivo Bilbaok Iruñea-Bilbo I. Zeharkaldia atondu dabe. Irailaren 21ean egingo dabe ibilbidea, goizeko zazpiretan hasita. 168 kilometro eta 6.000 metro positiboko desnibela dauka zeharkaldiak.
Iruñetik Bilbora basobidez heltzeko 24-30 ordu izango ditue parte-hartzaileek. Laguntza taldea euki ahal izango dabe, ibilbideko puntu batzuetan laguntzeko. Urbasa, Andia eta Urkilla mendilerroak egingo ditue lehenengo, eta Gorbeia inguratu ostean, Bilboko sarrerara helduko dira. Ibilbide sano polita da, erronka handia, adierazo dau antolatzaile taldeko Jorge Urkizuk. Aldatz luze-leunak ditu ibilbideak, eta uste dogu igoerak eta jatsierak neurrikoak dira.
Derrigorrezko lehenengo geraldia Urbasan (53. kilometroa) egingo dabe. Antolatzaileek kontrol ofiziala ipiniko dabe han. Ostean, Legutiorantz joko dabe (bigarren kontrola, 115. kilometroa) eta handik helmugarantz, Bilborantz joango dira.
Izena emoteko epea zabalik dago daborduko, cdnavarra.com webgunean. Parte-hartzaileei denporea hartuko jakie, eta jarraipena egingo da. Parte-hartzaileek derrigorrezko materiala eta janari-edariak eroan beharko ditue. Lasterkari bakotxak lekuko bat eroango dau. Lekukoa eta lasterkariaren track-a Club Deportivo Bilbaoren egoitzan itxiko, han amaitzen da eta ibilbidea. Lekukoak Club Deportivo Bilbaoren egoitzan gordeko dira hurrengo urtean lasterkari berak, edo beste batek, bueltan eroateko 2014ko Bilbo-Iruñea Zeharkaldian.
Antolatzaileek azaldu dabenez, ez da sailkapenik, ez posturik, ez denporarik egongo, eta zeharkaldiaren blogean atarako da nortzuk egin daben ibilbidea osorik eta nortzuk zati bat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!