Getxoko Udalak ostalaritzan euskerearen presentzia zabaltzeko jarduerak abiarazo ditu

Bizkaie! 2011-03-30 15:51   Euskerea berbagai

Getxoko Udalak GetxOnegin ekimenaren barruan jarduera batzuk jarri ditu martxan, ostalaritza alorrean euskerearen erabilerea sustatzeko helburuagaz, hainbat ostalariek urte osoan zehar hizkuntzearen presentzia indartzeko baliabideak erraztea eskatu ondoren.

Sormenaren inguruko 'Euskal kulturaren soinuen mapa' egitasmoa aurkeztuko dabe Bilbon

Bizkaie! 2011-03-30 15:14   jardunaldiak

Apirilaren 6an jardunaldi berezia egingo dabe Bilbon Egungo euskal kulturaren soinuen mapa izeneko proiektua aurkezteko. Egitasmoaren ezaugarrien, ataratako ondorioen eta sormena sustatzeko politiken inguruan jardungo dabe EHUren Paraninfoan, Baroja auditorioan, eguazten arratsaldean.

‘Lagune, igerri esakune!’ lelopean, Herrien arteko VI. Berba Probak Mungian

Bizkaie! 2011-03-30 12:45   Bertsolaritzea

Herritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 7an Herrien arteko VI. Berba Probak egingo dira Mungian. Goizeko 10:30ean hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen seigarren edizinoa da aurtengoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Dana prest astegoienean jokatuko dan Arabako Bertsolari Txapelketako finalerako

Bizkaie! 2011-03-30 10:34   Bertsolaritzea

Apirilaren 2an, datorren zapatuan, jokatuko da finala Gasteizko Printzipal Antzokian, arratsaldeko 17:30ean. Bertsolariak: Manex Agirre, Oihane Perea, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita eta Ander Solozabal. Aurkezlea: Lierni Altuna. Gai-emoilea: Idoia Beitia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zuberoako maskaradak bertan behera geratu dira

Bizkaie! 2011-03-29 18:21   Kulturea

Aurten ez dabe maskarada gehiagorik egingo Zuberoan; herritar baten heriotzea dala-eta emonaldiak bertan behera ixtea erabagi dabe, www.dantzan.com guneak jakinarazo dauenez.

Durangoko bonbardaketearen aireko argazki barriak topau ditue Italian

Bizkaie! 2011-03-29 15:58

Gerediaga Elkarteak jakinarazo barri dauenez, joan dan astean Erromako Ufficio Storico dell Stato Maggiore del Aeronautica Militare zentroan egindako bisitan 1937ko martiaren 31n Durango italiarrek zelan bonbardeau eben agirian ixten daben hainbat argazki eskuratu ditue.

'La piel desnuda' Pati Blascoren bigarren nobelea plazan

Bizkaie! 2011-03-29 15:47   Kulturea

Mina, sufrimendua, arrazismoa, mugak, hesiak, azaleren kolorea eta emigrazinoa lako osogaiakaz, atmosfera poetiko eta kriminala ardatz hartuta, maitasunaren indarraren ganeko istorioa dakar Pati Blascok.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Magia izango da protagonistea Getxoko Liburu Azokan

Bizkaie! 2011-03-29 15:39   Kulturea

Magiaren mundua hurretik ezagutzeko aukerea eukiko dabe umeek asteon Getxoko Liburu Azokan. Hilaren 31n hasi eta apirilaren 3ra arte magiaren inguruko hainbat ekitaldi atondu ditue herrian. Algortako Geltokia plazan egingo da azokea.

The Mars Volta, Zarama eta Vetusta Morla be Bilbao BBK Live jaialdian izango dira

Bizkaie! 2011-03-29 12:27   Musikea

Bilbao BBK Live jaialdiko kartela gero eta beteago dago, izan be, antolatzaileek adierazo dabenez, The Mars Volta, Noisettes, Neon Trees, Zarama eta Vetusta Morla taldeak be Kobetamendin izango dira garagarrilean.

Bilboko Aste Nagusiko Tokiko Pop Rock Taldeen Erakusketan izena emoteko epea edegi dabe

Bizkaie! 2011-03-29 11:08   Musikea

Daborduko edegi dabe Bilboko 2011ko Aste Nagusiko Tokiko Pop Rock Taldeen Erakusketan izena emoteko epea. Parte hartu gura daben taldeek Bizkaian bizi edo taldekide bat gitxienez bertan erroldatuta izan behar dabe.

Bilbo Zaharreko saltokietan apaindurazko graffitiei buruzko 'Behera pertsianak' III. Lehiaketea abian

Bizkaie! 2011-03-29 11:01   kulturbiz

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Maiatzaren 2a Elkarteagaz lankidetzan, Behera pertsianak lehiaketearen hirugarren edizinoaren deialdia zabaldu dau. Lehiaketa barritzaile horren helburua, ekimenean parte hartu nahi daben Bilbo Zaharreko saltokietako pertsianak graffiti artistikoakaz apaintzea da.

Horacio Echevarrieta euskal industrilariari buruzko dokumentala aurkeztuko dabe Malagako Zinemaldian

Bizkaie! 2011-03-28 18:52   Barriak

El último magnate Horacio Echevarrieta (1870-1963) euskal industrialariari buruzko dokumentala aurkeztuko dabe hilaren 29an Malagako Zinemaldian. Espioitzea, azpikeria politikoa, isilpeko armak eta munduko urpekontzirik onena dira lanaren osogai nagusiak.

Bigarren Errepublikako Misino Pedagogikoen ganeko zikloa Bilboko Guggenheim Museoan

Bizkaie! 2011-03-28 17:54   jardunaldiak

Espainiako Bigarren Errepublikan egin ziran Misino Pedagogikoak programen ganeko berbaldiak eta ikus-entzunezkoak eskainiako ditue martiaren 29an, 30ean eta 31n Bilboko Guggenheim Museoko Zero Espazioan.

Josu Bergara kantautore bizkaitarraren 'Nora zoaz?' diskoa munduko hainbat herrialdetara heldu da

Bizkaie! 2011-03-28 17:33   Musikea

CD crossing ekimenari esker, 2010eko garagarrilean martxan jarri zanetik, diskoa mundu osoko urietara heldu da, besteak beste, Tokioko metrora, Moskuko Plaza Gorrira, Argentinako Perito Moreno glaziarrera, Miamiko Jai Alai frontoira edo Zeelanda Barriko Wanaka lakura.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Donostiako San Telmo museoak ateak edegi ditu, bost urteko etenaren ostean

Bizkaie! 2011-03-28 17:17   kulturbiz

Gaur, hilak 28, edegi ditu barriro ateak Donostiako San Telmo Museoak, azkenengo bost urteotan barriztetako hainbat lan egin ostean. Aurrerantzean hainbat ekitaldi antolatuko dira bertan, besteak beste arte-diziplina desbardinetako erakusketak.

Internet eta adin gitxikoen ganeko txostena aurkeztu dau EHUk Madrilen

Bizkaie! 2011-03-28 15:39

Arriskuak eta segurtasuna Interneten: Espainiako adin gutxikoak Europaren testuinguruan txostena aurkeztu dabe gaur, martiaren 28a, Madrilen, Europako Batzordeak urian daukan egoitzan. Euskal Herriko Unibertsitateak EU Kids Online izeneko Europako ikerketa sarearen barruan egin dau azterlana.

Hogei taldek hartuko dabe parte Arrigorriagako XVI. Nazinoarteko Clown jaialdian

Bizkaie! 2011-03-28 14:20   Kulturea

Maiatzaren 5etik 8ra bitartean egingo da aurtengo Arrigorriagako XVI. Clown jaialdia. Hogei talde inguruk parte hartuko dabe festibalean eta bost Euskal Herrikoak izango dira. Emonaldiez gan jaialdiak ikastaro bat eskainiko dau, Johnny Melvilleren eskutik.

Capsula bilbotarrak bikain AEBetan

Bizkaie! 2011-03-28 12:39   Musikea

Capsula taldea 2011n barriro be izan da Austingo (Texas) SXSW nazinoarteko jaialdian eta barriro be oso harrera ona izan dau. Oraingoan, Nuvola aretoan eskainitako hogeita hamar bat minutuko emonaldiak oihartzun handia izan dau jaialdiko egunkari ofizialean, The Austin Chronicle kazetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

2010eko Arabako Txakolina aurkeztu dabe 'oso ona' kalfikazinoagaz

Bizkaie! 2011-03-28 11:44   Jan edanak

Zazpi upategi ditu martxan Arabako Txakolina Jatorri Deiturak 2011an: Arabako Txakolina Xarmant, Beldui Upategia Beldui, Garate Txakolin Garate, Okondo Txakolina Señorío de Astobiza, Txakoli Landa-turismoa Mahatxuri, Arzabro Txakolina Ametza eta Artomañako Txakolina Eukeni.

Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako IV. Saria aurkeztu dau Artez Blai alkarteak

Bizkaie! 2011-03-28 11:11   Kulturea

Antzerkiaren Nazinoarteko Egunagaz (martiaren 27a) bat eginez, Artez Blai kultur alkarteak Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako Nazinoarteko Sariaren laugarren edizinoa aurkeztu barri dau. Arte eszenikoen inguruko ikerketa eta ikasketak sustatzea da ekimenaren helburua.

»» Ikusi argazki guztiak (1)