Poesia, musikea eta ikus-entzunezkoak, Euskal Poesiaren V. BBK Jardunaldietan

Bizkaie! 2013-09-12 14:42   jardunaldiak

Euskal Poesiaren V. BBK Jardunaldiak irailaren 16an abiatuko dira Bilboko BBK Aretoan. Bost saiotan, hilaren 20ra bitartean, Galatea eta Bide Ertzean taldeak, Travesía de Bilbao eta Las cicatrices del aire dokumentala, eta Tachia Quintanar aktorea izango dira protagonista nagusiak.

Euskal Poesiaren V. BBK Jardunaldiak irailaren 16an abiatuko dira Bilboko BBK Aretoan. Bost saiotan, hilaren 20ra bitartean, Galatea eta Bide Ertzean taldeak, Travesía de Bilbao eta Las cicatrices del aire dokumentala, eta Tachia Quintanar aktorea izango dira protagonista nagusiak.

Galatea taldeak Erótica In-verso poesia-musika errezitaldia estreinauko dau irailaren 6an, magia eta erotismoz betetako lana. Ana Guadalupe Fernandez da ikuskizunaren zuzendariak interpretazino poetikoa, musika elektronikoa eta jantza garaikidea batu ditu pieza honetan.

Bigarren jardunaldian, hilaren 17an, Bide Ertzean taldeak eta Jon Benito poeteak Ez zaitut abandonatuko ikuskizuna eskainiko dabe. Hurrengo egunean, 18an, Bilbo izango da saioko ardatz nagusia. Travesía de Bilbao dokumentalak uriaren lehenaldia, orainaldia eta etorkizuna ezagutzeko aukerea eskaintzen dau. Proposatutako ibilbideak Jose Fernandez de la Sotaren testuak ditu oinarri.

Irailaren 19an, irudiek hitz egingo dute Las cicatrices del aire lanaren bidez. Carmen Isasik egindako ikus-entzunezkoen errezitaldiak Pablo Gonzalez de Langarika poeta bilbotarraren testuak ditu ardatz.Tachia Quintanar aktoreak amaituko ditu Euskal Poesiaren V. BBK Jardunaldiak, irailaren 20an. Emakume poeten lanetan oinarritutako Muy airosa criatura es Dulcinea lana ekarriko dau Quintanarrek.

Saio guztiak Bilboko BBK Aretoan izango dira, 20:00etan. Sarrera debalde da, leku guztiak bete arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu