Antxiñe Mendizabalen eta Jasone Osororen liburuek 2010-2011 Liburu Gazteako Saria jaso dabe
2011-05-26 18:48 sariak-autortzakGaltzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari esker antolatzen dau ekimen hau bi helburu lortzeko asmoagaz: Gipuzkoako DBHko gazteen irakurteko zaletasuna sustatzea da bat. Bestea, euskerazko gazte literaturea zabaltzea.
Euskaltzaindia eta Bizkaia Irratia, alkarlanean 'Goizeko izarretan' saioan
2011-05-26 17:52 Euskerea berbagaiGoizero, astelehenetik barikura, euskal toponimiari buruzko lehiaketea egiten dabe Bizkaia Irratiko Goizeko izarretan irratsaioan. Euskaltzaindiagaz alkarlanean atondutako saioaren helburua euskal leku-izenak aztertzea eta zabaltzea da.
13 artistak 25 egitasmo aurkeztu ditue Bilbo Zaharreko merkataritza lokalak graffitiz apaintzeko
2011-05-26 15:01 jardunaldiakEpaimahaiak Sebastián Velascoren, Nuria Serranoren eta Alfonso Álvarezen zirriborroak aukeratu ditu, eta Alain Astolak aitamen berezia jaso dau.
Mundu osoko sorkuntzarik barritzaileenek bat egingo dabe ACT jaialdian
2011-05-26 13:02 KultureaMundu osoko artistek bat egingo dabe ACT Nazioarteko Eszena Sortzaile Berrien Jaialdiaren inguruan. Zortzi urteko ibilbidea dauka festibalak, eta ideia eta bizipen artistikoen trukerako espazio bihurtu da. Sorkuntza barriak, egitasmo barritzaileak, azken batean, ohikoak ez diran proposamenak aurkeztuko ditue Bilbon eta Barakaldon bagilaren 1etik 4ra bitartean.
Badator 'Eman giltza - ¡Hablale, escuchale!' euskerea familia bidez transmitiduteko kanpainea
2011-05-26 12:50 Euskerea berbagaiBizkaiko ia 16.000 familiak jasoko daben 'Eman giltza - ¡Hablale, escuchale!' lemapeko kanpainearen helburua, euskerea belaunaldiz belaunaldi transmitiduteak dauen garrantzia nabarmentzea da.
Etxepare Institutuak eta Ramon Lull Institutuak alkarlanerako hitzarmena sinatu dabe
2011-05-25 18:42 Euskerea berbagaiEtxepare Euskal Institutuak eta Ramon Llull Institutuak lankidetza hitzarmen markoa sinatu dabe Donostian. Itunaren helburu nagusia euskerearen eta katalanaren zabalkuntza ardatz daben programa eta ekintzetan alkarlanean jardutea da. Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak eta Vicenç Villatoro Ramon Llull Institutuko zuzendariak sinatu dabe.
BiscayTIK proiektua Computer World sarietan finalista izan da
2011-05-25 15:53Computer World ekimenak mundu osoko persona eta erakundeen lana saritzen dau; gizartean, ekonomian edo komunikazinoan aldaketa onuragarriak eragiten dituen informazino-teknologien aplikazino barritzaileak. Sariotako izendapenek hainbat alderdi hartzen ditue kontuan: proiektuaren onurak gizarteari eta informazino-teknologien garrantzia egitasmoaren garapenean, besteak beste.
Bilbaoeszenak ikerketa eta sorkuntza eszenikoko bost egitasmo aukeratu ditu
2011-05-25 15:46 kulturbizTaldean aurkeztutako hiru proposamen eta banaka aurkeztutako bi dira. Jantzeak presentzia handia dauka, eta Bizkaitik, Madrildik, Sevillatik eta Nafarroatik etorritako artista gazteek bultzatutako proposamenak dira.
'Diserdit', gazteentzako sormen topaketak euskerearen erabilerea eta sormena sustatzeko helburuagaz
2011-05-24 18:25 Euskerea berbagaiGetxoko Udalak sormen topaketak antolatu ditu datorren bagilaren 28an eta 29an udalerriko gazteentzat, sormena landu eta aurrerantzean Izarren Distira Galan parte hartu ahal izateko.
Happy Morgue talde bilbotarrak lehenengo diskoa kaleratu barri dau
2011-05-24 17:26 MusikeaHappy Morgue talde bilbotarrak euren izen bereko diskoa kaleratu barri dau, hirukotearen lehenengoa. Hamalau kantako diskoa atondu dabe Imanolek, Aitorrek eta Txumik. Grabasonic estudioan grabau dabe, Ivan Corcueraren gidaritzapean.
Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa 'Errusiarra' Aire Zabaleko III. Akuarela Lehiaketea egingo dau maiatzaren 29an
2011-05-24 15:49 kulturbizManuel Balsa 'Errusiarra' Aire Zabaleko Akuarela Lehiaketea lau hamarkada baino gehiagotan Bilboko Berreginen Museoko marrazketa eta pintura irakasle izan zanari eskainitako omenaldia da. Manuel Balsa 2010eko urtarrilean hil zan, museoko arduradunek gogoratu dabenez.
The Twilight Singers, Les Savy Fav, Japanese Voyeurs eta Enkore, Bilbao BBK Liveko azkenengo nobedadeak
2011-05-24 15:19 MusikeaLau talde gehitu dira Bilbao BBK Live jaialdira: The Twilight Singers, Les Savy Fav, Japanese Voyeurs eta Enkore. Festibalaren antolatzaileek jakinarazo dabenez, horreekaz aurtengo kartela itxita dago. Bilbao BBK Live Kobetamendin egingo da, garagarrilaren 7tik 9ra bitartean.
Lekeitioko 34. Euskal Zine Bilerak lanak bialtzeko epea edegi dau
2011-05-24 14:11 BarriakZemendiaren 29tik abenduaren 3ra bitartean egingo da aurtengo Lekeitioko Euskal Zine Bilera, eta daborduko lanak bialtzeko epea edegi dabe antolatzaileek. Filmak jasoteko azkenengo eguna irailaren 9a izango da.
Milaka umek eta gaztetxuk landu dabe bertsolaritzea ikasturte honetan
2011-05-24 12:07 BertsolaritzeaIkasturtearen amaierea hurre dago, eta Bertsozale alkarteak aurtengo eskolen balorazinoa egin dau. Milaka umek landu dabe bertsolaritzea aurton, bai ikastetxeen bai bertso-eskoletan. Danetara, 17.442 umek parte hartu dabe eskoletan, eta 1.636 lagunek, bertso-eskoletan.
Kaiku izango da ikastolen aldeko jai guztien babes ofiziala
2011-05-23 18:51 Euskerea berbagaiModu honetan, alde batetik, ikastolen aldeko jaien babesle ofiziala izango da, eta bestetik, umeek eurek diseinautako jokoen gune bat jarriko dau martxan. Gainera, konpainiaren produktuak modu esklusiboan eskainiko dira jai bakotxean.
Getxoko Udalak 'Mertzerian ere euskaraz' kanpainea jarri dau martxan
2011-05-23 15:51 Euskerea berbagaiGehi Euskara Merkataritzara egitasmoaren harira dator kanpaina hau. Orain urte batzuetatik hona udalerriko merkataritzearen hainbat sektoretan euskerearen erabilerea bultzatzeko asmoz dago martxan egitasmoa, harategi, arrandegi, okindegi eta kirol-dendetan, besteak beste.
Mundumira jaialdia Elgetan egingo da aurten, maiatzaren 27tik 29ra bitartean
2011-05-23 13:53 kulturbizZazpigarren urtez, Euskal Herria aldizkariak Mundumira Munduko Kulturen Festa ospatuko dau Debagoiena bailaran. Aurten jaialdia Elgetan egingo da, maiatzaren 27tik 29ra bitartean. Urtero-urtero milaka lagun batzen dira Mundumira jaialdian, eta astegoien honetan be halantxe izatea espero dabe antolatzaileek.
XXIII. Ziortzako Kontzertuak maiatzaren 28tik bagilaren 5era
2011-05-23 13:08 MusikeaAbesteko erabilten zan erlijino-esparruagaz ondo egokituko zan musika mota bat eskaintzea zan helburua; izan be, ez dugu ahaztu behar XV. mendeko eraikin bat dala, eta beraz, XVIII. mende aurreko abestiak bakarrik abesten dira, bai erlijino-musikea eta bai musika profanoa be.
Getxoko Eskulangintza azokeak ehun artisautik gora batuko ditu astegoienean
2011-05-23 12:50 KultureaGetxoko Eskulangintza Azokeak 112 artisau batuko ditu Areetako Geltokia Plazan maiatzaren 27an hasi eta hilaren 29ra bitartean. Aurten 28. edizinoa dau azokeak. Sarrerea dobakoa izango da.
Oso gustora irakurtzen dot zuen berriak, askotan oso interesagarriak neretzat
Erantzuna | XXIII. Ziortzako Kontzertuak maiatzaren 28tik bagilaren 5era