Alemaniako Rework taldeak Bilboko Guggenheim Museoan joko dau barikuan

Bizkaie! 2013-09-19 12:35   Musikea

Rework Live taldeak edegiko dau ikasturtea Art After Dark egitarauan, Bilboko Guggenheim Museoan. Joaquín Reyes eta Javi Auto DJak be oholtza ganean ikusteko aukerea izango dogu barikuan, hilak 20, 22:00etatik aurrera.

Rework Live taldeak edegiko dau ikasturtea Art After Dark egitarauan, Bilboko Guggenheim Museoan. Joaquín Reyes eta Javi Auto DJak be oholtza ganean ikusteko aukerea izango dogu barikuan, hilak 20, 22:00etatik aurrera.

Rework Livek euren diskoetako bietako nahasketekaz atonduko dau saioa. Daniel Varga, Michael Kuegler eta Sasha Hedgehog musikariek osotzen dabe taldea. Alemaniako Correspondant diskoetxerako egiten dabe behar, baina nahasketa ugari argitaratu ditue beste etxe batzuekaz be, besteak beste, Alter Ego, Magda, Chloeeta eta Trentemoller etxeekaz. Vargak eta Michael Kueglerrek sortu eben taldea 2000. urtean. Anyway I Know You lana kaleratu eben, eta handik urte batzutara Hedgehog batu jakien. 00:00etan hasiko dabe saioa.

Lehentxuago, 23:00etan, telebisino eta zinemeari esker ezagun egindako Joaquín Reyes DJa etorriko da. Low Club, Festival Zumo, Ochoymedio eta Tupperware aretoetan ibili da, eta mueta askotako doinuak nahasteta ditu, esaterako, Michael Jackson, Rafaela Carrá, Chimo Bayo, Roberto Carlos eta Rihannaren kantak.

Javi Autok Robot Club eta Fever klubetako DJ egoiliarrak abiatuko dau gaua, 22:00etan. Estilo asko ipiniko ditu, ambient, tekno eta elektro doinuak.

Betiko lez, Art After Dark saioko sarrerea erosten dabenen, museoan ikusgai dagozan erakusketak bisitetako aukerea izango dabe, hau da, Barroko neurribakoa eta "Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak III. Ganera, Bilboko Fever klubera joan ahal izango dabe, 00:00etatik aurrera, doban.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu