Monumentuen konserbazinoa izango da aurtengo Ondareari buruzko Europako Jardunaldien ardatza

Bizkaie! 2013-09-19 15:50   jardunaldiak

Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak Bizkaiko 60 udalerritaraino helduko dira aurten. Atzokoa biharko da edizino honetako leloa, eta ondarearen konserbazinoa dau ardatz. Urrian, 150 jardueratik gora eskainiko ditue.

Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak Bizkaiko 60 udalerritaraino helduko dira aurten. Atzokoa biharko da edizino honetako leloa, eta ondarearen konserbazinoa dau ardatz. Urrian, 150 jardueratik gora eskainiko ditue.

Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputaduak aurkeztu ditu jardunaldiak, Bilboko Miserikordia Etxean. Bizkaiko kultur ondasunak erakustea, eta batez be, bisitetako gatxenak diranak edo ezagunenak publikoari hurreratzea da ekimenaren helburu nagusia. Bisita gidatu, berbaldi, erakusketa eta erakustaldien bidez, eraikin erlijioso eta zibil esanguratsu batzuetan egindako esku-hartzeen barri emongo da.

Jardunaldien aurkezpenean, Jose Miguel Agirregomezkorta Bizkaiko Foru Aldundiko arkitektoak Miserikordia Etxearem historiaren barrri emon dau; bere arkitekturearen balioak nabarmendu ditu (urigintzakoak, tipologikoak eta konposizinoari jagokozanak), eta eraikinaren muturretan kupula biak berreskuratzeko egin zan esku-hartzea eta hartu ziran urtenbide teknikoak jakinarazo ditu.

Programetako bisitetan ondokoak ikusi ahal izango dira: Orozkon, Goikiria auzoan, orain gitxi zaharbarritu dan baselizako ganga polikromatuan egin diran obrak; Elorrion, Andra Maria Sortzez Garbia eta San Agustin eleizetako erretauletan egin diran esku-hartzeak; eta Xemeingo eleizan eta Amorebietako Andra Mari eleizan egin diranak.

Birgaitu diran eraikinak eta elementu zibilak bisitatu ahal izango dira, berbarako, Bilboko Harino Panadera fabrikea eta Ortuellako kiskaltze-labea, biak industrialak. Hurretik ezagutu ahal izango dira esku-hartze etnografikoen emoitzak batzuk, besteak beste Iurretako Ertzilleko garaian edo Bengolea burdinolan egindakoak.

Indusketek eta hondakin arkeologikoek leku garrantzitsu daukie programan. Honexek ezagutzeko aukera izango da: Gorbeian, Kurutzeganako zutarri edo menhirra, Euskal Herriko monumentu megalitiko garrantzitsuenetako bat, hontsu zaharbarritu dana; Zallan, Bolunburuko gotorlekua; Bermeon, Tribizburuko nekropolia; eta Aizkon dagozan monumentu megalitikoak.

Horrezaz gan, hainbat antzezpen egingo dira, adibidez, euskal ezkontza tradizional bat Areatzan; eta Berriatuan, molde zaharrean egindako zurgin-lanaren erakustaldi bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu