AEK-k Euskararen Bideak kanpaineari ekin deutso uda sasoiari begira

Bizkaie! 2011-06-06 12:32   Euskerea berbagai

Euskaltegietan eskainiko diran hiru, lau eta bost orduko euskalduntze ikastaroez gan, aurten 3. edo C1 mailea on-line egiteko aukerea be izango da AEKn, euskaltegira hurreratzerik ez edota opor lekutik ibili nahi dabenentzako. Ikastaro honen iraupena 100 ordukoa izango da.

Lekeitioko R.M. Azkue ikastetxeko ikasleek Elhuyar Fundazinoaren Zernola Olinpiadaren lehenengo saria jaso dabe

Bizkaie! 2011-06-06 11:07

IX. Zernola Olinpiadea 2010-2011 ikasturtean zehar egin da, eta danetara Euskal Herriko 46 ikasgela ibili dira lehian.

Julian de Ajuriaguerra omentzeko jardunaldiak haren jaiotzearen mendeurrenean

Bizkaie! 2011-06-03 15:48   jardunaldiak

Julian de Ajuriaguerrari omenaldia Jardunaldiak. 1911-2011 Bere jaiotzaren mendeurrena. Bere pentsamentuaren gaurkotasuna: gaixoa bere osotasunean omenaldi jardunaldiak bagilaren 10ean eta 11n izango dira Bilbon, BBK Kultur Gelan eta Baionan, IUT—Château Neuf-en.

Fermin Muguruza irakasle Mexikoko Unibersidadean

Bizkaie! 2011-06-03 15:38   Barriak

Dokumental musikala, gero eta garrantzitsuagoa dan genero zinematografiko legez aztertuta, zenbait maisu-eskola emongo ditu Muguruzak, eta bidebatez, Irungo musikariak ikusentzunezkoaren arlo honetan eginiko lanaren erakustaldia be izango da.

Asier Mendizabal euskal artisteak Veneziako Bienaleko erakusketa nagusian parte hartuko dau

Bizkaie! 2011-06-03 13:03   Kulturea

Asier Mendizabal euskal artistearen lau obra bagilaren 4tik zemendiaren 27ra egingo dan Veneziako Bienaleko erakusketa nagusian izango dira ikusgai. Artista ordiziarrak Veneziako Bienalaren 54. edizinoan parte hartzeko Etxepare Euskal Institutuaren eta Acción Cultural Española (AC/E) erakundearen babesa dauka.

UEMA Eguna Bergaran egingo da, bagilaren 4an

Bizkaie! 2011-06-03 13:01   Euskerea berbagai

Gure hizkuntzak har dezan arnas lemapean, Bergaran egingo da aurtengo UEMA Eguna, bagilaren 4an. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak berak, Bergarako Udalak eta Jardun euskera alkarteak antolatu dabe jaia. Egun osoko egitaraua atondu dabe, ume, gazte zein helduentzat.

Bizkaie! Hamaika Telebistan

Bizkaie! 2011-06-03 12:11

Bizkaie! Hamaika Telebistan

'Murgildu' lemapean, UEUk udako ikastaroen eskaintzea aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-06-03 11:59   jardunaldiak

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Udako Ikastaroen 39. ikastaldia aurkeztu dau. Aurten, Murgildu lemapean, bagilaren 27tik garagarrilaren 22ra bitartean egingo dira ikastaroak; danetara, 35 izango dira, Eibarren, Baionan eta Iruñean.

Arriaga Antzokiak Eskola Antzerki Lehiaketearen amaiera ekitaldia jasoko dau datorren domekan

Bizkaie! 2011-06-02 18:45   Kulturea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak sutatzen dauen Eskolako Antzerki Lehiaketea bagilaren 5ean amaituko da, Arriaga Antzokiko eszenatoki nagusian, goizeko 10:00etan

Bilboko 17 ikastetxe publikok eta pribatuk hartu dabe parte lehiaketearen hamaseigarren edizino honetan. Danetara, 31 antzezlan aurkeztu dira, 26 euskeraz eta 5 gaztelaniaz. Eskola Antzerki Lehiaketea 1992an sortutako ekimena da, umeen artean Arte Eszenikoak sustatzeko asmoz.

Gaur hasiko da XXIII. Getxo&Blues Javier Vargas Blues Band taldeagaz

Bizkaie! 2011-06-02 14:20   Musikea

Vargas jn.ak estilo propioa darabil, blues latinoa, hain zuzen; soinu anitzak buztartzen ditu (flamenkoa, tangoa…) erro afroamerikarra dauen musikeagaz. Nahasketa horri esker artista handiakaz lankidetzan jarduteko aukerea izan dau, besteak beste, Lonnie Broks, Larry Graham, Sugar Blue, Larry McCray…

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Bostak Bat alkarteak definizinozko 'Euskal Hiztegia' lanaren argitalpen barria aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-06-02 13:09   Euskerea berbagai

Bostak Bat kultur alkarteak definizinozko Euskal Hiztegia barriztua aurkeztu dau, lehenego huztegia argitaratu zala hogeita bost urte beteten diran honetan. Ekitaldian, besteak beste, taldeko kide Juan Luis Goikoetxea eta Patxi Uribarren izan ziran.

Itziar Aramaiok, 'Berriatuko euskararen zenbait alderdi' liburua nahiz 'Ze dinozu?' dokumentala aurkeztuko ditu Berriatuan

Bizkaie! 2011-06-02 12:19   Euskerea berbagai

Berriatuko euskararen zenbait alderdi liburua orain 14 urte hasi zan bere lehen hatsak hartzen, egilea, Deustuko Unibersidadean euskal filologiako ikasle zala. Atsotitzak herrian batu eta unibersitateko lan xume bat izatekoa zana, ia 2000 atsotitz batzen zituan lan handi bilakatu zan.

Euskaltzaindiak 'Narrazioak eta olerkiak 2009' liburua sarean ipini barri dau

Bizkaie! 2011-06-01 18:34

Euskaltzaindiak Narrazioak eta olerkiak 2009 liburua euskarri digitalean ipini barri dau bere webgunean, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan, hain zuzen be. Argitalpen digital hau BBK-Euskaltzaindia literatura atalean konsultau daiteke, Azkue sariketak (Haur eta Gazteak) azpi-atalean.

Aurten, eskaintza barritzaile eta zabalago bategaz datoz Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura ikastaroak

Bizkaie! 2011-06-01 17:38   jardunaldiak

Ikastaro gehienak bagilaren 21etik garagarrilaren 28ra izango dira, baina, barritasun legez, edizino hau udagoienera arte luzatuko da, hiru ikastaro egingo baitira irailean eta beste bat zemendiaren amaieran eta abenduaren hasieran

Aurten, eskaintza barritzaile eta zabalago bategaz datoz udako ikastaro honeek, eduki artistiko eta kulturaletatik inoiz baino hurrago. Danetara, kulturaren genero desberdinak -zinema, jantzea, antzerkia, literaturea, arte plastikoak edo musikea- eta baita gizartearenak be -pedagogia, komunikabideak, museologia, ekonomia eta kirola- jorratzeko 33 ikastaro izango dira.

'Kulturaz Blai' programeak zenbait jarduera eroango ditu bihartik aurrera Basurtu – Zorrotza barrutira

Bizkaie! 2011-06-01 15:14   jardunaldiak

Egitaraua bagilaren 25era arte luzatuko da, eta mota guztietako ikus-entzuleei zuzendutako jarduerak jasoko ditu, kaleko musika banden emonaldiak, kaleko antzerkia, zirkua, kontzertuak, erromeria herrikoiak eta arte eta musika tailerrak, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Autoeditatuen bigarren topaketea Bilboko Alondigan

Bizkaie! 2011-06-01 13:00   jardunaldiak

Bagilaren 4an, Bilboko Alondigan, Autoeditatuak topaketa honetan, joera grafiko barriak, komikiaren bersinorik libreenak eta komiki digitalaren erakustaldi bat alkartuko dira.

Biodibersika 2011 jaialdiak musikea eta ingurumena alkartuko ditu Busturian

Bizkaie! 2011-06-01 11:48   Musikea

Biodibersika 2011 jaialdia egingo da bigarren aldiz Busturian, zapatuan, bagilaren 4an, Ingurumenaren Nazinoarteko Egunean. Makina bat taldek joko dabe biodibersidadearen alde: El Columpio Asesino, Kherau, Colajets, Enkore, Shisha Pangma, Zarra, Moncada 20, Kike Mora Jazz Trio, Pulsar, Chaotic Covers, Hey Neken, Masiompa eta Bermeoko Musika Eskola.

UPV/EHU eta Bordeleko Unibersidadea, mugaz gaindiko campusetik hurrago

Bizkaie! 2011-06-01 11:29

Euskampusen helburua da, batetik, ikerketa, eskualdatze eta barrikuntza gune bat sortzea, nazinoartean nabarmenduko dana, eta, bestetik, kontzeptu barri hori giltzarri bihurtzea, Euskadiko gizartea eta ekonomia eraldatzeko. Horrezaz gan, proiektuak irakaskuntza, zientzia eta teknologia arloetako erreferentea izan nahi dau, Europako Ardatz Atlantikoan.

Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXVIII. Bertsolari Txapelketearen finala bagilaren 3an jokatuko da Bilbon

Bizkaie! 2011-05-31 18:04   Bertsolaritzea

Bermeon, Markinan eta Ondarroan jokatu dira kanporaketak finalerako bertsolariak aukeratzeko. Danetara, 100 bat bertsolari gazte ibili da kanporaketetan finalerako ahaleginetan.

Okondoko toponimiarean mapea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2011-05-31 17:31   Euskerea berbagai

Okondoko toponimiaren mapea kaleratu barri dabe, zazpi urtetako ikerketearen emoitzea jasoten dauen mapa topografiko-toponimikoa, hain zuzen be. Lanaren aurkezpenean izan ziran Itziar Kastrexana Kultura zinegotzia, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko idazkaria eta Felix Mugurutza ikerketaren egilea.