Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Ken Zazpik disko barriaren nahasketak amaitu ditue

Bizkaie! 2013-10-07 12:50   Musikea

Diskoaren aurkezpena zemendiaren 8an izango da baina aitatu laneko lehenengo aurrerapen kantua: Bihotz izenekoa da.

Fernando Velázquez konpositorearen zuzendaritzapean egin zituen lehenengo grabazinoak osotzeko lan mardulak Euskadiko Orkestrearen Miramongo egoitzan (Donostian). Ondoren, edizino eta nahasketa lanak Eñaut Elorrietak berak zuzendu zituan Elkarreko estudioetan, Víctor Sánchez eta Jean Phocas teknikarien laguntzinoagaz. Eta azkeneko bi asteetan, Haritz Harreguyren Usurbilgo Hi Gain estudioetan azken nahasketak egin ditue.

Elkarlanean egindako proiektu hau Elkar-argiak diskoetxeak argitaratuko dau eta zuzenean KlasikAT zikloaren barruan aurkeztuko da.

Diskoaren aurkezpena zemendiaren 8an izango da.

Hona hemen, aitatau laneko lehenengo aurrerapen kantua: Bihotz.

Era berean, gogoan hartu dagoeneko salgai dagozala, Euskadiko Orkestreak eta Ken Zazpik KlasikAT zikloaren barruan alkarregaz eskainiko dituen zuzeneko emonaldietarako sarrerak:


Zuzeneko emonaldiak:

- Abenduak 3, Kursaal Auditorioa (Donostia). https://ticket.kutxabank.es

- Abenduak 4, Baluarte Auditorioa (Iruñea). http://www.ticketmaster.es

- Abenduak 5, Euskalduna Jauregia (Bilbo). https://ticket.kutxabank.es

- Abenduak 12, Principal Antzokia (Gasteiz). https://ticket.kutxabank.es

- Abenduak 13, Jai-Alai (Donibane Lohitzune).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu