Kantautoreak, tango eta milonga argentinarrak, folka eta popa izango dira protagonista IX. Poltsiko Musikan

Bizkaie! 2013-10-04 12:08   Musikea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Poltsiko Musika programearen bederatzigarren edizinoa abiarazoko dau gaur, urriak 4. Ekimenaren helburua, ikus-entzule guztiei, hainbat herrialdetako musika jokerak erakustea da, bertako taldeen edo gure urian bizi diran kanpoko musikarien eskutik, formatu txikiko kontzertuen bitartez.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Poltsiko Musika programearen bederatzigarren edizinoa abiarazoko dau gaur, urriak 4. Ekimenaren helburua, ikus-entzule guztiei, hainbat herrialdetako musika jokerak erakustea da, bertako taldeen edo gure urian bizi diran kanpoko musikarien eskutik, formatu txikiko kontzertuen bitartez.

Urrian zehar, Abando – Barrainkuako Udaltegiak, oso estilo anitzetako lau emonaldi jasoko ditu, musika argentinar herrikoian abiatuz eta folketik, pop-rocketik eta kantautoreen poesiatik igaroz. Barrainkuako kontzertu guztiak –sarrerea librea izango dabe leku guztiak bete arte– urriaren 4an, 11n, 18an eta 24an, arratsaldeko 19:30etik aurrera dagoz programauta.

Programa urriaren 4an jarriko da martxan, Josu Labeondo (gitarra akustikoa) lagun izango dauen Jon Arraibi kantautorearen kontzertuagaz. Ukitu poetiko nabarmena daben testuen eta kantautoreen musika tradizinoaren bitartez, bere zuzeneko emonaldietan indarra eta intimismo gozoena buztartzen ditu. Certificado de existencia lehen lanaren ondoren, Jon Arraibik, urte amaieran argia ikusiko dauen Cantábrico disko barriko zenbait abesti aurreratuko ditu.

Urriaren 11n, Argentinako eragina dauen Romo’s Aires Tango laukotearen txandea izango da. Pedro San Marínek (ahotsa), Anton Latxak (gitarra), Arantza Barcelonak (biolina) eta Jon Sanzek (txirula) osotzen dabe. Errepertorioa Argentinako tangoetan, milongetan eta balsetan dago oinarrituta, eta horreen bitartez Piazzola edo Gardel lako egileei bizia emoten deutse, Mikel Laboaren Lizardi tangoa ahaztu barik.

Hirugarren kontzertua, urriaren 18koa, Xabi Aburruzagak, Aitor Antruejo (gitarra) eta Jose Urrejola (txirula eta panderoa) musikariakaz batera, egiten dauen folkari eskainita egongo da. Portugaleteko musikari eta konposatzailea trikiaren aditua da, eta musika estilo anitzen jarraitzaile sutsua. Hainbat disko argitaratu ditu eta, horrezaz gan, Trikileku izeneko trikitixa eskolea jarri eban martxan. Denboraren Naufrago izeneko azken lanean, irudimenezko bidaian sartzeko proposamena egiten deutso entzuleari, bere musikearen eta Kirmen Uriberen testuen bitartez.

Zikloa urriaren 24an amaituko da, Borja Estankona buru dauen pop-rock taldeagaz. Borja Estankona (gitarra eta ahotsa), Koldo De Miguel (bateria) eta Iñaki Alonso (baxua) agertuko dira jentaurrean. Borja konposatzaile berezia da, bere musikeak estilo asko hartzen baititu. Orain arte bi disko argitaratu ditu, eta egitasmo barrian dabil orain buru-belarri, bakarlari moduan.


Egitarau osoa eta informazino gehiago hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu