Bagare! lemapean, Arabako ikastolen aldeko jaia, Laudion

Bizkaie! 2011-06-17 12:30   Euskerea berbagai

Domekan, bagilaren 19an, Arabako ikastolek jai handia egingo dabe Laudion, Bagare lemapean. Ikastolen aldeko egunaz gan, Laudioko ikastolearen 40. urteurrena be ospatuko dabe. Egitaraua goizeko hamarretan hasiko da.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Guggenheim Bilbao Museoak aldi baterako 6 erakusketa eta Bilduma Iraunkorraren aurkezpen bat eskainiko ditu 2012an

Bizkaie! 2011-06-17 12:12   Kulturea

Anish Kapoor-en Zuhaitz garaia eta begia (Tall Tree & The Eye, 2009) eskulturea erostea erabagi da. Zuhaitz garaia eta begia Museoko urmael batean instalau zan 2010ean, artista horri eskainitako atzera begirakoa zala eta.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko Udal Musika Bandeak denporaldiko azkenengo kontzertua eskainiko dau gaur Arenelean

Bizkaie! 2011-06-17 11:45   Musikea

Bilboko Udal Musika Bandeak, bagilaren 17an eskainiko dau udabarriko azkenengo kontzertua. Bandeak barikuro joten dau Arenaleko kioskoan, eta gaurkoa berezia izango da, izan be Udal Txistulari Bandeagaz joko dabe. Emonaldia 19:30ean hasiko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aurkeztutako gehienek gainditu ditue hautaprobak, bai EAEn bai Nafarroan

Bizkaie! 2011-06-16 18:48

Unibersidadera sartzeko probak egin zituen ikasle gehienek azterketak gainditu egin ditue; Euskal Autonomi Erkidegoan, % 95,96k, eta Nafarroako Foru Erkidegoan, % 94,7k. EHUra sartzeko probetara 8.413 ikasle aurkeztu ziran, eta Nafarroan, 2.393 ikasle.

Euskerearen familia transmisinoa lantzeko saio bereziak antolatuko ditue Berrizen

Bizkaie! 2011-06-16 14:29   Euskerea berbagai

Uda ostean egingo dira saio bereziak, baina datozen egunetan Udalaren erroldatik abiatuz telefono bidez bat egingo dabe guraso eta bikote gazteakaz. Euskeraz egiten daben bikoteen jarrerea indartu, eta aldaketaren bat egiteko prest dagozan bikoteak identifikau, eta aldaketa hori emoten laguntzea da helburua.

José Castiellaren eta Alvaro Gilen 'Flúor' erakusketea, Bizkaiko Batzar Nagusietan

Bizkaie! 2011-06-16 12:23   Kulturea

José Castiellaren eta Alvaro Gilen Flúor izenburuko erakusketea zabaldu barri dabe Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa-aretoan (Hurtado de Amezaga, 6). Lanak erakusketa honetarako beren-beregi egin ditue, Daniel Tamayo irakasle eta artistearen gidaritzapean.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Elhuyar Fundazinoak eta DIPC zentroak On Zientzia Bideo Amateurren II. Lehiaketea antolatu dabe

Bizkaie! 2011-06-16 11:48

Zientzia eta teknologiaren inguruko bideoak bialdu beharko ditue parte-hartzaileek. Irabazleak 3.000 euro jasoko ditu, bigarren sailkatuak 2.000 euro eta hirugarrenak 1.000 euro. Izena emoteko epea zabalik egongo da 2011ko bagilaren 15etik 2012ko apirilaren 25era.

BizBAk programeak erakusketa bigaz amaituko dau aurtengo ikasturtea

Bizkaie! 2011-06-16 11:14   Kulturea

BizBAk Bizkaia Bilbao Arte eta Kulturaren egitarauak ikasturtea amaitutzat emongo dau, bagilaren 16tik aurrera UPV/EHUko Bizkaia Aretoan ikusgai egongo diran erakusketa bigaz: Megalímite. Zona conturbada del valle de México, Mexikoko Uritik zehar argazki bidez egindako ibilbidea, eta In the name of Kernel. Series: Ironbird, bideora egokitutako software proiektua.

Bagilaren 20tik 26ra izango da Getxo Sea Week

Bizkaie! 2011-06-15 18:19

Getxoko Itsasoaren Asteak 50etik gora jarduera eskainiko ditu, turismo, kultura, erakusketa eta kirolaren ingurukoak. Ekitaldi ia guztiak kanpoan, haize zabalean egingo dira, publiko guztiarentzat eta doban.

Eskizofreniari aurrea hartu eta bere kabuz bizi nahi dauen gazte baten kasua azaltzen dau Agifesen azken bideoak

Bizkaie! 2011-06-15 15:42

Protagonistak dira Su Ta Gar musika taldeko lider Aitor Gorosabel eta Xabi Sarasketa, eskizofrenia paranoidea dauen 27 urteko gaztea. Aspalditik ezagutzen dabe alkar, eta gaixotasunari aurre egin eta bizitza zoriontsu eta autonomoa eroateko egindako esfortzuez berba egiten deutso Xabik lagunari.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pedro Aguileraren Naufragio filma bagilaren 17an estreinauko da

Bizkaie! 2011-06-15 15:09   Barriak

Bilboko Multis aretoetan, Gasteizeko Floridan eta Madrilgo eta Bartzelonako Renoir zinema-tokietan Naufragio estreinauko da datorren barikuan, bagilaren 17an; hau da, Pedro Aguilera donostiar zinemagilearen bigarren film luzea, José María Lara nafarrak produzidutakoa.

Begoñazpi Ikastoleak Nestor Basterretxearen eskultura bat eta instalazino barriak inaugurauko ditu

Bizkaie! 2011-06-15 12:31

Begoñazpi Ikastolearen ibilbidea, 13 ikasle zituala, 1970. urtean Bilboko Karmelo kalean hasi zan. Txiki geratu eta, 1981ean eraikin barria altzau zan Txurdinaga auzoan. Eskariak gero eta gehiago diranez, gaur egun Begoñazpi Ikastoleak dituen 1.540 ikaslek ikasi ahal izateko bai eraikinak bai gelak gehituz joan dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilbok hirugarren Gau Zuria ospatuko dau bagilaren 18an

Bizkaie! 2011-06-15 12:26

Zapatuan, bagilaren 18an, Bilbo gauez be zabal-zabalik egongo da, III. Gau Zuria ospatzeko. Museoak edegita egongo dira, eta uriko hainbat lekutan kultur emonaldiak izango dira. Egitaraua 20:30ean hasiko da eta goizaldeko 2:00etan amaituko da. Bilbao 700-III Millenium Fundazinoak antolatu dau ekimena, Bilboko Udalaren lankidetzeagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Ehun ikusle baino gehiago hurreratu dira Birminghameko Zinemaldi euskaldun, galego eta katalanera

Bizkaie! 2011-06-15 11:11   Barriak

Hiru pelikulak jatorrizko bersinoan ikusi ziran, ingelesezko azpititulakaz. Proiekzino guztiak dobakoak izan ziran Etxepare Euskal Institutuak, Ramon Llull Institutuak, Galiziako Xuntak eta Birminghameko Unibersidadeak emondako babesari esker.

Arriaga antzokiak datorren denporaldiko programazinoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-06-14 18:35   kulturbiz

Bilboko Arriaga Antzokiak hurrengo denporaldiko programazinoa aurkeztu dau. Emilio Sagi zuzendari artistikoak eskaintzearen aniztasuna eta orekea azpimarratu ditu prentsaurrekoan. Urte hasieran, Igor Yebra jantzariak Chaikovskiren El Cascanueces eskainiko dau, Oxana Kucheruk-egaz eta Bordeleko Operako Baletagaz batera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Pintura abstraktua, 1949–1969: Guggenheim Bildumen aukeraketak' aurkeztu dabe

Bizkaie! 2011-06-14 15:36   Kulturea

2011ko bagilaren 14tik 2012ko urtarrilaren 8ra arte egongo da ikusgai Guggenheim Bilbao Museoan, AEBko eta Europako artearen jokerarik garrantzitsuenak batzen dituan erakusketea.

Eusko Jaurlaritzeak eta Microsoftek euskerazko IKTak sustatzeko hainbat tresna aurkeztu ditue

Bizkaie! 2011-06-14 12:47

Eusko Jaurlaritzeak eta Microsoft konpainiak Berrikuntza euskaraz egitasmoa aurkeztu dabe Donostian, Informazino eta Komunikazioen Teknologietako (IKT) tresna barritzaileenak euskeraz eskaintzeko proiektua, hain zuzen be. Ekimenaren helburu nagusia puntako teknologia euskeraz zabaltzea eta erabiltea da.

Euskereak azken 12 urteetan izan dauen bilakaerearen gaineko ebaluazinoa egin dau Kultura Sailak

Bizkaie! 2011-06-14 11:58   Euskerea berbagai

Txosten horrek euskerearen egoerea eta azken urteotako eboluzinoa hurretik ezagutu eta jarraitzeko aukerea eskaintzen dau. Kultura sailburuak azaldu dauenez, txostenaren garrantzia erabilgarritasunean dago, berari esker edonoren eskura jarri baitira erabilerearen inguruko hainbat adierazle.

Edurne Pasaban, 2010eko Euskal Herritar Unibersala

Bizkaie! 2011-06-14 10:09

Igaztik, Pasaban da munduko hamalau zortzimilakoak igon dituan munduko lehenengo emakumea. Persona, alkarte edo erakunde batek Euskadiko irudi positiboa munduan zabaltzeagaitik emoten dabe saria Eusko Jaurlaritzeak eta Euskadiko Kutxak.

Elnako amaetxeari buruzko erakusketea zabalduko dabe Gernikako Bakearen Museoan

Bizkaie! 2011-06-13 18:10   Kulturea

Gernika-Lumoko Bakearen Museoak Elnako amaetxea: Erbesteko sehaskak aldi baterako erakusketea zabalduko dau bagilaren 16an. Kataluniako Gobernuak eta Memorial Democratic erakundeak atondu dabe erakusketea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)