Iseka Rock, Ukan, Eskean Kristö eta Urgatz, V. Banden Lehiako finalistak

Bizkaie! 2013-11-08 14:54   Musikea

V. Banden Lehia sariketea aurrera doa, eta daborduko baditu lau finalista: Iseka Rock, Ukan, Eskean Kristö eta Urgatz. Zemendiaren 29an jokatuko dabe finala, Bilboko Bilborock aretoan.

Kora harpa afrikararen doinuak protagonista, Enekora taldearen 'Kora izpiak' disko barrian

Bizkaie! 2013-11-08 14:05   Musikea

Kora afrikar harpea da Eneko Larrañagaren Enekora proiektuaren ardatz nagusia. Musikari zestoarrak Afrikako doinuak euskereagaz nahastau ditu Kora izpiak (Txalapart) disko barrian, perkusinoa, ahotsa eta irudien arteko alkarrizketea eginez. Zumaian aurkeztuko ditu kanta barriak zemendiaren 8an, Aita Mari zinema-aretoan.

Fairmont musikariak joko dau gaur Art After Dark saioan

Bizkaie! 2013-11-08 11:08   Musikea

Zemendiko Art After Dark saioak Fairmont,Shaolin Temple Defenders eta DJ Sound musikariak ekarriko ditu zemendiaren 8an Bilboko Guggenheim museora. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta betiko lez, bertara doazenek museoan dagozan erakusketak ikusteko aukerea izango dabe.

Zinebi-Express, 48 ordutan filmautako film laburren lehiaketea astegoien honetan Bilbon

Bizkaie! 2013-11-08 10:39   Barriak

Izen emotea zemendiaren 9an izango da, Arteria Campos Eliseos Antzokiko atarian, 9:30etik 10:30era, eta momentu horretan jakinarazoko da film laburren gaia. Antolakuntzeak USB memoria bat emongo deutso partaide bakotxari, eta 48 ordu izango dabe euren proiektuak burutzeko. Proiektuak leku berean emon beharko dira, zemendiaren 11n, 18:30etik 19:30era.

Pedro Miguel Etxenike honoris causa doktore izentau dau Madrilgo Unibersidade Konplutenseak

Bizkaie! 2013-11-08 09:27   sariak-autortzak

Etxenikek bere berbaldian nabarmendu dau sari honek partaide nazen erakundearen, Euskal Herriko Unibersidadearen, bikaintasuna saritzen dau. Esker bereziak emon deutsez taldeari, ikertzaileei eta ikasleei. Persona-talde horri guztiari nire esker ona emon nahi deutsat, alkarregaz eregi dogunagaitik amaitu dau.

Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketako sariak banatu ditue

Bizkaie! 2013-11-07 17:19   kulturbiz

Piedad Ortiz de Urbina eta Jon Mikel Udakiola dira III. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketearen irabazleak. Epaimahaiaren eretxiz, istorio desbardinak, orijinalak eta kalidade handikoak aurkeztu ditue. Lan irabazleak eta finalistak Bilboko Rekalde aretoan bertan izango dira ikusgai abenduaren 8ra arte.

Garbiñe Ubedak 'Hobe isilik' bere lehenengo nobelea aurkeztu dau

Bizkaie! 2013-11-07 16:50   Kulturea

Augustin Zubikarai beka-sariaren irabazlea izan zan Hobe isilik nobela-proiektua, eta gaur aurkeztu dau Garbiñe Ubeda egileak Donostian. 1936ko Gerran ibili eta gero, II. Mundu Gerrearen amaieran Frantzian desagertutako Jose Bermejo aitita miliziano anarkistearen arrastoaren bila hasten dan haren loba Bakartxo da istorioko protagonistea.

Euskaltzaindiaren XVIII. Jagon Jardunaldiek Nafarroa eta euskerea izango ditue aztergai

Bizkaie! 2013-11-07 11:25   Euskerea berbagai

Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XVIII. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak zemendiaren 15ean, Iruñeko Kondestablearen Jauregian. Euskara Nafarroatik izango dabe izenburu. Euskerearen sustapenean beharrean dabilen alkarte eta erakundeekaz batera, euskerearen inguruan gogoetea egin gura dabe.

Euskal kulturea izango da aurten protagonista Fenêtre Ouverte egitarauan, Valonia-Bruselan

Bizkaie! 2013-11-07 10:52   kulturbiz

Etxepare Euskal Institutuaren eta Federation des Jeunesses Musicales Wallonie-Bruxelles erakundearen alkarlanari esker, euskal kulturea izango da aurten Valonia-Bruselako Fenêtre Ouverte egitarauko protagonista. Igaz Kataluniari eskainitako egitarauaren arrakastearen ondoren dator Fenêtre Ouverte jaialdiaren bigarren aldia, zemendiaren 23tik abenduaren 4ra arte egingo dana.

Egunotan jokatuko dira Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketako finalak

Bizkaie! 2013-11-07 10:14   Musikea

Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketearen 25. edizinoa azken fasera heldu da. Kategoria bakotxeko finalak egingo dira eguenean, barikuan eta zapatuan, Bilborocken. Sei taldek hartuko dabe parte finaletan.

Bilboko Alondigeak IV. Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketearen finalistak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2013-11-06 14:19   kulturbiz

Bilboko Alondigeak hóPLAY13 Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketearen IV. edizinoan parte hartuko daben proiektuak aurkeztu ditu. Finalistok aurten aurkeztutako 111 proiektutatik aukeratuak izan dira. Helburua, bideo-joko barritzaileak, originalak eta heziketea bultzatzen dabenen artean, lan onenak saritzea da.

'Garoa' eta 'Firi-firi' eguneratu eta berrargitaratu ditu Labayruk

Bizkaie! 2013-11-06 13:00   Kulturea

Labayru Ikastegiak XX. mendeko idazle klasiko biren idazlanak berrargitaratu ditu testuak eguneratuta: Domingo Agirreren Garoa eta Pablo Zamarriparen Firi-firi. Liburu biok Sutondoan bilduman sartzen dira, gure literatura klasikoa baina oraintsukoena, gaurko irakurleen eskura jarteko bideratutako bilduman.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

IXA taldeak 25 urte bete ditu

Bizkaie! 2013-11-06 10:24

Euskal Herriko Unibersidadeko Informatika Fakultadean sortu zan IXA Taldea orain 25 urte. Diziplinarteko taldea da gaur egun, izan be 32 informatikarik, 8 hizkuntzalarik eta ikerkuntzarako teknikari bik osotzen dabe. Zemendiaren 6an eta 7an jarduerak antolatu ditue, urteurrena ospatzeko.

Bilboko Bidebarrietako Liburutegiak emakume zientzialarien lana ezagutarazoko dau zemendiko eguenetan

Bizkaie! 2013-11-06 10:06

Bidebarrieta Kulturguneak zientziaren zabalkunderako berbaldi zikloa jasoko dau zemendiko eguen guztietan; Emakumeek zientzia egiten dabe izenburupean, garai guztietako emakume ikerlarien lana ezagutarazo nahi da. Emakume horreetako batzuk erabat baztertu zituan historiak, Zientziari ekarpen handiak egin eutsiezan arren.

UNESCOren Konferentzia Nagusian parte hartzen dago Seaska

Bizkaie! 2013-11-05 17:22

Eguaztenean, hilaren 6an, ekitaldi juridikoan, 1960ko Ituna eta hezkuntza arloko diskriminazioaren kontrako burrukea izango dabe aztergai, eta Seaskako ordezkaritzeak bertan parte hartuko dau. Frantses Estaduak lurralde hizkuntzen garapena trabatzen dauela izango da berbagai eta bereziki Hendaia eta Beskoitzeko ikastolen kasua, Estaduak tokiko erakundeek ikastolak laguntzea galarazo nahi dauelako.

Abenduaren 13tik 22ra, 27 herrialdetako egileak lehiatuko dira VI. Mendi Film Festivalean

Bizkaie! 2013-11-05 14:45

Badator Mendi Film Festival mendiko zinemaldiaren VI. edizinoa. Aurten abenduaren 13tik 22ra izango da jaialdia, Bilbon. Hain zuzen, amaitu barri da lehian izango diran filmak hautatzeko fasea. Danetara, 27 herrialdetatik heldutako 111 lan aurkeztu dira, eta horreetatik 40 film hautatu ditu antolakuntzeak.

Gabriel Aresti izango da protagonista 2013ko Udagoieneko Osteran

Bizkaie! 2013-11-05 13:33   kulturbiz

Euskaltzaleen Topaguneak XIV. Udagoieneko Ostera Bizkaiko kultur zirkuitua antolatu dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Punta-puntako euskerazko kultur produkzinoak batuko ditu Bizkaiko antzokietan. Zemendiaren 16tik 29ra bitartean, formatu handiko bost ikuskizun izango dira Bizkaiko bost udalerritan: Zallan, Bilbon, Bermeon, Basaurin eta Ermuan.

Koldo Mitxelena Kulturunea hasi da 20. urteurrena ospatzen

Bizkaie! 2013-11-05 10:36   kulturbiz

1993ko zemendiaren 5ean zabaldu eben Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunea, gaur hogei urte, hain zuzen be. Urteurrena ospatzeko, egitarau berezia prestau dabe, kaleko ikuskizunak, musikea, poesia eta jantza saioak.

PreZinebik jarduera ugari eskainiko ditu zemendiaren 8tik 15era bitartean

Bizkaie! 2013-11-05 10:04   Barriak

PreZinebi 55 zemendiaren 8an hasiko da, Euskal Herriko Gidoigileen Alkarteak Santiago Amigorena Frantzian bizi dan zinemagile argentinarragaz antolatu dauen topaketeagaz. Amigorenak Another Silence (2011) filma aurkeztuko dau, Nicolas Buenaventuragaz batera gidoia idatzi dauen thrillerra.

Lorerik ez urkamendian birea abiatu dau Sexty Sexers taldeak

Bizkaie! 2013-11-05 09:39   Musikea

Taldea kanta barriak lantzen dagoan bitartean, kontzertuak emoteko behar eta bizirik sentiduteko zirrareak aztoratuta, bost datako birea egiten dabilz 2013ko zemendian; hurrengo hitzordua Bilboko Kafe Antzokian izango da, hilaren 13an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)