Autoeditatuen bigarren topaketea Bilboko Alondigan

Bizkaie! 2011-06-01 13:00   jardunaldiak

Bagilaren 4an, Bilboko Alondigan, Autoeditatuak topaketa honetan, joera grafiko barriak, komikiaren bersinorik libreenak eta komiki digitalaren erakustaldi bat alkartuko dira.

Biodibersika 2011 jaialdiak musikea eta ingurumena alkartuko ditu Busturian

Bizkaie! 2011-06-01 11:48   Musikea

Biodibersika 2011 jaialdia egingo da bigarren aldiz Busturian, zapatuan, bagilaren 4an, Ingurumenaren Nazinoarteko Egunean. Makina bat taldek joko dabe biodibersidadearen alde: El Columpio Asesino, Kherau, Colajets, Enkore, Shisha Pangma, Zarra, Moncada 20, Kike Mora Jazz Trio, Pulsar, Chaotic Covers, Hey Neken, Masiompa eta Bermeoko Musika Eskola.

UPV/EHU eta Bordeleko Unibersidadea, mugaz gaindiko campusetik hurrago

Bizkaie! 2011-06-01 11:29

Euskampusen helburua da, batetik, ikerketa, eskualdatze eta barrikuntza gune bat sortzea, nazinoartean nabarmenduko dana, eta, bestetik, kontzeptu barri hori giltzarri bihurtzea, Euskadiko gizartea eta ekonomia eraldatzeko. Horrezaz gan, proiektuak irakaskuntza, zientzia eta teknologia arloetako erreferentea izan nahi dau, Europako Ardatz Atlantikoan.

Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXVIII. Bertsolari Txapelketearen finala bagilaren 3an jokatuko da Bilbon

Bizkaie! 2011-05-31 18:04   Bertsolaritzea

Bermeon, Markinan eta Ondarroan jokatu dira kanporaketak finalerako bertsolariak aukeratzeko. Danetara, 100 bat bertsolari gazte ibili da kanporaketetan finalerako ahaleginetan.

Okondoko toponimiarean mapea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2011-05-31 17:31   Euskerea berbagai

Okondoko toponimiaren mapea kaleratu barri dabe, zazpi urtetako ikerketearen emoitzea jasoten dauen mapa topografiko-toponimikoa, hain zuzen be. Lanaren aurkezpenean izan ziran Itziar Kastrexana Kultura zinegotzia, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko idazkaria eta Felix Mugurutza ikerketaren egilea.

Eusko Jaurlaritzeak turismoaren ganeko webgunea barriztu dau

Bizkaie! 2011-05-31 15:56

Eusko Jaurlaritzeak www.euskaditurismo.net webgunea barritu egin dau, turisten beharrizan barrietara egokitzeko. Ganera, Jaurlaritzeak azkenengo nobedadeak aurkeztu ditu bere webtv kanalean (www.tveuskadi.net): frantsesezko bersinoa, 100 webcam eta iphone-rako aplikazino barria.

Zirkualde zirkuko arteen jaialdia astegoienean, Bilboko Errekalde auzoan

Bizkaie! 2011-05-31 15:24   kulturbiz

Zirkualde zirku jaialdiaren bigarren edizinoa egingo da Bilboko Errekalde auzoan astegoienean, bagilaren 3tik 5era bitartean. Jaialdiak zirkuko arteetako zortzi konpainiaren ikuskizunak eskainiko ditu auzoko plazan. II. Zirku Jaialdiak Koblakariren (Bizkaiko malabaristen alkartea) laguntzinoa euki dau. Koblakariren kalejireak hasiko dau jaialdia.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Ondarroako Unanue Musika Eskoleak ikasturte amaierako egitaraua atondu dau

Bizkaie! 2011-05-31 15:19   Musikea

Bagilaren 8an, aurtengo barrikuntza handiena izango da, antzerki musikala, hain zuzen. Ondarroako Kafe Antzokian izango dira aurreikusitako bi emonaldiak, 19:00etan eta 20:30ean. Antzeztuko dan lana Augustin Zubikarai ondarrutarrak 1977an idatzitako Saliña Maixua izeneko ipuinaren moldaketa musikatua izango da.

Euskadi-Cuba alkarteak 'Kuba, uharte solidarioa' erakusketea edegiko dau Bermeon

Bizkaie! 2011-05-31 13:06

Euskadi-Cuba alkartasun politikorako euskal alkarteak Kuba, uharte solidarioa erakusketea zabalduko dau Bermeoko Gizarte eta Kultur Etxean, bagilaren 6tik 11ra bitartean.

Elena Arzak sukaldariak irabazi dau Espainiako Gastronomia Saria

Bizkaie! 2011-05-31 12:44   Jan edanak

Pepe Rodriguez Rey Illescasko (Toledo, Espainia) El Bohio jatetxeko sukaldariburuak jaso dau Elena Arzakegaz batera 2010eko Espainiako Gastronomia Saria.

Euskaltermen bersino barria eta hamalau hiztegi terminologiko aurkeztu ditu Kultura Sailak

Bizkaie! 2011-05-31 12:37

Euskararen Aholku Batzordeko Terminologia Batzordeak onartutako hamalau hiztegi terminologiko argitaratu barri ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS). Horrezaz gan, Euskalterm terminologia banku publikoaren bersino barria sareratu dabe, interfazez eta funtzionaltasun barriekaz osotuta.

Pello Sarasua 2011-05-31 11:55

Kaixo:

Ekainaren 8tik 11ra Afrikako V astea ospatuko da Arantzazun Baketik eta Tau fundazioak antolatuta. Ekuatore Gineako ordezkariak izango dira aurtengo Afrikako Astean. Asteazkenetik ostiralera, 18.00etatik 20.00ak bitarte, “Demokratizazioa, etnizitataea eta itxaropena Afrikan: Bubi herriaren kasua Ekuatore Ginean” gaia jorratuko da saio bakoitzak bi zati izango dituelarik. Lehenengoan ikuspegi global batetik landuko da gaia eta bigarrengoan Bubi herriaren kasua aztertuko da bertako ordezariekin. Ekainaren 11ean, hitzaldia eta dokumental bat izango ditugu eta Asteari amaiera emateko herri-bazkaria izango da.
Hemen duzue informazio gehiago http://www.baketik.org/eu/afrika

Honen berri ematea eskertuko genizueke

Mila esker

Erantzuna | Arantzazu Afrikagazko alkargune

Euskadiko Barrikuntzearen Interneteko atariak 350.000 bisita baino gehiago izan zituan 2010ean

Bizkaie! 2011-05-31 11:23

www.euskadinnova.net ataria Euskadiko Agenda Digitala 2015 edo AD@15 Planaren (horixe da hain zuzen Euskadi Informazino Gizartean Planak hartu dauen izen barria) barruko ekimen bat da.

Lehen faseko bigarren itzuliko sailkapena prest, Zumarraga-Urretxuko saioen faltan

Bizkaie! 2011-05-30 17:53   Bertsolaritzea

Asteburu honetan jokatu dira Gpuntuaren Lehen Faseko bigarren itzuliko 8 saio, eta horreek jokatu ostean honezkero hasi da sailkapen orokorra zehazten. Datorren domekan, bagilak 5, jokatuko dira azken bi saioak Zumarraga-Urretxun eta han argituko da zein 32 bertsolari pasauko diran hurrengo fasera.

Agustin Ibarrola eskulturgileak jaso dau Gure Artea saria

Bizkaie! 2011-05-30 15:55   sariak-autortzak

Agustin Ibarrolak (Basauri, 1930) jaso dau aurtengo Gure Artea saria, bere arte ibilbide osoagaitik. Gaur bertan emon dabe sariaren barri Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak eta Fernando Golvano EHUko Filosofia fakultadeko irakasle eta lehiaketako epaimahaiburuak.

Zeregin barriak Torrealdai eta Azkaraterentzat Euskaltzaindiaren barruan

Bizkaie! 2011-05-30 15:38   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren osoko bilkureak izendapen barriak egin zituan barikuan: Joan Mari Torrealdai izango da Euskaltzaindiko Bibliotekari akademikoa eta Azkue Bibliotekako batzordeko burua, eta Miren Azkarate Argitalpen batzordeko kidea izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Skatu talde nafarrak erritmo bizidun 'Izana izanen' diskoa kaleratu barri dau

Bizkaie! 2011-05-30 14:52   Musikea

Skatu taldeak bigarren diskoa kaleratu barri dau, Izana izanen (MusikHerria). Hamalau kanta kaso ditue lan barrian, euskeraz danak. Grabazinoa euren entsegu lokalean egin dabe, Asier Zudaireren zuzendaritzapean. Daborduko hasi dira diskoa aurkezten; hurrengo kontzertua bagilaren 5ean izango da, Iruñean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aramaioko taldea nagusi Arabako Bertso Eskolen Egunean

Bizkaie! 2011-05-30 11:11   Bertsolaritzea

Igaz bezela aurten be Aramaioko taldeak irabazi dau eta bertso-eskola honetako Peru Abarrategi eta Gasteizko bertso-eskolako Maddalen Arrausi izango dira bagilaren 18an Agurainen ospatuko dan Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finalean Arabako ordezkariak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Julen Gabiriaren 'Nire aita ikusezina' liburua, Mikel Zarate sariaren irabazle

Bizkaie! 2011-05-27 16:48   sariak-autortzak

Julen Gabiriaren Nire aita ikusezina da nobeleak irabazi dau Mikel Zarate haur literaturako saria. Holan erabagi dau Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak. Idazle galdakaoztarrak 3.000 euroko saria jaso dau. Liburua udagoienean kaleratuko da.

UPV/EHU eta Unai Basurko alkarlanean ibiliko dira prestakuntzan eta ikerketan

Bizkaie! 2011-05-27 15:53

Unibersidadeak eta Ocean World SLk hitzarmena sinatu dabe itsas ingurumenagaz eta nabigazinoagaz lotutako egitasmoak garatzeko

Iñaki Goirizelaia EHUko erretoreak eta Unai Basurko nabigatzaileak lankidetza hitzarmen bat sinatu dabe irakaskuntza, ikerketa eta garapen teknologikoagaz lotutako ekimen zientifikoak alkarregaz garatzeko, baita adituak alkar trukatzeko eta erakunde bietako langileen prestakuntzea bultzatzeko be.