Musikea, literaturea, ikus-entzunezkoak... danetariko eskaintzea Durangoko Azokearen amaieran be

Bizkaie! 2011-12-07 17:03   Kulturea

Eguena, hilak 8, Durangoko 46. Liburu eta Disko Azokara hurreratzeko azkenengo eguna izango da. Dana dala, badago astia, izan be iluntzeko zortzirak arte zabalik egongo da-eta Landakoko gunea. Ateak zarratu baino ordu batzuk lehenago, 11:30ean, Gerediagak Azokearen balorazinoa egingo dau.

Xulio Amigo: Durango eredu argia da guretzako

Bizkaie! 2011-12-07 14:52

Culturgall-eko buruaren esanetan, guretzako ohore handia da hain indartsua eta herrian hain sustraitua dagoan topagune baten ohorezko konbidatu izatea.

Seve Callejak Juan E. Delmas argitaratzaile eta irudigile bilbotarraren biografia aztertu dau

Bizkaie! 2011-12-07 13:57

Seve Calleja idazle bilbotarrak liburu bi kaleratu barri ditu Muelle de Uribitarte argilatxegaz; bata, El impresor Juan E. Delmas , un sueño incendiado eta, bestea, Viaje por el Bilbao de antaño. Lan biak Bilbaínos recuperados bilduman plazaratu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mariano Ferrer kazetariak 'Lo que dije y digo' liburua aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-12-07 13:39   kulturbiz

Lo que dije y digo lanean Mariano Ferrer (Donostia, Gipuzkoa, 1939 - ) kazetariak El Mundon, Jakin aldizkarian eta Noticias de Gipuzkoan idatzitakoak batu ditu.

Ibaizabal argitaletxeak euskeraz idatzitako erlijinoen ganeko liburuen bildumea aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-12-07 11:58   kulturbiz

Argitaletxe bizkaitarrak euskerara itzulitako erlijino-testurik garrantzitsuenakaz egin dau 15 liburuki dituan bilduma hau, Koranetik filosofia budistaraino edota ebanjelio apokrifoetaraino, Deustuko Unibersidadeko Teologia Fakultadeagaz batera. Euskadin aitzindaria eta bakarra

Getxoartek 9.000 bisitari inguru izan ditu asteburuan

Bizkaie! 2011-12-07 11:01   Kulturea

Getxoarte aretoak 9.000 bat bisitari izan ditu aurtengo edizinoan, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Erakusketea abenduaren 2an edegi eben, eta 4an, itxi. Hiru egunez 51 artista gazteren lanak egon dira ikusgai Areetako Geltokia plazako karpan. Artistak, galeristak eta artearen arloko hainbat profesional batu dira egunotan Getxoarten.

Egunik jentetsuenaren ostean, azken aurreko eguna gaur Durangon

Bizkaie! 2011-12-07 10:55   Kulturea

Abenduaren 6a, martitzena, jai eguna, egunik jentesuena izan zan. Astelehena izan zan, akaso, motelena eta domekan be ez zan jentetzarik ibili. Halan da be, antolatzaileek helarazo deuskuezan datuen arabera, joandako domekan, polito saldu ei zan.

Kontseiluak 'Euskaraz bizi nahi dut' liburua aurkeztu dau Durangon

Bizkaie! 2011-12-05 17:42   Euskerea berbagai

Euskaraz bizitearen aldeko dinamikan dagozan 21 idazlek eta beste hainbat ilustratzailek sortutako testuakaz eta marrazkiakaz osotutako liburua da gaur aurkeztutakoa.

Irudienea sortzaileen gunea abenduaren 6tik 8ra Durangon

Bizkaie! 2011-12-05 14:52   Barriak

Abenduaren 6a eta 8a bitartean zabalduko ditu ateak Durangon Irudieneak, euskerazko ikus-entzunezkoen sortzaileen guneak. Topagunea Euskera alkarteen Federazinoa eta Gederiaga Alkartearen ekimenez sortu da Irudienea eta euskeraz sortutako ikus-entzunezkoen erakusleku zein ikus-entzule eta sortzaileen topaleku izan nahi dau.

Dobaneko zine maratoia eskainiko dau Zinema Euskaraz-ek Durangoko Azokan

Bizkaie! 2011-12-05 14:35   Barriak

Zine Maratoia eskainiko abenduaren 6an izango da. Bertan, azken hileotako zenbait estreinaldi ikusi ahal izango dira euskeraz. Etenik bako proiekzinoa pantaila erraldoiaz hornidutako Irudienea gunean, 50 lagunentzako lekua dauen autobusean izango da, eguerdiko 12:00etatik 20:00etara.

Asier Altunaren 'Artalde' filmak irabazi dau Lekeitioko Zine Bilerea

Bizkaie! 2011-12-05 10:10   Barriak

Amateurren atalean, barriz, sormenezkoen arloan, lehenengo saria Joseba Uberuagaren Izena duena lanak jaso dau; Uberuagaren lana, gainera, igazko Benito Ansola Beken irabazleetako bat izan zan eta horrek poztasun handia eragin dau antolatzaileen artean.

Iñaki Apalategik irabazi dau Gpuntuaren finalerako azken txartela

Bizkaie! 2011-12-05 09:34   Bertsolaritzea

Beñat Gaztelumendi, Jexus Mari Irazu, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Agin Rezola, Alaia Martin eta Jon Martinek kantauko dabe abenduaren 18an, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean, Donostian, Ilunben.

XVI. Euskal Dendeak abenduaren 3an edegiko ditu ateak, Durangoko merkatu-plazan

Bizkaie! 2011-12-02 15:45   Kulturea

XVI. Euskal Dendeak zapatuan, abenduaren 3an, edegiko ditu ateak, eta hilaren 8ra egongo da zabalik. Durangoko merkatu-plazeak 66 erakustoki hartuko ditu, Arbasoak alkarteak antolatuta. Euskal Dendearen aurtengo protagonistetako bat Galizia da, izan be antolatzaileen asmoa da galiaziarren artisautzea ezagurazotea; holan, Finisterreko artisauek antxinako lanbideak ulertzeko modua erakutsiko dabe.

'Linguae Vasconum Primitiae' liburuaren argitalpen faksimilea aurkeztu dabe Eusko Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2011-12-02 14:48   Euskerea berbagai

Bernard Etxepareren 1545eko Linguae Vasconum Primitiae liburuaren argitalpen faksimilea aurkeztu dabe Eusko Legebiltzarrean. Jatorrizko testuaz gan, oraingo ortografiarako egokitutako euskerazko bersinoa be badauka edizino barriak, gaztelaniazko, frantsesezko, ingelesezko, alemanezko eta italierazko itzulpenak bere bai. Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak emon dabe argitara.

'Rapherria', lehen Euskal Rap Bildumea plazaratu dau infozazpi irratiak

Bizkaie! 2011-12-02 14:30   Musikea

Euskeraz egiten dan rap musikeari oihartzuna emon eta euskal kulturearen bilakaereari ekarpena egiteko asmoz sortu dau bilduma hau infozazpi irratiak. Euskal Herriko herrialde guztietako 17 taldek parte hartu dabe bilduma honetan. Guztiek euskerazko rap musikea egiten dabe

Tolosa, Ordizia, Arrasate, Andoain, Leioa, Barakaldo, Elorrio eta Amorebietako Udalek Europa Cinemas-Media sareagaz bat egin dabe

Bizkaie! 2011-12-02 13:48   Barriak

Aitatutako zortzi aretok lehenengo euskal sare txiki bat eratu dabe. Akordioa 2012ko urtarrilaren 1an martxan jarriko da modu ofizialean eta zinema europarraren eskaintzea nabarmen handituko dau gure lurraldean. Zinema aretoek 18.000 euroko laguntza ekonomikoa be jasoko dabe.

Atoan! argitaletxea aurkeztu dau Zenbat Gara alkarteak

Bizkaie! 2011-12-02 13:18   kulturbiz

Euskera ikasleari literatura ulerterraza, atsegina eta erakargarria eskaintzeko asmoz eta euskaldunen arteko komunikazinoa ardatz, euskera erraz, garbi eta ulergarria erabiliko dauen Atoan! izeneko argitaletxea (www.atoan.com) aurkeztu dau Zenbat Gara kultur alkarteak.

Igor Otxoak agur esan deutso Oreka Tx proiektuari Quebecen

Bizkaie! 2011-12-02 11:30   Musikea

Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa Oreka Tx-eko kideak Quebecen dagoz egunotan txalapartea eta euskal kulturea bertan ezagutarazoteko asmoz. Bertan emon dau Igor Otxoak Oreka Tx-gaz egingo dauen azkenengo kontzertua.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bruce Springsteenen Donostiako kontzertuko sarrerak salgai

Bizkaie! 2011-12-02 10:36   Musikea

Bruce Springsteenek 2012ko bagilaren 2an joko dau Donostian, eta gaur, goizeko hamarretan ipiniko ditue salgai sarrerak. Kontzertua Anoetako estadioan izango da. Sarrerak erosteko hainbat bide dagoz: www.ticketmaster.com gunean, 902 150 025 telefonoan, edo Fnac eta Carrefour dendetan.

Hemen dago Buber sarien uzta barria

Bizkaie! 2011-12-02 10:13

Daborduko jakinarazo ditue aurtengo Buber sarien proiektu irabazleak. Ekitaldia EITBren Bilboko egoitzan izan zan. Kulturize Androiderako aplikazinoa izan da euskerazko proiektu teknologikorik onena; lehiakide zituan, Banden Lehia 2011 eta Mundu Magikoa egitasmoak.