Euskaltzaindiak egoitza barria dauka Gipuzkoan

Bizkaie! 2011-09-19 14:26   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak egoitza barria dauka Gipuzkoan, Donostiako Tolare baserria, hain zuzen be. Akademiaren Gipuzkoako ordezkaritzeaz gan, Jagonet Zerbitzua, Joanes Etxeberri egitasmoa (Euskararen Historia Soziala) eta Euskaltzaindiaren Hiztegigintzan lan egiten daben taldeek Tolaren jardungo dabe aurrerantzean.

G-9 taldeko unibersidadeetako erretoreak Bilbon batzartu dira

Bizkaie! 2011-09-19 13:16

G-9 taldeko unibersidadeetako erretoreen Batzar Nagusia egingo dabe irailaren 19an, Euskal Herriko Unibersidadearen Bizkaia Aretoan, Bilbon. Iñaki Goirizelaia EHUko erretorea G-9ko sei hileko presidentea da, bera da batzarraren burua.

Glenn Close aktoreak txalo artean jaso dau Donostia Saria

Bizkaie! 2011-09-19 12:14   Barriak

Glenn Close aktoreak Zinemaldiko Donostia Saria jaso eban domekan, hain zuzen be bere ibilbide profesionala saritzen dauen lehenengoa. Gabon, pozten nau Donostian egoteak esanez hasi eban berbaldia aktore estadubatuarrak, eta Kursaal jauregian batutakoek txaloka hartu eben. Jaialdiari eskerrak emon eutsozan, saria jasotea ohorea dala adierazoz.

Zinemaldiak Gotzon Elortzaren hiru dokumental zaharbarrituen proiekzinoa eskainiko dau

Bizkaie! 2011-09-16 15:54   Barriak

Zinemaren historian euskeraz egindako lehenengoak dira datorren martitzenean, irailaren 20an, Donostiako Zinemaldian, proiektauko diran Gotzon Elortzaren lanak, Getxoko auzokideak 60. hamarkadan, euskeraz berba egitea galazota egoan garaian, egindako hiru dokumental zaharbarritu.

Asier Altunaren 'Bertsolari' filma Donostiako Zinemaldian ikusgai

Bizkaie! 2011-09-16 15:35   Barriak

Film hau egitea oso garrantzitsua izan da niretzat, pelikuleagaz batera hazi egin nazelako neu be. Mikrofono baten aurrean jarri eta bihotz-bihotzez kantau dodala sentiduten dot.

Egunerokoak literaturan bete izan dauen lekua izango dabe berbagai Iñaki Uriarte eta Enrique Vila-Matas idazleek Bilbon

Bizkaie! 2011-09-16 14:15   Kulturea

Oraingo honetan, topaketan, eguneroko personalek literaturearen barruan bete izan daben lekuari buruzko eztabaidea proposatzen da. Hitzordua, hilaren 20an, 19:30ean, Bilboko Bidebarrietako Liburutegian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

ESKENAk konpainien eta aktoreen lana nazinoartean zabaltzeko ikastaroak antolatu ditu

Bizkaie! 2011-09-16 11:38   Kulturea

ESKENAk Bilbon kudeatzen dauen Harrobia, Produkzino Eszenikorako Barrikuntza Zentroak, Euskal Eszenaren Kanpo Sustapenerako Planaren testuinguruan antolatutako Nazinoartekotze Tailerren bigarren edizinoa egingo dau irailaren 20tik 22ra bitartean.

Bilbao-New York- Bilbao japonieraz argitaratuko dabe

Bizkaie! 2011-09-16 11:06   Kulturea

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberria japonieraz agertuko da laster. Tokioko Hakusui sha argitaletxeak argitaratuko dau, Japoniako argitaldaririk handienak, hain zuzen be. Nami Kameko itzultzaileak zuzenean euskerazko jatorrizkotik egin dau itzulpena.

Helduen euskalduntzearen 2011-2012 ikasturtea abiarazoko dau Eusko Jaurlaritzeak Donostian

Bizkaie! 2011-09-16 10:55   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzak eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) euskaltegien 2011-2012 ikasturtea inaugurauko dabe gaur, hilak 16, Donostian. Gainera, saio berean helduen euskalduntzearen inguruko erradiografia bat egingo da.

Zinema Euskaraz Donostiako 59. Zinemaldian izango da ‘Katu bat Parisen’ animazino filmagaz

Bizkaie! 2011-09-15 18:41   Barriak

Donostiako 59. Zinemaldia 'Intruders' thriller fantastikoak zabalduko dau gaur, hilak 16

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, herritarrek zinema euskaraz ikusteko aukerea izan deien, Zinema Euskaraz programearen barruan, Donostiako 59. Zinemaldiaren haur-zinemako atalean, Jean-Loup Felicioli eta Alain Gagnol-ek zuzendutako Katu bat Parisen (Une vie de chat) animazinoko film frantsesa estreinauko dau.

XI. Txistu Eguna ospatuko dau Amorebieta-Etxanok astegoienean

Bizkaie! 2011-09-15 14:11

Datorren astegoienean, irailaren 17an eta 18an, musikea izango da protagonista barriro be Amorebieta-Etxanon. Zapatuan, hilak 17, XI. Txistu Eguna ospatuko da Zornotzan, Udazken Txistulari Taldeak antolaturik eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzinoagaz.

Programazino anitza eta herritar guztientzat edegia Bilbon Mobikortasunaren Aste Europarrean

Bizkaie! 2011-09-15 11:31

Bilbo nire kotxe barik! hilaren 22an egingo da eta amaiera bikaina jarriko deutso hilaren 16an hasiko dan Mobikortasunaren Aste Europarrari.

Euskal Poesiaren III. BBK Jardunaldiak Bilbon irailaren 19tik 23ra

Bizkaie! 2011-09-15 10:39   jardunaldiak

Jardunaldiotan euskal artista esanguratsuenek euskal poeta garrantzitsuenetako batzuen pentsamendu artistikoak eta prozesu sortzaileak sakon aztertuko ditue. Emonaldi guztiak Bilboko BBK Salan (Kale Nagusia, 19-21) izango dira, 20:00etan, eta sarrerea dobakoa izango da aretoa bete arte.

Goiatz Labandibarrek irabazi dau XIV. Igartza Saria

Bizkaie! 2011-09-15 10:24   sariak-autortzak

Hamalau urte bete ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpreseak, idazle gazteak laguntzeko antolatzen daben beka honek; deialdi honetan hamahiru proiektu aurkeztu dira, eta Interrail behin-behineko izena daukan ipuin-bildumearen egitasmoa irabazletzat jotea adostu dabe Igor Estankona, Xabier Etxeberria eta Karmele Jaio epaimahaikideek.

Musikari, poeta eta bertsolariek bat egingo dabe Xabier Leteri omenaldia egiteko

Bizkaie! 2011-09-14 18:44   Musikea

Xabier Leteren heriotzearen I. urteurrenaren harian, musikariek, poetek eta bertsolariek bat egin dabe haren omenezko bira batean, jenteari musikari eta poeta oiartzuarraren doinurik ezagunenak gogorarazoteko asmoz, gaur egungo euskal artistarik ezagunenetako batzuen ahotik, besteak beste, Pier Paul Berzaitz, Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi taldeko kantaria), Antton Valverde, Erramun Martikorena, Arantxa Irazusta eta Petti.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Irailaren 17an hasiko dira 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenak

Bizkaie! 2011-09-14 15:53   Bertsolaritzea

Irailaren 17an berrekingo jako Gpuntua: 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari, final-zortzirenakaz. Maiatzean jokatu zan Lehen Fasearen ostean, Andoainen eta Azkoitian izango dira final-zortzirenetako lehen saioak, zapatuan eta domekan. Donostiako Illunben amaituko da aurtengo edizinoa, abenduaren 18ko finalagaz. Tartean, 15 herritan jokatuko dira saioak, fasez fase.

'La piel que habito', 'La voz dormida' eta 'Pa negre' filmak atzerriko film onenari Oscar sariaren bila

Bizkaie! 2011-09-14 15:30   Barriak

Pedro Almodovarren La piel que habito, Benito Zambranoren La voz dormida eta Agustí Villarongaren Pa Negre dira Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak aukeratu dituan filmak. Espainia atzerriko film onenaren Oscar sarirako ordezkatuko dau hiru horretako batek.

Bizkaiko Foru Liburutegiak emakumeen literatureari buruzko ikastaroa eta euskera irakurle taldeak eskainiko ditu

Bizkaie! 2011-09-14 15:02   kulturbiz

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak, Foru Liburutegiaren bidez, epea zabaldu dau literaturea protagonista daben dobako bi ekimenetan izena emoteko: emakumeen literatureari buruzko tailerra eta euskera irakurle taldeak. Bi ekimenak Bilbon dagoan liburutegiko bosgarren pisuan izango dira, 18:00etatik 20:00etara.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Euskal baleazaleen ildoei jarraiki' nazinoarteko kongresua Bilbon

Bizkaie! 2011-09-13 18:49   jardunaldiak

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Jauzarrea Fundazioak, Euskal baleazaleen ildoei jarraiki. Euskaldunen eta Ipar Atlantikoko Amerikako Jatorrizko Herrien Kultur eta Genetiko Ondarea nazinoarteko kongresua antolatu dabe irailaren 21 eta 22an, Bilboko Bizkaia Aretoan.

Euskadiko Soinuak Vic-eko musika merkatu erabarrituan

Bizkaie! 2011-09-13 17:17   Musikea

Euskadiko Soinuak sortu zanetik Vic-eko Musika Merkatuan parte hartu dau eta ehundaka profesionalen aurrean euskal musikea aurkezteko aukerea izan dau urtero. Aurten, irailaren 14tik 18ra, Gose, Split 77 eta Audience izango dira gure musikearen enbaxadore.

»» Ikusi argazki guztiak (3)