XI. Musikalek 12 banda eta 100 musikari ekarriko ditu Basauri, Sestao, Erandio eta Leioara

Bizkaie! 2011-09-07 15:47   Musikea

Irailaren 16tik 18ra, Basauri, Sestao, Erandio eta Leioan egingo dan Musikale, Kaleko Musikarien Nazinoarteko XI. Topaketeak herrialde desbardinetako 12 banda eta 100 musikari ekarriko ditu.

Lizarra eta Ibarragaz senidetuko da Algorta hilaren 17ko Euskal Herria Egunean

Bizkaie! 2011-09-07 14:43

Euskal Herria Eguna ospatuko dabe hirugarren urtez, hilaren 17an, Ibarran. Bai Euskal Herriari herri ekimenak antolatu dau jaialdia eta Lizarra, Algorta eta Ibarrako herritarrek sustatu dabe.

Gose Vic-eko 'Mercat de Música Viva” jaialdian

Bizkaie! 2011-09-07 12:24   Musikea

Kataluniako Vic herrian urtero ospatzen dan Mercat de Musica Viva (MMVV) azokan hainbat kontzertu ikusteko aukerea izango da irailaren 14tik 18ra. Aurten 23. edizinoa izango da, eta bertan izango da talde arrasatearra. Gose taldeak irailaren 16an, barikuan eskainiko dau kontzertua El Sucre eszenatokian.

'Aek-k hitza ematen dizu' matrikulazino kanpainea abian da

Bizkaie! 2011-09-07 11:57   Euskerea berbagai

AEKren eretxiz, Korrika 17 igarota, euskalakari berbeak ez dau galdu ez gaurkotasunik, ez indarrik, eta horren iraupena aldarrikatzen segidu behar dala uste dau, AEKren azken helburua lortu arte, hau da, herritar guztiak euskalakari izango diran Euskal Herria, Euskal Herri euskalduna.

Euskal Herriko Historialarien II. Biltzarra Oñatin egingo da

Bizkaie! 2011-09-07 11:43

Euskal lurraldeak eta nafar Estatua izenburupean, irailaren 17an eta 18an Euskal Herriko Historialarien II. Biltzarra egingo da Oñatiko Unibersidadean, Nabarralde alkarteak antolaturik.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Euskadiko Biodibersidade Zentroak Gema Arrugaetaren argazkien erakusketa bat zabaldu dau

Bizkaie! 2011-09-07 11:02   Kulturea

Aldi baterako erakusketa honek Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) parke naturalen mugabako edertasuna erakusten dau: Gorbeia, Urkiola, Izki, Valderejo, Aralar, Pagoeta eta Aiako Harria. Era berean, babestutako natura-gune horreetako paisajeen eta espezieen aniztasuna hobeto ezagutzeko baliabide izan nahi dau. Erakusketea abenduaren 4ra arte egongo da ikusgai, doban.

Zeintzuk ete dira Leihotikan taldearen kanturik onenak?

Bizkaie! 2011-09-06 16:36   Musikea

Gor zigiluak Leihotikan taldearen jarraitzaileek proposatutako abesti onenakaz CD bat kaleratzeko asmoa dauka. Taldeak diskoetxe nafarragaz emondako 14 urteen lagin hori urrian kaleratuko da. Taldeak berak zaleen inplikazinoa ezinbestekotzat jo dau kantuen aukeraketan eta horregaitik zabaldu da deialdia.

Irailaren 11n, frankismoaren biktimei gorazarre egingo jake Berrizen

Bizkaie! 2011-09-06 15:52

Berrizko Udalak aurten be, irailaren 11n, frankismoaren biktimei gorazarre egingo deutse. Berrizko herriak 1936ko estadu kolpe faxisteari aurre egitearren fusilautako zein kartzelan hildako berriztar guztiak oroitu eta goretsiko dira. Irailaren 11n, domekan, goizean egingo dira oroimen ekitaldiak.

'Una Ria con Duende' jaialdiak flamenkoa ekarriko dau Bilbora

Bizkaie! 2011-09-06 15:11   kulturbiz

Una Ría con Duende jaialdiaren helburu nagusia gure uriko biztanleei musika genero horren erritmo biziak eta energiaz betetakoak hurreratzea da. Flamenkoaren ezaugarri nagusietakoa mota guztietako kultur eraginak bereganatzeko dauen gaitasun handia da. Euskadin eskola asko eta flamenko barruko diziplinen jarraitzaile asko dagoz.

Ruper Ordorikak disko barriaren nahasketak amaitu ditu

Bizkaie! 2011-09-06 14:52   Musikea

Ruper Ordorika oñatiarrak 2009an kaleratu eban azken lana, Haizea garizumakoa, hain zuzen be. Disko barria, barriz, urriaren amaieran plazaratzeko asmoa azaldu dau musikari beteranoak.

Lau euskal talde izango dira Tarregako Fira de Teatren

Bizkaie! 2011-09-06 12:03   Kulturea

Markeliñe, Kukai, Deabru Beltzak eta Natxo Montero konpainiak Tarregako (Lleida) XXXI. Fira de Teatren izango dira Euskal Teatroa programearen barruan. Euskal antzerkia nazinoarteko merkatuetan sustatzeko plataforma ezin hobea bihurtu da Tarregako hitzordua, aurten, irailaren 8tik 11ra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Guggenheim Bilbao Museoko 'Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection' erakusketeak ia 514.000 bisitari izan ditu

Bizkaie! 2011-09-06 11:29   Kulturea

Guggenheim Bilbao Museoan Bitarte argitsua: The D. Daskalopoulos Collection erakusketea ikusteko azken astea da hasi barri dana, irailaren 11n amaituko baita, eta orain arte 513.492 bisitari jaso ditu.

Frances McDormand izango da Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialeko epaimahaiburu

Bizkaie! 2011-09-06 11:00   Barriak

McDormand and.aren azken lanak Transformers 3, This Must Be the Place -Sean Penn aktoreagaz batera- eta Wes Anderson-en Moonrise Kingdom izan dira. Fargo (1996) filman Marge Gunderson poliziarena egiteagaitik Oscar bat irabazi eban, eta beste hirutan be proposatu dabe, hain zuzen, Mississippi Burning (1988), Almost Famous (2000) eta North Country (2005) filmetan egindako lanagaitik.

Datorren astegoienean Iparraldek bere eskaintza turistikoa aurkeztuko dau Getxon

Bizkaie! 2011-09-05 16:43

Getxoko Udaleko Turismo, Merkataritza eta Enpleguaren Zerbitzuko zinegotziak, Itziar Epalzak, eta Terre et Côte Basques-eko presidenteak, Emma Tortes Saint-Jammes-ek, alkarte horrek datorren zapatuan, hilak 10, Algortako Geltokiko plazan egingo dauen jarduera turistikoa aurkeztu dabe prentsaurrekoan.

Ermuko Folkez Blai irailaren 9an hasiko da

Bizkaie! 2011-09-05 16:23   Musikea

2011ko finalistak Tündra, Adarrots, La Banda Morisca, Lulavai, La Camerata Cervantina (Igazko irabazleak), Irtio eta Street Wings dira; talde konbidatuak, barriz, Adunia ermuarrak eta Las Migas Bartzelonako taldea.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Euskaltzaindiak ICOSen XXIV. Biltzarrean parte hartuko dau Bartzelonan

Bizkaie! 2011-09-05 15:31   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak ordezkaritza zabala izango dau Bartzelonan, ICOSen (International Council of Onomastic Sciences) XXIV. Biltzarrean. Izenak eguneroko bizitzan izenburupean egingo dan biltzarra gaur hasi eta irailaren 9an amaituko da.

Bilboko Udalak XIII. Miguel de Unamuno Saiakera lehiaketarako deia zabaldu dau

Bizkaie! 2011-09-05 14:21   Kulturea

Jatorrizko lanak jasoteko epea zemendiaren 25ean, barikuan amaituko da. Lehiaketa hau urtero antolatzen da 1999tik, Bizkaiko uriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez. Lehiaketa honek 7.000 euroko diru-sari bana emoten dau bi modalidadeetan, gaztelaniaz eta euskeraz.

Jon Altuna Mondragon Unibertsitateko erretoreorde akademiko izentau dabe

Bizkaie! 2011-09-05 14:07

Mondragon Unibertsitateak Erretoreorde akademiko barria izango dau irailetik aurrera. Jon Altunak beteko dau kargua, aurretik Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile akademiko izan danak. Joxe Mari Aizega ordezkatuko dau Altunak, horrek Basque Culinary Center Mondragon Unibertsitatearen Gastronomia Zientzien Fakultadearen proiektua zuzenduko dauelako buru-belarri.

Bizkaitarrak bikain Urruzuno lehiaketan

Bizkaie! 2011-09-05 11:36   sariak-autortzak

2011ko txandan, 20 ikasleren lanak saritu ditue eta hiru saridun Gernika BHIko batxilergoko ikasleak dira: bi gernikarrak Iker Miret Atxikallende eta Irene Ortiz Perez dira eta hirugarrena Ainhoa Vidal Gonzalez lekeitiarra. Bizkaitar sarituak aurtengo Urruzunon 6 izan dira danetara: Gernikako hiru ikasleez gan, Mallabiko (Garazi Mugarza), Arteako (Elena Bermudez) eta Abanto-Zierbenako (Lohitzune Ganboa).

Aurten, nabarmentzekoa da lehenengoz Abanto-Zierbenako gazte batek saria jaso dauela.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Makina bat tokitako gastronomiak batuko dira Elorrion, Ferixa Nagusietako azkenengo egunean

Bizkaie! 2011-09-02 15:07   kulturbiz

Ferixa Nagusietako bigarren domekan, irailaren 11n, bederatzi nazinotako kulturak ezagutzeko aukerea egongo da Elorrioko plazako frontoian, Elorrioko kulturak dasta ditzagun izeneko ekimenaren bitartez, Kainabera alkarteak antolatuta.