Bernardo Atxagaren 'Nevadako egunak', kronikea eta nobelearean artean

Bizkaie! 2014-01-07 14:23   Kulturea

Nevadako egunak kronikea da hasieran, eta amaieran nobelea. Halan dino liburuaren kontrazalak. 2007ko abuztutik 2008ko bagilera arte AEBetako Nevadan bizi eta ikusitakoen barri emoten dau Bernardo Atxagak lan barrian. Pamiela argitaletxeak Kondagintza izeneko sailean kaleratu dau.

Atxagaren liburuak ez dauka genero jakinik, kronikea da, nobelea eta biografuia bere bai. Askatasun osoz idatzi dau. Renon bizi izandako hamar hilabeteetan 250 pieza inguru idatzi zituan, baina horreetatik 150 besterik ez ditu jaso liburuan. Testu guztiek giza esperientzia dabe abiapuntu: zer bizi izan eban, zer pentsau, han ezagututako oraingo eta lehengo personaiak, eta abar. 'Obabakoak' besteko aldakorra da, eta 'Soinujolearen semea' moduko trinkoa. Ez dago orrialde bardinik, ezta orrialde solterik be ez, dinoe argitaletxeko iturriek.

Hainbat piezaz osotuko liburua bada be, ardatz bi ditue danek, batasuna emoteko. Ardatzetako bat denporea da, kronologia, izan be egilearen egotaldiak hasiera eta amaiera jakina zituan; eta, beste ardatza makina bat bider agiri diran elementuek osotzen dabe, berbarako, basamortuak eta zaldi basatiek, esaterako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu