Harkaitz Canoren 'Pasaia blues' galizieraz argitaratu dabe
2014-01-07 17:52 KultureaHarkaitz Canoren Pasaia Blues eleberria (Susa, 1999) galizierara itzuli dau Isaac Xubin idazleak. Hugin e Munin argitaletxeak argitaratu dauen galizierazko edizino honegaz, lau hizkuntzatan irakurri daiteke liburua, jatorrizko euskerazko bersinoaz gan, gaztelaniaz eta alemanera be itzulia baitago, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.
Harkaitz Canoren Pasaia Blues eleberria (Susa, 1999) galizierara itzuli dau Isaac Xubin idazleak. Hugin e Munin argitaletxeak argitaratu dauen galizierazko edizino honegaz, lau hizkuntzatan irakurri daiteke liburua, jatorrizko euskerazko bersinoaz gan, gaztelaniaz eta alemanera be itzulia baitago, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.
Genero baltzean koka daitekeen eleberri honek, terrorista talde baten eta ertzain baten arteko hartu-emonak ditu ardatz. Zinemearen eta irudi gidoigintzearen ezaugarrietatik harturiko baliabideak erabiliz, intrigazko pasarte interesgarrietan sartzen dau Canok irakurlea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!