'Guerrilla Girls 1985-2013' erakusketea urtarrilaren 19ra arte luzatu dabe
2014-01-03 14:15 KultureaJente ugari batu dau Guerrilla Girls 1985-2013 erakusketeak, halanda ze urtarilaren 19ra arte luzatzea pentsau dabe, aste bi gehiago. Artearen mundua aztertzen dauen talde feministearen atzera begirakorik osotuena da, izan be 1985tik gaur egunera arte sortutako proiektu guztiak dagoz ikusgai Bilboko Alondigan. Sarrerea debalde da.
Jente ugari batu dau Guerrilla Girls 1985-2013 erakusketeak, halanda ze urtarilaren 19ra arte luzatzea pentsau dabe, aste bi gehiago. Artearen mundua aztertzen dauen talde feministearen atzera begirakorik osotuena da, izan be 1985tik gaur egunera arte sortutako proiektu guztiak dagoz ikusgai Alondigan. Sarrerea debalde da.
Artearen munduaren kontzientzia da talde estadubatuarraren lana, artean edo beste edozein arlotan emakumezkoek jasaten daben mendekotasun egoerearen salaketearen nazinoarteko erreferentzia bihurtu da. Kolektiboaren argitalpen, kamiseta, gutun, ekintzen eta erakusketen dokumentazino, oroigarri eta prentsako artikuluekaz batera, Amy Harrisonek 1992an egin eban Guerrillas in Our Midst dokumentala be ikusi daiteke, eta erakusketearen komisarioak atzera begirako honetarako beren-beregi egindako Interview 2013 bideo-alkarrizketea bere bai.
Bisita gidatuak
Azkenengo aste honeetan, ganera Alondigeak hainbat bisita gidatu antolatu ditu, bai ikasleentzat bai interesa daukan edonorentzat. Bisita gidatuak, sarrerea lez, doban dira. Publiko orokorrari zuzendutako bisitak eguena, bariku eta zapatuetan egiten ditue. Gidariak aretoz areto eroango ditu bisitariak, eta erakusketea ulertzeko beharrezko datuak eskainiko ditu.
Gazteentzat (12-18 urte) prestautako bisitak martitzenetik barikura egingo dira, eta bisitea berbatuteko mezu elektronikoa bialdu behar da atencionalpublico@alhondigabilbao.com helbidera. Ikasleen trebakuntzarako egokitutako bisitak izango dira, eta eurekaz hezitzaile bat joango beharko da erakusketako ibilbidean, gaia modu didaktikoan azalduz.
Bisita azalduak domeketan izango dira, ez da beharrezkoa izena emotea. Bisita espezializau honeetan, feminismoaren eta artearen elementu artistiko, historiko eta kulturalen arteko harremanean sakonduko da. Ibilbidean, erakusketearen oinarrizko kontzeptuak eta kontzepturik esanguratsuenak aztertuko ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!