Zezeilaren 2an, Zalgizen, abiatuko dira aurtengo Maskaradak

Bizkaie! 2014-01-02 13:13

Aurten, Iruri eta Zalgize-Doneztebeko gazteek eroango dabe Maskaradea herriz herri, zezeilaren 2tik aurrera. Danetara, hamalau saio egingo ditue Zuberoan zehar. Orain hamar urte lez, Iruriko Jean Etxegoien dabil prestaketa lanak zuzentzen.

Aurten, Iruri eta Zalgize-Doneztebeko gazteek eroango dabe Maskaradea herriz herri, zezeilaren 2tik aurrera. Danetara, hamalau saio egingo ditue Zuberoan zehar. Orain hamar urte lez, Iruriko Jean Etxegoien dabil prestaketa lanak zuzentzen.

Zezeilaren 2an hasi eta maiatzaren 14an amaituko da aurtengo Maskaraden egutegia. Hemen, agerraldiak, banan-banan: zezeilaren 2an, Zalgizen; 9an, Atharratzen; 3an, Ainharben; martiaren 2an, Altzürükün; 9an, Eskiulan; 16an, Idauze-Mendin; 23an, oraindino erabagi barik; 30ean, Alozen; apirilaren 6an, Sohüta-Hokin; 13an, Altzain; 20an, Barkoxen; 27an, Urdiñarben; maiatzaren 4an, Gamere-Zihigan; eta, 10ean edo 11n, Irurin.

2004an be Iruri eta Zalgize-Doneztebek hartu eben Maskaradak antolatzeko ardurea, eta orain, hamar urteren ostean, atzera be eurak ibiliko dira jantzan eta kantuan Zuberoako herrietan.

Zuberoako Maskaradetan personaia mota bi dagoz: gorriak eta baltzak. Gorriak zintzoak eta onak dira; eurek egiten ditue jantzarik ikusgarrienak. Gorrien taldean, besteak beste, dagoz: Txerrero, Gathuzain, Kantiniersa, Zamalzain, Jauna, Anderia, Laboraria eta Kükülleroak. Baltzak, barriz, zikinak, lapurrak, guzurtiak, ardauzaleak eta gaiztoak dira. Baltzen artean topauko doguz Kherestuak, Buhameak, Kauterak (Kabana, Pupu eta Pitxu), Bedezia (medikua) eta Bedezi lagün. Gorriek jantzan egiten dabe, ondo ganera; baltzek, ostera, jokoak egiten ditue, beti dabilz saltoka.

Maskaradak goizean hasten dira, 10:00etan edo. Barrikadaz barrikada, hainbat saio labur egiten ditue bazkal ordura arte. Arrastian, barriz, 15:00etan izaten da agerraldi nagusia, gehienetan herriko plazan.

Maskaradei buruzko informazino gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu