Alex de la Iglesiaren 'Las Brujas de Zugarramurdi' filmak Goya Sarien hamar izendapen jaso ditu

Bizkaie! 2014-01-07 17:11   Barriak

Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarraren Las Brujas de Zugarramurdi pelikuleak 2014. urteko Goya Sarietarako hamar izendapen jaso ditu. Sariak zezeilaren 9an banatuko dira, Madrilgo Auditorium hotelean.

De la Iglesiaren filmak baino izendapen gehiago jaso dituan pelikula bakarra egon da, Daniel Sanchez Arevaloren La Gran Familia Española, hain zuzen be, Espainiako Zinemaren Akademiaren ordezkariek jakinarazo dabenez.

Danetara, 135 pelikula aurkeztu dira Goya Sarien 28. edizino honetan, horreetako 77 fikzinozkoak, 53 dokumental eta bost animazinozkoak. Era berean, hamar lan iberoamerikar, europar 103 film eta 35 film labur be aurkeztu dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu