Bittor Kapanaga Elorza euskaltzale otxandiarra hil da
2011-07-15 12:26 kulturbizGoian Bego
Euskerearen eta euskal mitologiaren ikertzailea bart hil da 85 urtegaz. Hileta eleizkizuna gaur, garagarrilak 15, egingo da Otxandioko Santa Marina parrokian.
Euskeraz eta udmurtieraz abesten daben taldeak eta Mary Black abeslariaren ilobea Liet International 2011ko finalean
2011-07-15 11:37 MusikeaLiet International 2011-ko epaimahaiak 20 hizkuntzetan idatzitako 40 abesti baino gehiago entzun eta gero 5 aukeratu ditu. Eta aukeratutako taldeak ondokoak dira: Noid (Karelia-ko Errepublika), Silent Woo Goore (Udmurtia Errepublika), Manam (Eskozia), Siroka (Euskal Herria) eta Aoife Scott (Irlanda).
Mila lagun inguruk parte hartu dabe Bilboko Lehen Zabalguneko eraikin berezietara egin diran bisita gidatuetan
2011-07-14 15:07 jardunaldiakJarduerea irailaren hasieran jarriko da barriro martxan, Nafarroa kalean dagoan Sociedad Bilbaínaren eraikinera egingo diran bisitakaz. Ekimen horretan parte hartzeko dagoan gero eta eskari handiagoa ikusita, Kultura eta Hezkuntza Sailak zabaldu egin behar izan dau barriro be talde kopurua, eta La Bilbaína ikusteko plazak 500etik 800era zabaldu ditu.
Gotzon Elortza getxoztarraren hiru dokumental zaharbarritu ditu Euskadiko Filmategiak
2011-07-14 12:11 BarriakEuskadiko Filmategiak euskerazko lehenengo dokumentalak zaharbarritu ditu, eta Donostiako Zinemaldian estreinauko ditue, irailean. Berreskuratutako lan guztiak Gotzon Elortza getxoztarrak egindakoak dira. Euskal jatorriko ikus-entzunezko filmak eta dokumentalak gordeteaz gan, pelikulak barriztu egiten ditu Filmategiak.
Igor Elortza: 'Auzolana alstruismoagaz lotuko neuke nik; baina, batez be, bizipozagaz'
2011-07-13 18:37 BarriketanBertsolari, musikari eta sortzailea
Zubererazko 'Xora' fikzinozko film luzearen grabazinoa astelehenean hasiko da
2011-07-13 13:09 BarriakXora, zubererazko fikzinozko lehenengo filma, aurkeztu eban atzo Peio Cachenaut zuzendariak Donostian. Astelehenean, garagarrilaren 18an hasiko dabe grabazinoa; danetara hiru bat aste emongo ditue lan horretan. Proiektuak 45.000 euroko aurrekontua dauka. Hainbat herritarrek eta erakundek hartu dabe parte, besteak beste, Hebentik alkarteak, Aldudarrak Bideo alkarteak eta Baleuko etxeak.
Bilboko Udalak XXIX. Gabriel Aresti ipuin saria deitu dau
2011-07-13 12:19 kulturbizIpuinak Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailean aurkeztu beharko dira, edo bestela posta arruntez edo udal webgunearen bitartez bialdu beharko dira urriaren 28a baino lehen. Lehiaketearen oinarriak Bilboko Udaleko webgunean konsultau ahal izango dira.
Kontsumobide kontsumitzaileen eskubideak babesteko institutua irailean abiatuko da
2011-07-13 11:38Kontsumobide kontsumitzaileen eskubideak babestea heleburu dauen institutua irailaren 1ean abiatuko dala jakinarazo dau Eusko Jaurlaritzeak, izan be erakundea sortzeko beharrezko dekretuak onartu barri ditu.
'Zaharrei gorazarre' egingo deutse aurten GetxoPhotok
2011-07-12 18:21 KultureaBegihandi kolektiboak eta Imanol Landak, Getxoko Alkateak, GetxoPhoto Jaialdiaren irudi barria eta egitarauaren aurrerapena aurkeztu ditue gaur goizean Algortako Portu Zaharrean. Bosgarren edizinoa beteko dau Jaialdiak eta oraingoan zahartzaroa goraipatzea proposatuko dau, datorren irailaren 1etik 30era.
Maider Likona: 'Arduino proiektua egunerokotasunerako jardueretara zuzentzea interesgarria da'
2011-07-12 15:50 BarriketanInformatikaria
Euskerearen erabilerea bultzatuko da gazteen artean musika eta rol jokoen nahasketeagaz
2011-07-12 15:24 Euskerea berbagaiGetxo, Leioa, Erandio eta Uribe kostako Mankomunidadea osotzen daben herrietan euskerearen erabilerea bultzatuko da gazteen artean musika eta rol jokoen nahasketeagaz Philippa N Barr antropologo australiarrak sortuko dauen bideojokoaren bitartez.
Bilboko auzoak argazkien bitartez, Distrito Foto lehiaketan
2011-07-12 15:16 kulturbizDistrito Foto izeneko argazki-lehiaketan parte hartzeko deialdia egin barri dau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak. Ekimenaren helburua Bilboko auzoen berezitasunak eta edertasuna erakustea da. Parte-hartzaileek irailaren 5etik 8ra bitartean bialdu beharko ditue irudi digitalak, www.bilbao.net/distritofoto gunera.
Kirmen Uribe, 2011ko Aste Nagusiko pregoilari izentau dabe
2011-07-12 14:22Bilboko Jai Batzordeak gaur goizean iragarri dau Kirmen Uribe idazle ondarroarra izentau dabela 2011ko Aste Nagusiaren pregoilari.
Zain Fundazinoa aurkeztu dabe, kultur ondarea ikertzeko eta bultzatzeko
2011-07-12 13:05 kulturbizAurkeztu barri dabe Gasteizen ondare kulturalaren ikerketea sustatzea helburu izango dauen Zain Fundazinoa. Barrikuntza proiektuak bultzatu gura ditu Zainek, eta Agustin Azkarate proiketuaren zuzendariak azaldu ebanez, teknologia, ezagutzea eta jarduera ekonomiko barriak sortuko dira
Artearen eta matematikearen arteko loturak aztergai, Bidebarrietako liburutegian
2011-07-12 12:02 jardunaldiakAbian da Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura BizBAKek antolatutako Kultura, matematikaz blai: artearen eta kulturaren ikuspegi matematiko bat udako ikastaroa, Bidebarrietako liburutegian. Ikasleek arteak eta matematikeak alkarregaz dituen loturak aztertuko ditue, Marta Macho Stadler UPV/EHUko irakaslearen gidaritzapean.
Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdiak 25.000 lagun batu zituan astegoienean
2011-07-12 10:40 KultureaJoan dan barikuan, garagarrilaren 8an hasi, eta domeka iluntzean amaitu zan Lekeitiko Kale Antzerki Jaialdia. Antolatzaileek azaldu dabenez, gauetan batu da ikusle gehien. Aurten eguraldia lagun izan dau Lekeitioko jaialdiak, eta emonaldi bakarra egin behar izan dabe eleizako arkupeetan.
MUko ikasleak finalista izango dira New Yorken egingo dan Microsoften Imagine Cup lehiaketan
2011-07-11 15:54Microsoften Imagine Cup mundu mailako ikasleen lehiaketa ospetsuenean Sistema Txertatuen kategorian finalerako sailkatu diran 20 unibersidadeetako bat da Mondragon Unibersidadea.
Asier Sarasua: 'Euskal Herrian gehien aldatu dan elementua hizkuntzea dala esango neuke'
2011-07-11 15:41 BarriketanEuskal Herriko ahozko ondarea ikastaroko irakaslea
103.083 lagun, inoizkorik jente gehien erakarri dau aurten Bilbao BBK Live jaialdiak
2011-07-11 11:24 MusikeaEgunik jentetsuena jaialdiaren lehenengo eguna, eguena izan zan, Coldplay kartelburuak jo eban eguna, hain zuzen be, 37.566 lagun batu ziran Kobetamendin. Bigarren egunean, Amy Winehousek itxitako hutsunea ez zan igarri eta Suedek jente piloa erakarri eban 30.127 lagun, hain zuzen be. Azken egunean, barriz, 30 Seconds to Mars, Jack Johnson, Black Crowes eta Chemical Brothers lako taldeakaz 35.390 lagun hurreratu ziran.
Itzulpengintzea, psikologia eta soziologia nagusi, Eibarreko UEUren udako ikastaroetan
2011-07-11 11:14 jardunaldiakBaionako udako ikastaroak amaituta, barriro be Eibarrek hartuko dau UEUren 39. Udako Ikastaroen txandea, gargarrilaren 11n hasi, eta hilaren 15era bitartean. Sei ikastaro eskainiko ditue astean Eibarreko Markeskoa jauregian.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...