EHUko Arte Eder Fakultadeko hiru artistaren lanak ikusgai dagoz egunotan Moskun

Bizkaie! 2011-07-27 15:53   Kulturea

Jokes and Nightmares, Spanish video art from Dalí to the present day izeneko erakusketan parte hartuko dabe Josu Rekalde UPV/EHUko Arte Ederretako irakasle eta dekanoak eta Francisco Ruiz de Infante eta Pepo Salazar zentro bereko ikasle ohiek, Moskuko Na Solyanke galerian. Ekimena Espainia-Errusia 2011 Urte Dualaren barruan dago. Taldeko erakusketea abuztuaren 21era arte egongo da zabalik.

'Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina' biltzarreko txostenak argitaratu ditu Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2011-07-27 15:16   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina CD-ROMa aurkeztu dau Donostiako ordezkaritzan. Lan honetan, 2008an Euskaltzaindiak egindako XVI. Nazinoarteko Biltzarraren emoitzea jaso dabe; Iker bildumaren 26. zenbakia da, eta Iruñean egin ziran berbaldiak, txostenak eta mahai-inguruak batzen ditu. Euskera agerkariaren zenbaki barri bi be aurkeztu ditue.

Film laburrak eta musikea, Gasteizeko II. Korterraza Jaialdian

Bizkaie! 2011-07-27 14:10   Barriak

Korterraza jaialdiaren bigarren edizinoa abian da; eguaztenean, hilaren 27an hasi, eta hilaren 30era bitartean, film laburrak eta musikea nagusi izango dira Gasteizeko Andra Mari Zuriaren plazan. Igaz antolatu eban Kultura Kalean alkarteak lehenengo aldiz Korterraza; jentearen erantzuna ikusita, aurten barriro egitea erabagi dabe.

Bizkaiko III. Burdin Kabotajea Portugaletetik abiatuko da garagarrilaren 28an

Bizkaie! 2011-07-27 12:06

Eusko Ikaskuntzak, Itsas Begia alkarteagaz eta Abellanedako Enkarterriko Museoagaz batera, Bizkaiko III. Burdin Kabotajea antolatu dau. Bizkaia eta Nafarroaren arteko burdinaren itsas-ibilbide historikoa erakusten dau nabigazino sistema honek. Garagarrilaren 28an, Portugaleten, abiatuko da ibilbidea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ibaimusic.com euskal musika-banatzaile digital barria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2011-07-26 14:57

Ibaimusic.com musika-banatzaile digital barria aurkeztu dabe Bilboko Alondigan. Euskal musika egiten daben 17 diskoetxe, 1.300 disko eta 17.000 kanta batu ditue webgunean daborduko. Prentsaurrekoan Ibaimusic.com guneko koordinatzaile Agustin Oiarzabal eta komunikazino arduradun Luis Ruizek proiektu barriaren inguruko argibideak emon ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Donostiako Jazzaldia Saria, Toots Thielemans harmonika-jole belgikarrarentzat

Bizkaie! 2011-07-26 12:01   Musikea

Toots Thielemans musikariarentzat izan da aurtengo Donostiako Jazzaldia Saria, eta holan bere ibilbide osoari autortzea jaso dau. Donostiako alkate Juan Karlos Izagirreren eskutik hartu eban saria 89 urteko musikari belgikarrak.

Aita Lino Akesolo aztergai, 'Idatz & Mintz' aldizkariaren 51. zenbakian

Bizkaie! 2011-07-26 11:21   Kulturea

Idatz & Mintz aldizkariaren 2011ko lehenengo zenbakia kaleratu barri dau Labayru Ikastegiak. 51. zenbaki honetan, literatureagaz lotutako hainbat idazlan batu dira: esaterako, Aita Lino Akesolo ekarri dabe gogora Adolfo Arejitak eta Juan Manuel Etxebarriak artikulu banatan, haren jaiotzaren mendeurrena oraintsu bete dala kontuan hartuta.

'III (Hiru)' lanak irabazi dau VII. Kameratoia ikus-entzunezkoen rallya

Bizkaie! 2011-07-26 10:59   Barriak

Garagarrilaren hasieran abiatu zan Urdulizen VII. Kameratoia ikus-entzunezkoen rallya, eta asteburuan Sopelanako Kurtzio Kultur Etxean emon ditue sariak. Aurtengo irabazlea III (Hiru) lana izan da, sei minutu eta erdikoa. Beste sari bi be banatu ditue. Saritutako bideoekaz batera, ganerako guztiak be proiektau ziran zapatuan.

Orotariko Euskal Hiztegiaren bersino barria eta 'Auspoa' bildumea, Euskaltzaindiaren webgune barriztuan

Bizkaie! 2011-07-22 15:47

Forman eta edukietan barriztuta aurkeztu dau Euskaltzaindiak erakundearen webgunea, Bilboko egoitzan. Beraz, itxuran ez ezik, egituran eta edukietan be aldatuko da www.euskaltzaindia.net gunea. Hain zuzen be, Orotariko Euskal Hiztegiaren bersino barria eta Auspoa bildumearen artxiboa gehitu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Meñakako lehenengo Reggae Festibala egingo dabe garagarrilaren 25ean

Bizkaie! 2011-07-22 15:00   Musikea

Meñakako I. Reggae Festibala egingo da garagarrilaren 25ean, Nesterika auzoan. Egitaraua 16:00etan hasiko da, AEBetako The New York Ska-Jazz Ensemble taldeak eskainiko dauen musika-tailerragaz. Taldeko Fred Reiter eta Alberto Tarin izango dira irakasleak.

'Gerra Zibila Otxandion' liburua aurkeztuko dabe gaur, bonbardaketearen 75. urteurrenean

Bizkaie! 2011-07-22 13:50

1936ko garagarrilaren 22an Francoren armadeak Otxandio bonbardeau eban, eta gaur, 75. urteurrenean, Gerra Zibila Otxandion liburua aurkeztuko dabe herrian bertan. Aurkezpena Bolaleku aretoan egingo dabe, 19:30ean, eta bertan izango dira liburuaren egile Zigor Olabarria, Eusko Ikaskuntzako Garazi Lopez de Etxezarreta, Otxandioko alkate Santi Uribe eta Sebastian Astola bonbardaketearen lekukoa.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Xabi Aburruzaga AEBetan dabil

Bizkaie! 2011-07-22 12:28   Musikea

Emonaldiak Buffalo-n (Wyoming) izango dira, garagarrilaren 21etik 25era bitartean The North American Basque Organizations-ek antolaturiko 2011 National Basque Festival-en (NABO 2011).

Euskal musikearen zati handi bat barruan hartzen dauen musika-banatzaile digital bat sortu dabe

Bizkaie! 2011-07-22 12:17   Musikea

Plataforma teknologiko horrek euskerazko zein erderazko ia euskal musika guztia hartzen dau barruan eta mundu guztian dago eskuragarri. Gainera, musika-banatzaile digital barriak mundu guztiko eta hainbat garaitako musika-estiloen katalogoa eskaintzen dau, milaka diskoz osotua, hain zuzen be.

2011ko Aste Nagusiko Bertoko Pop Rockaren Erakustaldian musika estilo ugari eskainiko dira

Bizkaie! 2011-07-21 14:27   Musikea

Bilborocken egingo da beste urte batez Bertoko Pop Rock Erakustaldia, honezkero 26. edizinoa. Abuztuaren 20tik 27ra arte, arratsaldero, 20:00etatik aurrera, egunero bertoko Pop Rockeko banda bi agertokitik pasauko dira. Holan egingo dabe, programau diran 16 kontzertuak osotu arte.

UEUk udako ikastaroen 39. edizinoaren balantze ona egin dau

Bizkaie! 2011-07-21 14:00   jardunaldiak

Amaitu dira UEUren 39. edizinoko udako ikastaroak, lau astez Eibarren, Baionan eta Iruñean 26 ikastaro eskaini ostean. Ikastaroen arduradun Irati Iciarrek balantzea ona dala adierazo dau. Garagarrilaren 27an abiatu ziran udako ikastaroak, eta hilaren 20an amaitu ziran.

Azken glaziazinoan giza kokalekuak egozan Araban

Bizkaie! 2011-07-21 12:59

UPV/EHUko ikerlari-talde bat egiten dagoan ikerketa batean orain 12.000 urte inguru Socuevasen (Araba) giza kokaleku bat egoala baieztatzeko frogak topau ditue, Pobes (Araba) herritik hur; ikerlari-taldeak historiaurrea aztertzen dau, eta egindako aurkikuntzea Goi Paleolitiko amaiereari jagoko, azken glaziazinoaren amaierako garaiari, hain zuzen be.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gidabaimena euskeraz atarateko aukerea egongo da EAEko 52 autoeskolatan

Bizkaie! 2011-07-21 11:54   Euskerea berbagai

Aurrerantzean B muetako gidatzeko baimena euskeraz atara ahal izango da EAEko 52 autoeskolatan. Bizkaian, 25 autoeskolek eskainiko dabe gidabaimenaren atal teorikoa euskeraz egiteko aukerea, Gipuzkoan 26 izango dira, eta Araban bat. Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politiken sailburuordeak prentsaurrekoan azaldu ebanez, laster eskola gehiago batuko dira egitasmoan.

Udako etenaren ondoren, BizBAK-ek irailean eskainiko ditu ikastaro gehiago, musika, zinema eta telebista gaiak jorratuz

Bizkaie! 2011-07-20 16:39   jardunaldiak

Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) udako ikastaroen lehenengo atala aste honetan amaituko da. Bagilaren 21ean hasi ziranetik, 27 ikastaro egin dira. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibersidadeak antolatzen dituan ikastaroetan etena izango da orain eta irailean barriro egongo da aukerea, musika esperimentala, zine dokumentala eta paradigma aldaketa telebistan gaiak jorratzeko.

Kimuak 2011 katalogoa osotuko daben filmeen zerrendearen barri emon dabe

Bizkaie! 2011-07-20 15:42   Barriak

Kimuak programako epaimahaiak 2011ko katalogoa osotuko daben bederatzi filmen zerrendea jakinarazo dau. Kimuak programeak Euskal Autonomia Erkidegoan egindako film laburrak ezagutarazotea dau helburu. Aurtengoa hamalaugarren edizinoa izango da. Ekimenaren sustatzaileak Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Etxepare Erakundea eta Euskadiko Filmategia dira.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

iPhone®-erako aplikazinoa aurkeztu dabe TF Editores-ek eta Guggenheim Bilbao Museoak

Bizkaie! 2011-07-20 14:02

iPhone®-erako aplikazinoa aurkeztu dabe gaur TF Editores-ek eta Guggenheim Bilbao Museoak. Lankidetza horri esker, Guggenheim Bilbao Museoa Espainiako lehenengoa da eduki dinamiko eta 300 irudi baino gehiagoko aplikazinoa sortu dauena. BBK-k babestu dau aplikazinoa.