Olabide ikastoleak eta Euskaltzaindiak Raimundo Olabide omenduko dabe Gasteizen
2014-02-11 11:37Olabide ikastoleak 50 urte bete zituan 2013ko abenduaren 4an; egun haretan ikuskizun handi eta arrakastatsu bategaz ospatu eben urteurrena eta bertan omendu eben Izaskun Arrue, lehenengo andereñoa. Urteurrenaren harian, ekimen ugari antolatu ditue, horreen artean hilarean 12an, Raimundo Olabideri egingo jakon omenaldia.
Zezeilaren 12an, eguaztenean, Olabide ikastolearen 50. urteurrena dala-eta, Gasteizen izango da Euskaltzaindia, eta, besteak beste, ikastoleari izena emon eutson Aita Raimundo Olabideri eskainiko jakon omenaldian parte hartuko dau.
Olabide ikastoleak 50 urte bete zituan 2013ko abenduaren 4an; egun haretan ikuskizun handi eta arrakastatsu bategaz ospatu eben urteurrena eta bertan omendu eben Izaskun Arrue, lehenengo andereñoa. Urteurrenaren harian, ekimen ugari antolatu ditue, horreen artean hilarean 12an, Raimundo Olabideri egingo jakon omenaldia. Egun horretan, goizeko 11:30ean, Olabide jaio zan etxearen aurrean, bere omenezko plakea jarriko da. Olabide ikastolako eta Euskaltzaindiko ordezkariez gan, Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko, Gasteizko Udaleko eta Jesuiten ordezkariak bertan izango dira.
Raimundo Olabide (1869-1942), gasteiztarra eta gipuzkoarren
seme, 27 urtegaz ikasi eban euskeraz eta 1919an, Euskaltzaindia sortu zanetik euskaltzain osoa izan zan. Abade jesuitea, idazlea eta irakaslea. San Inazioren Gogo-jardunak itzuli zituan, Loyola’tar Eneko Deunaren Gogo-iñarkunak izenburupean. 1931n, Testamentu Berriaren itzulpena argitaratu eban. Jesuitak Espainiatik bialdu zituenean, Arantzazura joan zan, eta lau bat urte egin zituan bertan. Ondoren, Gernikara joan eta han harrapau eban Gerra Zibilak. Okzitaniako Tolosara erbesteratu zan, eta han hil zan 1942an, istripu batean. Erabat amaituta itxi eban Biblia osoaren itzulpena, azken oharrak izan ezik. 1958an, osorik argitaratu zan, Patxi Etxeberria jesuitearen ardurapean.
Zezeilaren 12ko egitaraua
Lehenengo ekitaldia goizeko 11:00etan izango da, Unesco Etxeak Gasteizen dauen egoitzan. Bertan, Euskaltzaindiko Zuzendaritza eta Arabako euskaltzainak, Olabide ikastolako, Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko, Gasteizko Udaleko eta Jesuiten ordezkariak batuko dira. Holan, Iciar Lamarain Arabako Euskera, Kultura eta Kirol Saileko diputadua, Iñaki Garcia Calvo Gasteizko Kultur Plangintzearen eta Jaien Zerbitzuko zinegotzia edota Luzio Agirre abade jesuitea bertan izango dira. Ekitaldian, ondokoek hartuko dabe berbea: Ruper Ormaza Unesco Etxearen presidenteak; Eneko Uriarte Olabide ikastolako presidenteak; eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Ondoren, Olabideren omenezko plakea erakutsiko dabe lehenengoz jentaurrean, Andra Mari Zuriaren plazan. Eneko Uriartek berba batzuk esango ditu, eta Josu Sanchezek aurreskua jantzan egingo dau, Roberto Alvarez txistulariak lagunduta. Jarraian, euskaltzainek Olabide ikastolea bisitauko dabe.
Arratsaldean, Euskaltzaindiko Zuzendaritzeak bilerea egingo dau ikastolan.
Bestalde, iluntzean, Goiuri Jauregian, Andres Urrutia euskaltzainburuak Euskaltzaindia XXI. mendean: Ekin eta Jarrai izeneko berbaldia emongo dau.
Hau izango da egun horretako egitaraua:
• 11:00etan, Unesco Etxearen egoitzan, ekitaldia (Zapateria kalea, 8).
• 11:30ean, Aita Raimundo Olabideren omenezko plakea inaugurauko da. (Andre Mari Zuriaren plaza, 4).
• 12:00etan, euskaltzainek ikastola bisitauko dabe.
• 15:30ean, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzearen bilerea, Olabide ikastolan.
• 19:00etan, Goiuri Jauregian, Andres Urrutiaren hitzaldia: Euskaltzaindia XXI. mendean: Ekin eta Jarrai.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!