AEDk ez dau Jokin Zaitegi itzulpen sariketarako deialdirik egingo

Bizkaie! 2014-02-13 10:36   kulturbiz

Edozelan be, erabagi horrek ez dakar beragaz Jokin Zaitegi sariketearen desagerpena eta AED gogor saiatuko da hurrengo hileotan be ekimenari eutsiko deutsien laguntzaile barriak lortzen, 2014ko udagoienean barriro abian jarri ahal izateko.

AED Arrasate Euskaldun Dezagun alkarteak Jokin Zaitegi itzulpen sariaren deialdirik ez egitea erabagi dau, arrazoi ekonomikoek horretara behartuta. Kutxa Fundazinoaren babesa izan dau azken urteetan AEDk Jokin Zaitegi itzulpen sariketearen bidez Nobel saria irabazten dauen idazlearen obra baten euskeratze lana sustatzeko, baina Kutxa Fundazinoak laguntza hori bertan behera ixtea erabagi eban 2012ko abenduan, eta ordutik, beste laguntzaile baten bila ibili da AED.

AEDk pasa dan zemendian jarri eban abian Nobel-truk ekimena, Arrasateko kulturgile handiaren omenez sorturiko sariketearen 26. edizinoak sorturiko gastuei aurre egiteko asmoz. Nobel-truk kanpainearen bidez 2.000 euro batu ditue, 40 lagunen ekarpenei esker baina diru hori ez da nahikoa sariketeari eusteko.

Kontuak kontu, AEDko Zuzendaritza batzordeak Jokin Zaitegi itzulpen sariketearen 27. edizinoa ez deitzea erabagi dau.

Edozelan be, erabagi horrek ez dakar beragaz Jokin Zaitegi sariketearen desagerpena eta AED gogor saiatuko da hurrengo hileotan be ekimenari eutsiko deutsien laguntzaile barriak lortzen, 2014ko udagoienean barriro abian jarri ahal izateko.

Igaz Maialen Marinek eta Aiora Jakak irabazi eben Jokin Zaitegi sariketea, eta Mo Yanen Hori da umorea, maisu! narrazino bildumea euskeratu eben hari esker.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu