Ermuko Euskara Sailak VII. Piropo Lehiaketea antolatu dau
2014-02-14 10:44 kulturbizErmuko Udalak Piropo Lehiaketearen zazpigarren edizinoa antolatu dau euskerea modu sortzaile, ez-sexista, adierazkor eta ludiko batean zabaltzeko asmoz. Lanak aurkezteko epea zezeilaren 14an (San Balendin eguna) hasi eta martiaren 12an amaituko da.
Ermuko Udalak Piropo Lehiaketearen zazpigarren edizinoa antolatu dau euskerea modu sortzaile, ez-sexista, adierazkor eta ludiko batean zabaltzeko asmoz.
Parte hartu nahi dauen gizon zein emakumeak euskeraz idatzitako piropoa besterik ez dau egin behar. Bi kategoria dagoz: batetik, 14-17 urte bitartekoa eta bestea, 18 urte gorakoentzako. Zelan aurkeztu: Folio erdi batean, alde batean piropo bera eta bestaldean, izena, edadea eta hartu-emonetarako telefonoa. Non aurkeztu: euskara@udalermua.net helbidera mezu bat bialduz edo liburutegian jarriko dan postontzian, edota WhatsApp bat bialduz ondoko telefonora: 616 02 75 85.
Lanak aurkezteko epea zezeilaren 14an (San Balendin eguna) hasi eta martiaren 12an amaituko da.
Sariei jagokenez, 14-17 urte bitartekoentzako: 100 euroko txekea eroango dau irabazleak. 18 urtetik gorakoentzako, barriz, bi lagunentzako Sasoian Jarteko Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapiagaz eta Dastaketa Menua Donostiako La Perla Jatetxean.
Igazko irabazleak ondokoak izan ziran:
- Nagusien kategorian, Miren Idoia Loiarte. Piropoa: ...Zure arnasaren beroa, nire azalaren hotzikara gozoa...
- Gazteen kategorian, Amaia Arguinzoniz. Piropoa: Zure begiradek mundu guztia maitemintzen dute.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!