Ellen Allien eta Madel DJak, zezeileko Art After Dark saioko protagonista

Bizkaie! 2014-02-13 17:16   Musikea

Berlingo Ellen Allien DJak saio bikotxa eskainiko dau barikuan, hilak 14, gaueko hamaiketatik aurrera. Lehentxuago, hamarretan, Fever klubeko Pink aretoko Madel DJak abiatuko dau zezeileko Art After Dark saioa.

Berlingo Ellen Allien DJak saio bikotxa eskainiko dau barikuan, hilak 14, gaueko hamaiketatik aurrera. Lehentxuago, hamarretan, Fever klubeko Pink aretoko Madel DJak abiatuko dau zezeileko Art After Dark saioa.

DJa, produktorea, BPitch Control diskoetxeko sortzailea eta moda-diseinatzailea da Allien, eta nortasun berezi-berezia dauka. Musika teknoa, elektroa, minimala eta esperimentala nahasten ditu. Bere lanik barrienak Dust (2010) eta Sool (2008) dira.

Zezeilako Art After Dark 22:00etan hasiko da, Madel DJ-aren emonaldiagaz. Madel musikagilea, produktorea eta Fever klubeko Pink aretoko DJa da. Chico y Chica taldeko kidea da.

Musikeaz gan, betiko lez, Guggenheimera doazenek museoan ikusgai dagozan erakusketez gozetako aukerea eukiko dabe, hain zuzen be, Ernesto Neto: naroan gorputza aldi baterako eta Guggenheim Bilbao Bildumearen aukeraketak IV.

Sarrereak 15 euro publiko balio ditu publiko orokorrarentzat, eta 11euro Museoaren Lagunentzako.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu