Amets Arzallus bertsolaria eta Joxan Goikoetxea musikaria, Arriagako Gelatxoaren hurrengo protagonistak

Bizkaie! 2014-02-14 12:48

Mugatik ikuskizunaren estreinaldirako aukeratutako ekitaldia Arriagaren foyerrean izango da datorren astelehenean, hilak 17, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Egitasmo honetan, berbak bertsotan eta berbak bertsoetatik askatu guran dabilz, baita hatzamarrak esku soinuan eta hatzamarrak esku soinutik askatu guran be, baina danak alkarregaz jantzan.

Amets Arzallus eta Joxan Goikoetxea dira hurrengo Arriagaren Gelatxoaren protagonistak, Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskera Sailak sustatzen daben Literatura eta musika euskeraz zikloaren barruan. Mugatik ikuskizunaren estreinaldirako aukeratutako ekitaldia Arriagaren foyerrean izango da datorren astelehenean, hilak 17, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Egitasmo honetan, berbak bertsotan eta berbak bertsoetatik askatu guran dabilz, baita hatzamarrak esku soinuan eta hatzamarrak esku soinutik askatu guran be, baina danak alkarregaz jantzan.

Amets Arzallus egungo Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapelduna da (abenduaren 15ean irabazi eban txapela, BECen egindako finalean). Hendaiako bertsolari eta kazetariagaz batera Joxan Goikoetxea musikari handia izango da Arriagako foyerrean. Hernaniarra ezaguna da akordeoi jole legez egin dauen lanagaitik baina bere ibilbidea askos sakonagoa da, lehen mailako musikariakaz lankidetzak eta zinema, telebista edota antzerkirako idatzitako musikak barne.


Sarrerak baliozkoak

Arriagaren Gelatxo hau urtarrilaren 29rako iragarrita egoan, baina konpainiak ikuskizuna atzeratzeko beharra jakinarazo eutsn Arriaga antzokiari, arrazoi artistikoakaitik, eta horregaitik zezeilaren 17ra mobidu zan, datorren astelehenera hain zuzen be.

Urtarrilaren 29ko errezitaldirako erositako sarrerek zezeilaren 17ko kontzerturako balio dabe. Edozelan be, sarreren zenbatekoa berreskuratzea nahiago dabenek Arriaga Antzokiko txarteldegietan egin ahal izango dabe. Bertan bueltauko jake sarreren dirua, BBK-ko kanalen bitartez erositakoak izan ezik (telefono eta Internet bitartezko salmentea eta Teleka kutxazainak). Sarrera horreen zenbatekoa BBK-k itzuliko deutsee bere bezeroei.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu