Banarte taldearen 'Guernica 1913' beharrak Espainiako Antzerki Garaikideko Sari Nagusia jaso dau

Bizkaie! 2014-02-12 10:54   Kulturea

Antzerki Amateurraren Espainiako Konfederazinoak emoten dau Antzerki Garaikideko Sari Nagusia, eta 2013koa Banarteri emon deutso, Guernica 1913 antzezlanagaitik. Datorren astean, zezeilaren 22an, emonaldi bat daukie Soraluzeko Antzokian, 20:00etan.

Antzerki Amateurraren Espainiako Konfederazinoak emoten dau Antzerki Garaikideko Sari Nagusia, eta 2013koa Banarteri emon deutso, Guernica 1913 antzezlanagaitik.

Jose Angel Txato Etxaniz Gernikazarra alkarteko kideak ikertu eta jasotako informazinoa dau oinarri antzezlanak, benetan jazotako gertaerak ditu ardatz. Rafa Hercek idatzi dau antzezlana, eta Sardo Irisarri izan da zuzendaria.

Antzezlanak klase burrukearen barri emoten dau, hain zuzen be, Esperanza y Unceta armagintza enpresako (ostean Astra izango zana) behargin eibartarrek 1913ko udagoienean Gernikan egindako grebea.

Datorren astean, zezeilaren 22an, emonaldi bat daukie Soraluzeko Antzokian, 20:00etan.

Antzezlanaren ganeko argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu