Beethoven eta Brahms Bilbon protagonista, Musika-Música jaialdiaren barruan
2014-02-14 11:41 MusikeaMusika klasikoa herritar guztiei hurreratzea eta entzule barriak erakartea da helburua. Horregaitik, Musika-Música Jaialdia ezinbesteko hitzordu bihurtzen da bai aditu eta musikazaleentzat bai musika klasikora lehenengo aldiz hurreratzen diranentzat. Musika klasikoa zabaltzeko helburu horri helduta, txartelen prezioa 2 eta 9 euro artekoa izango da.
Bilbao 700 Fundazinoak Bilboko Udalaren babesagaz antolatutako jaialdia martiaren 7, 8 eta 9an Euskalduna Jauregira itzuliko da barriro be Beethoven eta Brahms. Bilbon alkarturik izenagaz. Musika-Música jaialdiaren hamahirugarren edizinoak Beethovenen eta Brahmsen maisutasunagaz ondo pasetako aukera parebakoa eskainiko deutse entzuleei.
Beethoven eta Brahms, Alemaniako eta, beraz, mundu mailako musikako bi handiak, Bilbon alkartuko dira 2014ko Musika-Música Jaialdiaren barruan. Harroputza izango litzateke Beethovenen talentua lerro gitxi batzuetan zehazten saiatzea, baina gogora daiguzan R. Condéren berbak: Beethoven danontzako eredu harrigarria da: forma tradizionalak neurri handian goratu zituan eta emoten eban horreek betikoak eta etorkizuneko musika inbersino osoa batzeko kapaz zirala. Haren obrak klasizismoa gainditu eban, eta bere barruan erromantizismo osoa dago.
Brahmsek, berez erromantikoa izan arren, arkitektura eta estilo tradizionalen aldeko kezkan klasikoa be bazan eta musika hutsa goretsi eban.
Beethoven babesa lakoa izan zan Brahmsentzat, batzuetan gogaikarria eta bildurtzekoa bazan be.
Beethoven lehenengo erromantikoa izan zan? Eta Brahms azken klasikoa? Beharbada Beethoven Brahms baino erromantikoagoa zan, eta Brahms Beethoven baino konserbadoreagoa, baina ez klasikoagoa.
Jaialdiaren helburua betikoa da: musika klasikoa herritar guztiei hurreratzea eta entzule barriak erakartea. Horregaitik, Musika-Música Jaialdia ezinbesteko hitzordu bihurtzen da bai aditu eta musikazaleentzat bai musika klasikora lehenengo aldiz hurreratzen diranentzat. Musika klasikoa zabaltzeko helburu horri helduta, txartelen prezioa 2 eta 9 euro artekoa izango da.
Bilboko jaialdia nazinoarteko ekimen baten barruan dago eta horren abiapuntua Frantziako Nantes uriko La Follée Journée izan da. Eredu arrakastatsu horri jarraituz beste uri batzuk doguz: Japoniako Tokio, Brasilgo Rio de Janeiro eta Poloniako Varsovia. Jatorri horretatik abiatuta, Bilboko Jaialdiak bere izaera propioa eskuratu eban edizino batzuk aurrerago, baina beti programazinoaren eta interpretazinoaren kalidade handienaren aldeko apustua egin dau.
Ibilbide horretan Musika-Música Jaialdiak nazinoko eta nazinoarteko musikari ospetsuak ekarteko apustuari eutsi deutso.
Kontuak kontu, Fundazinoak herritarrak animau nahi ditu Musika-Música Jaialdian parte hartu eta gaur egun herrialdean inoiz egon ez dan eta gure mugetatik harago arrakasta handia lortzen daben instrumentisten eta ahotsen belaunaldi aparta ezagutu deien.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!